
Aurten ere hemen dira Gazte Festak. Azaroak 2-3 izango dira. Gazteak diruditen festak izan arren, 9. aldia izango da aurtengoa.
"Ez ahaztu TXALUPAK prestatzea"
Hau izango da egitaraua:
Ostirala
18:00 Umeen jokuak. Gazte Pikun
19:00 Dardo Txapelketa. Gazte Pikun.
21:15 Pintxo Lehiaketa.
Kuadrila bakoitzak hiru (3) pintxo aurkeztu beharko ditu:
-Tortila
-Xolomua
-Librea
Itxura eta Zaporea puntuatuko dira.
Aldapa Haundi elkartea irekita egongo da erabili nahi duenarentzako.
21:30 Afaria. Gazte Pikun. Janaria kuadrila bakoitzak berea ekarri beharko du. Sagardoa kupeletik izango da.
Ondoren Gau Kubatarra. Musika eta Edari Kubatarraz gozatzeko aukera izando da Gazte Pikun.
1:00 Karaokea. Euskal “Kantikoak” abesteko aukera.
Larunbata
14:00 Bazkaria Bilkoin elkartean. Sarrerak Olason, Pikondon eta Liburutegian egongo dira salgai.
Postrea jan ondoren Bertso apustua.
18:00 Apostue: Erreka jetsiera. Zubitik zubira.
Legorreta Vs Guadalupe
Talde bakoitzak bere “Txalupa” egin beharko du.
Erantzunak
Nork: lasitas.2007/10/27 11:55:43.558 GMT+2
Gazte festatako onena ostialeko karaokea. Baino ez aztu lengo urten dana hobea izan zala
Nork: lasitas.2007/11/07 13:02:25.419 GMT+1
Nork: Denilson.2007/11/10 01:19:58.844 GMT+1
Nork: Janker.2007/11/12 10:24:21.949 GMT+1