Emunek antolatutako jardunaldietan Iñaki Eizmendik tailer bat dinamizatu zuen. Erdaldunak nola erakarri euskarara izan zen bere tailerraren izenburua. Oso interesgarri eta berritzailea iruditu izan zait berak esandako hainbat gauza.
Zirrikituak irekitzearen ideia oso sinplea da: errazagoa da zerbaitekin lotura txiki bat duen pertsona lotura handiagoak hartzera animatzea, zuzenean lotura handietara jotzea baino. Lotura txikien bidez lotura handi batera iritsi gaitezke. Hau euskararen kasura eramanda horrela adierazi daiteke: norbait euskarara erakarri nahi badugu, lehenik eta behin horretarako bide bat aurkitu behar dugu. Pauso txikiak emateko bideak aurkitzea da gure proposamena. Behin pauso txiki bat eman duenak pauso handiagoak ematea errazagoa baita. Hau da, zirrikituak ireki behar ditugu.
Baina, nondik hasi zirrikituak bilatzen edo irekitzen? Bide emozionalak lantzea izan daiteke eraginkorrena. Gero eta gehiagok azpimarratzen duten gaia da hori, gainera.
Iñakik berba egiten du eurek antolatzen duten hitzaldi baten haritik tiraka. Adibideak eta kasu zehatzak aipatzen ditu, gainera. Jardunaldi horietarako egindako ponentzia eta aurkezpena ikusgai daude. Irakurri eta gozatu.
| View | Upload your own
| View | Upload your own

Erantzunak
Nork: .2007/10/23 01:26:58.479 GMT+2
Nork: txerra.2007/10/23 10:33:38.494 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa
Zerk bultzatzen gaitu ba geure harteko kontuetan erdaraz egitera(gaztelera dela frantsesa dela)? Ez baldin baden estatuen eragina nik ez dakit zer izan beharko den... Nire ustez, oso ongi dago proposatzen den tailer hau, eta ez naiz ni izango honen aurka jartzen dena baina... nik gauza bakar bat utzi nahi nuen argiturik. Arazoei partxeak imintzeak ez du inolaz ere arazoa konpontzen... eta nire ikuspuntua hobeki uler dezazun adibide argi bat jarriko dizut: "Muerto el perro se acabo la rabia." Zergatik ez ote dut nik ezagutzen atzen honen baliokidea euskaraz? Hiztegi berezi baten beharrik gabe? Zerbaitengatik izango da... baina geroago bilatuko dut ;-)
Ba horixe bera da nire ustea: Muerto el perro se acabo la rabia.
Errotik ebaki behar dira prolemak. Errotik. Baina horretarako berba gutxiago eta gehiago mugitu behar du norberak. Edo esaten den bezala... "Denak apur bat emanez, gutxi batzuk dena eman behar ez dezaten"
Hori nire ikuspuntua. Horrela libratuko dugu euskara. GURE askatasuna lorturik, ez beste inola. Argi izan.
Nork: UKTwa.2007/10/25 01:36:20.344 GMT+2
Oso ondo. Baina askatasuna lortu bitartean, zer? Eta lortu ondoren, zer? Irlandako mamua hor dago .........
Nork: txerra.2007/10/25 10:15:37.103 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa