2009an
soziolinguistika domestikorako gida egiten ibili nintzen. Eta gustora
egin ere. Ordutik etxeko, komuneko eta tabernetako soziolinguistikatxoan
aurrerapenak izan dira. Gaurkoz hiru:
-
Zer egin? liburuxka: iaz Emunek eman zuen argitara (eta sarean eskegi
debalde). Gainera, hilabete hauetan lantalan blogean argitara eman
ditugu gomendio horietatik batzuk.
-
Aritu.eu: webgune honetan hainbat esparru eta egoeretan euskara maizago
erabiltzeko tresna lagungarriak eskaintzen ei dira (horietara iristeko
izena eman behar da eta ez dut nik izenik eman). Kontsultak egiteko
aukera ere ematen du antza.
-
Emangiltza.com: webgune hau Bizkaiko udaletako euskara zerbitzuek eratu
dute. Guraso euskaldun zein erdaldunei hainbat eta hainbat aholku
ematen zaie transmisioa hobetze aldera. Oso itxura ona dauka webguneak
eta ematen du aurrerantzean ere berrituko dutela. Kontsultak egiteko
aukera ematen du.
Aurrerapauso
nabarmenak dira hiru hauek nire ustez (bakoitza bere esparruan). Oheko,
sukaldeko eta txokoetako soziolinguistikan oraindik pauso gehiago behar
baditugu ere.
2011/05/26 21:28:16.239 GMT+2
Soziolinguistika domestikorako gida osatzen
Nork: garaigoikoa.2011/05/26 21:28:16.239 GMT+2
Etiketak:
domestikoa
soziolinguistika
hizkuntza
soziologia
sl
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Nork: Jaime Altuna.2011/05/27 12:41:53.878 GMT+2
http://www.aisia.net/bloga/
Eta ahal dudan heinean jarraituko dut osatzen gidatxoa (osatu baino, sarean daudenak batzen).
Nork: txerra.2011/05/27 14:58:09.241 GMT+2