Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/10/06 17:38:21.503 GMT+2

Zuhaitzak ez digu basoa ikusten uzten

Ika-mika dago azken aldi honetan Zelaak onartu duen dekretua dela eta. Dekretu horren arabera, euskaraz ikasi dutenei euskara egiaztatzeko tituluak oparitu egingo zaizkie.

Nire ustez, hala ere, polemikaren terminoak ez daude ondo planteatuta. Izan ere, arazoa ez datza tituluak ematean edo ez ematean. Arazoa da eskolak ez duela euskalduntzen. Eta tituluak emanda ere, jarraituko du euskaldundu barik.

Benetako arazo horri heldu ezean, jai dugu. Tituluez eta abarrez aritu gaitezke luzaz, baina muinari haginka egin barik jarraituko dugu. Eta aspaldian idatzitako artikulu batekin oroitu naiz berriro ere.

Nork: garaigoikoa.2011/10/06 17:38:21.503 GMT+2
Etiketak: irakaskuntza euskara soziologia eskola hizkuntza sl soziolinguistika | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

"Arazoa da eskolak ez duela euskalduntzen". Jakina. Horixe da arazo nagusia.

Horren ondoan tituluen kontu hori txikikeria besterik ez da. Eskolak bere mugak ditu eta muga horiek zabaltzeko lan egin beharko dugu.

Tituluak oparitzearena, baina, laguntzeko baino, kalterako izango dela iruditu zaigu batzuei.  Lehen eskolatik euskara ikasi gabe ateratzen ziren batzuk euskaltegi eta hizkuntza eskoletara jotzen zuten bigarren aukeraren bila. Baten batek auzitara eraman zuen hezkuntza saila euskara ikastetik baztertua sentitu zelako.

http://www.berria.info/albisteak/15206/.htm

Tituluak oparitzearen "abantaila" nagusiena; bigarren aukera horren beharrik eza. Titulua automatikoki esleituz gero, euskaltegiak eta hizkuntza eskolak kanpotarrentzat bakarrik zabalik mantendu beharko. Gure hizkuntza sistematik ateratako gehienak, A eredukoak ez direnak behintzat, ofizialki euskalduntzat hartuko dira.

Eta mamia horixe, jakina, "eskolak ez duela euskalduntzen". Ofizialki euskalduntzat hartuko diren asko, euskara gaitasun eskasekoak izango direla.

Nork: gorkaazk.2011/10/07 13:18:26.229 GMT+2
http://bihardaberandu.wordpress.com

Gorka, tituluak oparitzea txikikeria da. Ados. lagundu baino kalte egingo duela diozu zuk. Ez daukat horren argi, baina tira izan daiteke. Euskaltegiei kalte egingo diela epe ertain-luzean. Ados. Baina gurean oraindik orain euskaltegientzako lekua izan badago. Eta izango da luzaroan, zoritxarrez.

Nork: txerra.2011/10/10 15:37:08.465 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru