Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/11/25 21:15:16.245 GMT+1

Praktikak-gaitasunak-emozioak

Klusterrekoek ere aipatu dute Jone Mirenen hitzaldia. Eta zehaztasun gehiago ekarri dute (egon ez ginenok ezin jakin). Erantzun batera eraman banuen ere, hobeto artikulu moduan.

o ERABILERA - PRAKTIKAK
Erabilera hitza hitz egitearekin lotua dagoelakoan, Praktika proposatzen du hizkuntza batean iragarki bat irakurtzea edo euskarazko elkarrizketa batean hiztun batek hiztun-pasibo bezala jokatzen badu, praktika linguistiko bat egiten ari dela jaso nahian.

o EZAGUTZA - GAITASUNAK
Ezagutza kontzeptuak funtzionatzen du EZAGUTZEN DU/ EZ DU EZAGUTZEN eskeman. Hiztun bakoitza hizkuntza batean zenbait funtzio ongi betetzeko gai da, beste batzuk erdizka bete ditzake eta bete ez ditzakeen batzuk ere baditu. Horien bilduma lirateke bere gaitasunak (edo konpetentziak edo trebetasunak).

o MOTIBAZIOA- EMOZIOAK
Motibazioa mugatzaileegia da eta zentzu batean uler daiteke (Motibazio handia, txikia, honek hark baino motibazio gehiago,…) Hizkuntzarekiko emozioak eskala bakar batean bildu ezin diren senmtimenduen multzoa dira.

Nork: garaigoikoa.2010/11/25 21:15:16.245 GMT+1
Etiketak: hernandez soziologia motibazioa gaitasunak praktikak miren ezagutza hizkuntza jone sl soziolinguistika erabilera emozioak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...ioak"> 2 All 0 Influential $(window).load(function(){$('#side-ad-block').oneriot_ads();}); Praktikak-gaitasunak-emozioak - Garaigoikoa blogak.com/garaigoikoa/praktikak-g...

Erreferentzia:  Twitter Trackbacks for Praktikak-gaitasunak-emozioak - Garaigoikoa [blogak.com] on Topsy.com 2010/11/26 00:14:12.074 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru