Gaur baten batek ere egin du berba arnasguneei buruz, nik ere egin nahi dut baina beste hari bati loturik.
Igandean izan nintzen Zerainen, Goierri aldean. Herri txikia da Zerain, 300 biztanle baino gutxiago dituena. Baina bere txikian aberatsa ere bada. Euskaratik eta euskaldun izatetik abiatua, herria parke kultural bihurtu dute, herria bizirik mantentzea lortzen ari dira. Herriak dituen berezitasunak ustiatu, eta bizi-kalitate handiko herria bihurtu da Zerain.
Sarritan egin dut berba blog honetan bizitasun etnolinguistikoaz, sarritan entzun eta berba egiten da euskalgintzan bizitasunaz ... eta herri txikiek euskarari ematen dioten bizitasunaz. Baina sarritan susmoa dut hori egiten dela altxor bat omen dutelako herri txikiek, altxor bat. Ba edukiko dute, baina herri txikiek bizi behar dute, mila arrazoiengatik. Eta horretarako eurengan zentratua den garapen ekonomikoa landu behar dute, Zerain lantzen ari den bezala. Euskalgintzan gutxitan aipatzen dira honako kontu hauek, baina UEMA barruan dauden herri txiki askok bizitasuna mantentzeko arazoak dituzte: gazteek herritik alde egiten dute, hirietatik bizitzera datorren jendea, ... eta horiei guztiei aurre egiteko, herrien bizitasun ekonomiko eta kulturala bultzatu behar da, beti ere euskaratik abiatua. Bestela, alferrikakoa da hizkuntza, alferrikakoa da herri txikiak goratzea, ... herri txikiak bizi daitezen eginahalak bultzatu behar dira ... bestela dena pikutara doa ......................
2009/09/08 20:25:56.252 GMT+2
ZerAIN DEZAGUN
Nork: garaigoikoa.2009/09/08 20:25:56.252 GMT+2
Etiketak:
soziologia
zerain
uema
arnasguneak
hizkuntza
sl
soziolinguistika
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (2)
Errenferentziak:
...rrekoan aipatu nuen Tximintxekoen ekimentxoa.- Iaz ere aipatutako Zerain herriaren adibidea.- Asteburu honetan ere Altzon ...
Erreferentzia: Ein eingou - Garaigoikoa 2010/06/08 20:28:17.087 GMT+2
...blogak.com/garaigoikoa/udan-be-leidu-bida">Udan be leidu bida2. ZerAIN DEZAGUN3. Erreferentzia: Abuztua eta iraila: hiru kandela - Garaigoikoa 2010/09/02 11:59:49.478 GMT+2

Erantzunak
Gaur egun berriz, nekazaritza eta arrantza gainbehera datozela, euskara (euskaraz egiten duen jendea alegia) zein jarduerarekin dago lotuta gehien bat? Boteprontoan bi okurritu zaizkit: irakaskuntza eta turismoa (Zeraineko kasu hori adibidez). Horrela izan liteke?
Nork: Benito.2009/09/09 18:53:22.985 GMT+2
http://karrajua.org
Edozein modutan oso interesgarria litzateke, batez ere bizitasun etnolinguistikoaren faktore garrantzitsu bat ere hori delako (hobe esanda, hiztunen estatusa, baina jarduerarekin lotura handia dauka horrek, ezta?)
Nork: txerra.2009/09/09 19:09:48.348 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa
Nork: Benito.2009/09/09 19:38:01.427 GMT+2
http://karrajua.org