Aurreko mezu batean liburu honi buruzko entresaka egin nuen. Gaurkoan, berriz, liburuari buruzko iritzia emango dut.
Liburua oso interesgarria iruditu zait. Alde batetik, umorea darabilelako (gure mundutxo honetan sarritan serioegiak ez ote garen sentsazioa daukat), umore fina, ironia eta, batez ere, esajerazioa.
Beste alde batetik, irakurterraza da. Umoreagatik, ziur asko. Gure mundutxoan dauden kezkak eta ezinegonak, kritikak eta aurrerapausoak komunikatzeko zailtasunak izan baditugu. Eta liburu honek horietako asko modu errazean plazaratzen ditu.
Kritikatzeko ... ba, agian, corpusari larregizko inportantzia ematen diola. Nabarmena da corpusak eragina duela normalizazioan, baina estatusak du lehentasunezko postua, ahaztu barik biek elkar elikatzen dutela (ez dira ez, departamentu estankoak, askotan azaldu izan zaigun bezala).
Beste bat: liburuaren prezioa (14,95 €).
2007/01/31 19:00:12.451 GMT+1
Txokotik zabalera (II)
Nork: garaigoikoa.2007/01/31 19:00:12.451 GMT+1
Etiketak:
hizkuntza-soziologia
anaut
sl
dabid
txokotik-zabalera
soziolinguistika
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)

Erantzunak
Hona hemen: http://www.euskara.euskadi.net/r59-3693/eu/contenidos/libro/argit15_2_anaut_07_01/eu_anaut/argit15_2_anaut_07_01.html
Nork: txerra.2007/03/01 12:53:53.853 GMT+1
http://www.blogak.com/garaigoikoa