Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/06/05 15:47:43.983 GMT+2

Aurkezpena



Hau da gure bloga aurkezteko klasean egin dugun power point artxiboa, google docs-en bidez

Nork: gaygarri.2008/06/05 15:47:43.983 GMT+2
Etiketak: huhezi mendeberri aurkezpena gayer | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2008/05/29 17:56:57.379 GMT+2

GAY IZATEA EZ DA ESTEREOTIPOA

Carlos Fabian Meliak Mister Gay Internacional saria irabazi du

 

 

Mister Gay Internacional lehiaketa Carlos Fabian Melia 33 urteko argentinarrak irabazi du lehenengo aldiz. Lehiaketa hau pasa den urtarrilaren 20an ospatu baitzen Hollywood-en, eta historia osoan egin den lehenengo mister gay internacional lehiaketa izan da,  “gay izatea ez da estereotipoa” lelopean. Lehiaketaren lehenengo eta bigarren finalistak Mr. Venezuela eta Mr. Erresuma Batua direlarik.

 

Nahiz eta jaialdiaren lehenengo edizioa izan, era honetako beste hainbat lehiaketa ospatu izan dira Espainiako nazioan eta Europa osoan, baina hala ere, oraindik ez da emakume lesbianentzako horrelako parekorik ospatu, eta momentuz ez dago egingo direlakoaren seinalerik.

 

Lehiaketa hauen irabazlea izateak, sekulako abantailak ekar ditzake, adibidez, diru kopuru dexentea irabaztea oso ohikoa da, gainera, hainbat publizitate agentziek beraiekin lan egiteko aukera zabala eskaintzen dute, modelo lanetan aritzeko, noski.

 

Carlos Fabian Meliaren kasua da hori. Akut aldizkari suitzarrean biluzik azaltzeko aukera eman diote, eta halaxe egin du.

 

Aldizkari hau, gay, lesbiana eta transexualei buruz Suedian dagoen aldizkari bakarrenetakoa da. Lehenengo alea argitaratu zenetik denbora asko pasatu ez den arren, jende artean arrakasta ikaragarria izan du.

 

 

 

2212634465_9bf90cf2ab

Nork: gaygarri.2008/05/29 17:56:57.379 GMT+2
Etiketak: gay san modeloak elorza odon lehiaketa gil maria | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/05/08 13:13:11.573 GMT+2

10 URTE ARMAIRUAK IREKITZEN

Gehituren 10.urteurrena ospatzeko hilabete honetan zehar zenbait jarduera prestatu dituzte

 
Zazpi aurpegi beste hainbat telebistetan agertzen dira eta beraien ahoetatik honako esaldiak: “nazka ematen nauzu” edota “akatu beharko zintuzketen”. Horiek dira homofobiaren gela dekoratzen duten item-ak, Gehituren 10 urteko ibilbidea gogoratzen dituen esposizioaren lehenengo gela.

kartel 10+tu

Erakusketa, Donostiako Tabakalera eraikinean dago eta puntako egoerak eszenifikatzen ditu,beste zenbait gauzen artean, horixe baita oraindik, eta aurrerapauso handiak eman badira ere, zenbait homosexualek kalean, lanean, edo etxean sufritzen dutena. Beste bideo mota  muntaien bidez bisitariak Gehituren 10 urteko ibilbidea ezagutzeko aukera izango du, baina etorkizunerako dituzten helburuak ezagutzeko ere. Azpimarratzekoa da bideo bakoitza, armairu baten barruan proiektatuta dagoela, horrek dakarren karga sinbolikoarekin.

tabacalera_1

Bestalde, erakusketaren ardatz diren sinboloak erakusten dira: Gehituren 10.urteurrenaren logoa, Gehituren ekintzetan lagundu dutenen aurpegiekin egindakoa, Biteri Zuhaizti ikastolako mutil eta neskek egindako hortzadarraren bandera eta Tabakaleraren kanpoan erakusten den lazo gorria, Egiako zahar-etxeko emakumeek egindakoa.

 Azken 10 urte hauetan ekintza desberdin eta askotan parte hartu du gay, lesbiana, bisexual eta transexualen Euskal Herriko elkarteak: Hitzaldiak, manifestazioak, laguntza psikologiko eta juridikoa eskainiz besteak beste. Pixkanaka gauzak lortzen joan dira eta ezkontza homosexualen edo genero identitateen legeak hartu daitezke sari garrantzitsutzat.

Baina 10 urte hauek ospatzeko jarduerak ez dira erakusketa honetan bukatzen. Hilabete osoan zehar Gehituren eskutik, Pirritx eta Porrotx pailazoen antzezlanak izango dira asteburuetan, umeei zuzenduak eta berdintasuna eta dibertsitatea bultzatzeko helburuarekin. Gainera, Bathaplan diskotekan festa bat ospatuko da apirilaren 30ean eta kontzertuak ospatuko dira,dirua biltzeko helburuarekin geroago Somaliako gaitzak eragindakoei bidaltzeko.



Gehituren ibilbidea ez da maldan beherakoa izan beti eta hasiera oso zaila izan zen. Hau ezagutzeko Gehituren kide izan zen lehenengo pertsona heterosexualarengana jo dugu: Jone Olariagarengana.


jone entrevistaok copia

Gehituko bozeramaileak, Koldobike Mujikak, “edozein herritar errealitate hau bizi eta sentitzera” gonbidatzen duela esan du, “gizarte hau, pluralagoa, toleranteagoa  eta egokiagoa” bihurtzeko helburuarekin.



Nork: gaygarri.2008/05/08 13:13:11.573 GMT+2
Etiketak: 10 gay donostia tabacalera tabakalera gehitu urteurrena | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/22 17:56:13.151 GMT+2

GAY-LESBO-TRANS ZINE JAIALDI INTERNAZIONALA OSPATUKO DA BILBON

Bilboko Zinegoak zine-jaialdiak bost urte betetzen ditu aurten. Apirilaren 21-27 bitartean ospatuko da eta 65 film aurkeztuko dira bertan. Jose Maria Pou aktore katalana izango da aurtengo saritua.

 

2003.urtean jaio zen jaialdia eta egun, Europako erreferentzia bilakatu da gay-lesbo trans-en inguruan egiten diren ekintzen artean. Lehengo urteko pelikula kopuru bikoitza aurkeztuko dira eta Rainer Werner Fassbinder zuzendari alemaniarrari omenaldia eskainiko zaio.

 

20070122-Zinegoak-Kartela

Hilaren 21ean emango zaio hasiera jaialdiari Arriaga antzokian Santi Ugalde eta Maribel Salas aktoreen eskutik  eta Eduardo Gaviña transformistaren kolaborazioarekin. 91 izango dira proiektatuko diren lanak, horietatik  hirurogeita bostek atal ofizialean lehiatuko dutelarik. Laburmetrai eta dokumentalak izango dira; 13 dokumental eta gainontzekoak kortoak. Bilbo osoko areto ezberdinetan proiektatuko dira lanak; Arriaga antzokian, Kapitol zinemetan, Bilborock aretoan eta baita FNAC dendan ere. Hilaren 28tik aurrera, jaialdia amaitutakoan Bizkaia eta Gipuzkoan zehar proiektatuko dira filmik hoberenak.


 

Honetaz gain, lehian ez dauden beste 12 lan ere ikusgai izango dira jaialdiak irauten duen astean. “OFF zinegoak” , “ 25 años sin Fasbbinder” Rainer Werner Fassbinder zuzendari alemaniarraren omenez, eta “Argentina en corto”-ko 8 laburmetrai, Argentinako gay kolektiboaren ingurukoak. Horietako 3 lan  euskal zuzendarienak dira: José Julián Bakedanoren «La carta del amigo»; Mikel Ruedaren «Present Perfect»; eta Eduardo Gaviñaren «Yogurinha Borova abduced by Mika», azken hori lehiaketaz kanpo.

 

Aurtengo ohorezko saria Jose Maria Pou aktore katalanari emango zaio, eta jaialdiak irauten duen egunetan hainbat aktore eta zuzendariren bisita jasoko du Bilboko hiriak.


zinegoak_2007

Nork: gaygarri.2008/04/22 17:56:13.151 GMT+2
Etiketak: zinea bilbo trans gay lesb | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/21 19:03:17.047 GMT+2

GAY PRIDE

Gay pride works for equal "rights and benefits" for LGBT people. Gay pride or LGBT (lesbian, gay, bisexual and transgender) pride refers to a world wide movement that defends that lesbian, gay, bisexual, and transgender people should be proud of their sexual orientation.

 

The movement has three main aims: that people should be proud of their sexual orientation and gender identity, that sexual diversity is a gift, and that sexual orientation and gender identity are natural and can’t be altered. Marches celebrating Pride are celebrated worldwide. The symbols of LGBT pride are the rainbow flag, the Greek lambda symbol, and the pink and also black triangles.

 

 The gay pride day is celebrated all over the world, but the biggest parties take place in the most populated capitals of Europe like Berlin, Paris, Amsterdam, Madrid or Barcelona. All the participants take part in the city parade that is characterized by a positive atmosphere, the presence of disco music and colorful clothes.

 

Nowadays, it is not totally accepted that people of the same sex have relationships but, in the ancient Greek society the sexual identity was not a reason to exclude someone. If you want to know more history about it you can search for information here.

 

Do you think that gay pride day is only for LGTB people?

Don’t be so sure. Come and check it!




loveparade-2006-ashot02

Nork: gaygarri.2008/04/21 19:03:17.047 GMT+2
Etiketak: tetas saenz gay elorza odon soraya santamaria pride | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/16 17:06:22.612 GMT+2

COMO SI SON DINOSAURIOS

Hace un año y medio, dos periodistas de la televisión autonómica vasca fueron a hacer un reportaje a un centro de acogida para huérfanos en la localidad guipuzcoana de Urnieta. El periodista hizo varias entrevistas a niños y niñas de diferentes edades, pero la respuesta más curiosa fue la del niño mas pequeño del centro, que tenía 6 años; “¿A ti te importaría tener dos aitas o tener dos amas?” preguntó el periodista, y esto fue lo que respondió el chico “Si me quieren, como si son dinosaurios”.

 

familia gay

Este es el claro ejemplo de que el desarrollo y la educación de un niño de familia homoparental no son diferentes a los de un niño de familia heteroparental. Que, ¿qué es una familia homoparental? Una familia homoparental es la que esta formada por dos personas del mismo sexo con uno o varios hijos.

 

Desde hace muchos años existen parejas de hecho del mismo sexo, pero, en España, hasta 2005, no fueron reconocidas legalmente. En ese mismo año y gracias a la ley que lleva el mismo nombre se les dio el derecho a adoptar. De esta manera España fue el cuarto país, tras Holanda, Bélgica y Canadá, que reconocía estos derechos a los homosexuales, aunque fuera de manera muy polémica y con muchos impedimentos. Hoy en día, existen más de 150 matrimonios en todo el Estado.

 


 

 

A veces las personas se preguntan si tener un padre homosexual puede ser difícil para los niños. Según los últimos estudios de la AACAP (American Academy of Child and Adolescent Psychiatry), los niños con padres homosexuales y lesbianas no son diferentes a los niños con padres heterosexuales en su desarrollo afectivo. Es el carácter de la relación padre/hijo y no la orientación sexual del padre lo que surte efecto en el desarrollo del niño. Contrario a la creencia popular, los niños de familias homoparentales, no tienden a ser más homosexuales que los niños con padres heterosexuales ni a ser más abusados sexualmente. Además, no revelan problemas con su identidad sexual ni con su comportamiento masculino y femenino.

 

En 1973, la Asociación de Psiquiatría de Estados Unidos, y en 1974, la Organización Mundial de la Salud, precisaron que la homosexualidad no es una enfermedad mental. Siguiendo este criterio, lo esencial  a tener en cuenta para fijar  si una persona puede educar un niño es su salud mental. Desde esa percepción, tanto los heterosexuales como los homosexuales pueden ser saludables o no mentalmente. No depende de la orientación sexual. Por otro lado, no se elige ser homosexual ni heterosexual. Aún se desconoce científicamente cuáles son los motivos por los que una persona se orienta sexualmente hacia la homo, la bi o la heterosexualidad.

 

Educar un niño precisa de personas adultas sanas que deseen dar cariño, cuidado, respeto, proyectos positivos de vida  a crios que de otro modo quedarían subsumidos en la muerte psíquica y social. No todas las personas heterosexuales ni homosexuales están emocionalmente preparadas para la dificultosa tarea de criar sanamente a un niño.

 

Como se ha comentado antes, una crítica muy conocida a la adopción de niños por parte de una pareja homosexual es que esos niños probablemente vayan a ser homosexuales. Pero, según esa afirmación, educar niños en una pareja heterosexual llevaría a que esos niños tuvieran más probabilidades de ser heterosexuales. Lo primero, no hay ningún estudio que certifique que eso sea así y esa teoría plantea otra pregunta: todo el mundo acepta que existe una dirección intencionada hacia una identidad heterosexual, pero, ¿es malo que esa dirección tome la dirección opuesta? 

 

papis

Deberíamos intentar que la libertad por elegir la identidad sexual de cada uno fuera la máxima, y que la vida del niño fuera la mejor, sin tener en cuenta si vive en una familia homosexual, heterosexual, bisexual, transexual o de dinosaurios.

Nork: gaygarri.2008/04/16 17:06:22.612 GMT+2
Etiketak: dinosaurios firefox adopcion gay | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/04/08 14:29:27.203 GMT+2

Aurkezpena

Josebak Garazi maite du eta
Garazik Joseba
dena polita gizarte honentzat
Aritzek Eneko maite du ordea,
zergatik ez zaie kalean errespetatzen?

Ez al du maitasunak gutxienez merezi
inongo mugarikan ez jartzea?
Maitatu, inongo lotsarik sentitu gabe
behingoz lortzeko begirunea



Nork: gaygarri.2008/04/08 14:29:27.203 GMT+2
Etiketak: transex gay lesb | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)