Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/06/01 15:39:49.948 GMT+2

Internetzale euskaldunon albistaria


Bai, horixe da Zuzeu, internetzale euskaldunon albistaria. Hasier Etxeberria eta Mikel Lasa etorri ziren ZuZeu Webguneaz hitz egitera. Hitzaldiaren hasieran Aranzabalek proiektuaren nondik norakoak azaldu zizkigun. Zer sortu nahi zuten eta nola. Ez zen erraza izan.

Baina ZuZeu ez da albistari ohikoa, ez. Webgunean edozein irakurlek hartu dezake parte eta albisteak idatzi. Egia da zintzilikatu aurretik zuzenketak egiten dizkiotela testuari, baina testua bera, erabiltzaileak berak sortzen du. Erabiltzaileak konfiantzazkoak direnean, eskubide gehiago lortzen dituzte eta zuzenean zintzilikatzen dituzte albisteak, erabiltzaile horien artean idazleak, bertsolariak etab. aurki ditzakegu.

Bisita ezazue webgunea eta ezagutu, behar bada albisteak idazteko gai izango zarete eta.

Nork: Ira.2009/06/01 15:39:49.948 GMT+2
Etiketak: euskara zuzeu albistaria internet | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Oker zabiltza, Irati! Iban Arantzabalek Goiena taldea azaldu zuen. ZuZeu azaltzeko, berriz, Mikel Lasa eta Hasier Etxeberria etorri ziren Huhezira. Oraindik garaiz zabiltza okerrak zuzentzeko.

Nork: Joxe Aranzabal.2009/06/02 07:32:17.132 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru