
|
“Kontseilua anima a declarar la renta en euskara”, Imanol Inziarte Gara 2005eko maiatzaren 6a. Lotura Berriarena, hemen. |
|
Beste artikulu laburra bezain mamitsua. Izan ere, albiste bat baino ez da, baina honen inguruko hausnarketatxoa egin gurako nuke. Albisteak ez du aparteko garrantzirik. Kontseiluak euskaldunak animatzen ditu errenta aitorpena euskaraz egitera. Baina artikulu honek gure hiztun komunitatearen ahultasuna berretsi baino ez du egiten. Imajinatzen al dituzue munduko hizkuntza normaldu batean holako deialdiak? Ez, ezta? Bada, Euskal Herrian arruntak dira honen moduko deialdiak. Dena den, eduki positiboa ere bilatu nahiko nioke artikuluari. Hiztun komunitate ahula bai, baina dinamikoa ere bai. Izan ere, Euskal Herrian beste inon ez bezala euskararen aldeko herri mugimendua indartsua dago. Euskal hiztunok gure burua antolatzeko gaitasuna daukagu, hainbat elkarteren bidez. Eta erakunde horien bilgunea Kontseilua da. Hiztun komunitate ahula daukagun arren, hein berean gure burua artikulatzeko gaitasuna erakutsi dugu euskaldunok behin eta berriro. Dena den, herri mugimenduen eta erakundeen arteko lankidetza eta kooperazioa bilatu behar dira etengabe, horixe baita aurrera egiteko modurik eraginkorrena. Hezkuntzaren alorrera ekarriz, argi dago hezkuntza arloan herri mugimenduek ere zeregin garrantzitsua izan dutela eta dutela euskalduntasunari dagokionez. Izan ere, ikastolak hortxe ditugu aitzindari hezkuntza elebidunean. Herri mugimendu honek erakusten du euskal hiztun komunitateak normaltzeko gogoa duela, bizirauteko gogoa, azken finean. Eta hori, zelan ez, artikulatu behar da, nahitaez. |

Erantzunak
Ez gara gehiegi artikulatzen gauza berezien inguruan (jaiak, kultur emanaldiak,...) eta gutxiegi eguneroko gauzen inguruan?
Nork: Benito.2007/05/09 00:26:51.157 GMT+2
http://karrajua.org
Nork: txerra.2007/05/09 09:46:01.030 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa