Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/11/08 11:04:31.523 GMT+1

1. proba

1. proba

Honako hau egin behar duzue:
- Zuen blogari klasean aukeratutako izena ipini
- Izenarekin lotura duen marrazkia ipini
- Zuen taldekideen izenak blogaren azalpenean sartu
- Esteken atalean ondorengo esteka sartuko duzue, asko erabiliko dugu eta: http://www.zernola.net
- Azkenik zernola.net webgunean Illinoisko ikerlari batzuek saguek biboteek nola erabiltzen dituzten aztertzeko zer asmatu duten idatzi behar duzue



Oharra: zuen erantzunak horrelako beste mezu batean idatzi behar dituzue. Mezuaren izenburua 1.proba: erantzuna izango delarik.



Ez ahaztu dudaren bat baduzue, hemen behean, erantzunen atalean, idaztea, galdetzaileak lehenbaitlehen erantzungo dizue

Nork: Galdetzailea.2007/11/08 11:04:31.523 GMT+1
Etiketak: probak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Saguek, bibotea zerbaiten aurretik igarota, aurrean daukatenaren irudia egiten dute buruan. Eta ez hori bakarrik! Laborategiko esperimentuetan ikusi dutenaren arabera, material desberdinen artean bereizteko gai dira saguak bibotearen bidez; beraz, ez dute oztopoak saihesteko soilik erabiltzen.

Bada, eraiki duten robotak gauza bera egiten du!

Asmatzaileek uste dute, egunen batean, beste planeta batzuk esploratzen dituzten roboten mugikortasuna erraztuko dutela halako bibote biomimetikoa erabiliz, edota ur-azpian dabiltzan roboten nabigazioan lagunduko dutela. Batek daki!

Kontua da, lagunok, animalien portaerak aztertzen askotan garatu direla animalien mekanismoak imitatzen dituzten gailuak... adibidez, ikusiko zenuten beldar-ibilgailuak edo garai bateko hegazkinak, ezta?

 

Nork: 1.proba:erantzuna.2007/11/12 21:06:23.219 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.