IBILALDIA ANBOTORA
Asteburu eguzkitsu bateko aisialdirako denbora erakargarria bilakatzeko asmoz, ondoren, egun hori benetan ahaztezina egingo duen aukera paregabe bat aurkeztuko dizuegu; Bizkaiako gailur mitikoa den Anbotora eramango gaituen txangoa hain zuzen ere.
Gure ibilaldia 713m inguru dituen Urkiolako mendatean hasiko da. Bertan, gomendagarria da, nahiz eta kristaua ez izan, San Antonioren omenez eraikitako Urkiolako santutegia bisitatzea eta honen inguruan dagoen harriari begirada bat eskaintzea edota bere inguruan hiru bira ematea baldin eta neska edo mutil bila bagaude, bueltok emanez gero, hau lortuko dugunaren uste sendoak baitaude bertokoen artean aintzinako denboretatik. Behin, Urkiolako santutegiko betebehar hauek egin eta inguruko pagadietatik itzuli bat eman ondoren, behor eta bestelako basa animalientzat goxoa suertatzen den belar mantu paregabeaz estaliriko Urkiolagirre gailurrerako bidea hartuko dugu.
Urkiolagirrerako igoerari ekiteko, santutegi osteko bidea hartuko dugu, ibilaldi guztia bezala ondo markaturik dagoena egurrezko zutoin indikatzaileen bitartez. 1009m inguru dituen Urkiolagirre gainera eramango gaituen bide leun eta eramangarrian urkidi gazte bat zeharkatuko dugu hasieran, gerora larre zoragarriez gozatu ahal izateko goraino heldu arte. Behin goian gaudenean saria aparta izango da, lagungarria suerta dakiguken erpin geodesikoaren bitartez inguratzen gaituzten karezko masa handiak ezagutuko baititugu, hauen artean gugandik hurbilen eta azkenean gure helburua izango den Anbotoko mendi lerroa gailenduz. Tontorretik, gure bidea jarraituz, Asuntzeko larreraino jeitsiko gara, bertako iturburutik azaleratzen diren burdin urek erortzean egindako zaratarengatik Pol-pol izena ere hartzen duena.
Aldapa gora, legarrezko pistatik jarraituz, Anboto lerroko jarraipena diren Kurutzeta eta Saitzen puntie tontorretako higadura dela eta sorturiko artxingadi apartak miresteko aukera izango dugu 970m dituen Pagozelaiko lepora iritsi arte. Pagozelaitik bada aukera Anbotoko igoerari ekiteko baina guk, zutoinetako markei jarraituz, zabalandirantzako bidea hartuko dugu.
Behin 896m inguruko Zabalandiko lepoan gaudenean, burua ezkerreruntz okertu eta kareharrizko masa konpaktu eta biluzia bezala ageri zaigun Anbotoko hego aurpegia begiztatuko dugu. Arnas apur bat harturik, gailurreraino eramango gaituen arroka arteko bideari ekingo diogu, aldatz gora goazenean eskumara begiratzea ahaztu barik, momentu baten agerian geratuko baitzaigu material bigunagoetan egindako ur sakonketen ondorioz sorturiko, Ezkillarren begia izena hartzen duen, arku itxurako karezko begi ikusgarria. 1330m-tara nabarmentzen den, Anbotoko gailurrera heltzerakoan ohartuko gara eginiko ahalegin guztiak sarituak izan direla, tontorretik ia Euskal Herriko mendi zerra guztiak ikusteko aukera izateaz gain, gure mugetatik kanpoko lerrokadurak ere ikusteko abagunea ere izango baitugu. Eguna oskarbi egonez gero ikus ditzakegun mendi zerren artean ditugu besteak beste: Gorbeia, Aizkorri, Elgea, Urbasa, Aralar, Pirinioen zati nabari bat, Iberikako Ezcaray ingurua, Alto-Campo, Bizkaiko kostako mendiak…
Begiei gozatu eder hau eman eta Anbotok piztarazten digun, bertako Dama den Marirenganako sentimendu berezi horretaz kutsatu ostean, beherako bideari ekiteko une aproposa izango da. Honetarako, berriz ere, Zabalandiko lepora igotako lekutik arreta osoz jeitsiko gara. Zabalandin gaudenean, Atxondo haranaren barnean dagoen Arrazolarako jaitsiera luze eta nahiko aldapatsuari jarraituko diogu. Jaitsiera honetan Anbotori bira emango diogu bere ekialdeko aurpegi magaletako arroka eta belar latzezko eremutik jaitsiz pagadi bat zeharkatu eta landaturiko pinudi batetik igaro ondoren 350m-tara dagoen Arrazolako Atxekoa baserrira iritsi arte. Bertan gaudenean, jada bide arrunt batetatik, Andasto markatzen duen zutoinari kasurik egin barik, beste aldera, hau da, ezkerrera egin eta errepideari jarraituko diogu Arrazolako erdigunera iritsi arte.
Behin Arrzaolara heldutakoan gure irteerari bukaera emango diogu, egun atsegin bat proposatu izanaren esperantzarekin.
*Aipatu beharra dago, bai Arrazola eta baita Urkiolara iritsi ahal izateko badirela autobus zerbitzu nahiko egokiak.
MIKEL
EGUNGO ELIKAGAI EREDUA
Egun, planetako bazter guztietara zabaltzen den, “Globalizazio” izenarekin deitua izan den sistema kapitalistaren fase berri honek, hainbat alor eta ikuspegi desberdinetan dauka eragin, erronka berriak piztarazi dituelarik bai ekonomia, ingurugiro eta gizarte mailetan.
Ondorengo lerroak probestuz, mundu mailako eskala hartzen duen fenomeno honek proposaturiko elikagaigintzaren inguruko eredua, era ahalik eta sintetikoenean azaltzen ahaleginduko gara, lan honetarako ezinbestekotzat izango dugularik eredu honen zenbait euskarrien ezagupena. Esandakoari jarraituz, agerian geratzen da egungo eredu honen oinarriak bereziki bi direla: Batetik, erregai fosilekiko menpekotasun nabaria eta bestetik enpresa trasnazional edo multinazionalen mundu mailako botere hegemonikoa.
Behin eredu sozialistak proposaturiko ikuspegi sozioekonomikoaren oztopoak gainditu izanaren ondoren, sistema kapitalistak ez du inolako trabarik aurkitu, merkatu askean oinarrituriko bere garapenerako. Denborak aurrera egin ala agerian geratu da, behin estatuek bere botera galdu eta merkatu askearen dinamiken menpe geratzearen ondorenean, kapital handien pilaketen garaiari abiada jarri zitzaiola. Bide honetatik ematen da, arlo ekonomiko zehatz baten kontrol espezializatuan jardungo duten enpresa handi edo multinazionalen gailentzea, hauek era askotakoak izan daitezkelarik: Informatikoak, garraioetakoak, telekomunikazioetakoak, finantzariaok edota guri dagozkigun elikagaigintzakoak besteak beste. Mamu komunistak aldentzean, mendebaldeko estatuek tankera honetako enpresetan jarri zuten bere konfiantza guztia, hauek lanaren sortzaile eta gizarteraentzat baliagarriak izan zitezkeen teknologia berrien aplikaziorako sustatzaile izango zirelakoan, honetarako merkatuak bere kabuz erregulatzeko ahalmena duen printzipioa erabat bereganatuz.
Lanaren sortzaile diren aingeru salbatzaileak bailira harturiko multinazionalen erakarri behar izatearen ideia honekin, gobernuak hainbat kontsezio legal eta ekonomiko egitera beharturik ikusi izan dute bere burua, eragin eta boterea behin behinekoz behintzat galduz. Honen ildotik, goraipatzen duten sistemaren helburu nagusia bilatuz, multinazionalek aldaparik gabeko bidea izan dute ahalik eta kosturik murritzenekin, etekinik handienak lortzearen maxima betetzeko. Guzti hau ordea, bai 70. hamarkadaren aurretik eta naiz eta bestelakaok entzun, bai ondorenean ere energia fosil baten ustiaketa eta erebilpen masiboan sustengatu da, noski petrolioa dugularik mintzagai, zeinari, gasa ere batu dakioken.
Aurrekoa presente edukiz eta jada gure gaiari helduz, ikusgarria da, nola tankera honetako enpresek erabateko kontrola lortu duten, gizakiarentzako hain garrantzitzua den elikagaigintzan, gizarte osoa menpekotasun sakon baten murgilaraziz. Beti ere, aurretik aipaturiko helburu nagusiarekin, entitate hauen eragina jada, ez da soilik fase guztiko atal konkretu batera mugatzen baizik eta serie guztiara zabaltzen ari da, produktuen ekoizpenetik hauen salmentaratzeraino. Gainera, errentagarritasuna optimizatze bidera, ekoizpenetik salmentara bitarteko zirkuituen etengabeko luzapen bat ematen ari da, kateari fase berriak atxikituz eta lana are gehiago zatikatuz. Zatikatze honekin lortzen da, espezializazioa erabatekoa izatea ekoizpena areagotuz, normalean hegoaldeko herrietakoak diren langileen ahalmena baretzea beste irtenbiderik ez izateagatik eta azkenik, bezeroarentzat merkaturatze prezio nahiko erakargarri bat eskaintzea, bitartekaritza fase guztian etekin nabarmenak lortuz. Esan bezala, ekoizpenaren fase bakoitza munduko bazter desberdin baten aurrera eramaten duen eredu hau errealitate bilaktu duena, erregai gordin merkeen aukera eskuragarri egon izana da. Horrela, egungo elikagai industria, petroleo eta gasaren erabilpen izugarri baten oinarritzen da, ongarri eta izurrikarien sortzetik, ustaren ereite eta jasotzetik igaro, industria hau ahalbideratzen duten azpiegitura guztietatik pasa (errepide, kamioi, itsasontzi, nekazal makinaria, prozezatze biltegiak …) eta azkenean, salmentaratze aurretiko prozesu guztietara iritzi arte (plastikozko enbalajeak, paperezko etiketatzeak, metalezko itzidurak…)
Arestian esandakoak eragiten du, garraio eta berogailu erebilpenekin batera, elikagaigintza industria, munduan erregai fosil gehien erabiltzen duenetariko bat izatea, ingurugirora negutegi izaerako gas izurketa nabarmen bat bideratuz, ironikoki, datozen urteotan negutegi efektua industria honentzat erronka latzenetarikoa izan daitekeen bitartean. Besteak beste egungo ereduaren isla dira, lurzoruen higadura, uraren gainindusketa, basamortutzea, izurrite asko eta asko edota “encefalopatía espongiforme” bezalako gaixotasunak. Ingurugiroari egindako ekarpenez gain ordea, egungo elikagaigintza ereduak, lehen azaldu bezala, munduko nekazal langile komunitate txiroenetan ere badu eragin garbia, lekuan lekuko gobernuen baimenez, trasnazionalak beraien lurretaz jabetu eta komunitate hauetako kideen burujabetza behin betikoz galaraziz.
Ikusitako eredu diskutigarri honen aurrean ordea, badago oraindik esperantzarako zirrikiturik. Egia esan esperantza hau ez da bereziki mobilizazio sozial baten eskutik etorritakoa, ereduak berak duen akats baten ondoriozkoa baino. Izan ere, behin eta berriz errepikatu denez, eredu honek energia iturri fosilekiko duen dependentzia erabatekoa da eta dirudienez hauen gailurra ukitzear gaude, honek kinka larrian jarriko duelarik erregai merkeen eskuratze gaitasuna.
Esandako guztiagatik, ezibestekoa da, bai ekonomi, gizarte eta ingurugiro ikuspegi batetik sustengagarria ez den eredu honen bukaera eragitea, honetarako alternatibak badirelarik. Komeneigarriena litzateke, presente edukitzea hartu beharreko lehen neurri eta beharbada eraginkorrena benetan beharrezko den kontsumo maila batera murriztea dela. Oinarri hau ahaztu barik, egokia litzateke bidezko merkataritzaren praktikaren orokortze baten alde egitea, beti ere ekoizpen-kontsumo zirkuituak ahalik eta laburrenak direla zainduz.
Proposaturiko bidezko merkataritza honek bitartekaririk gabeko ekoizte-salmentaratze zirkuitu labur batean du bere oinarria. Irizpide hau kontutan harturik, nekazari langileak prezio arrazoigarri bat jasotzen du ekoiztutakoaren truke eta bai produktu hauen inportadora eta dendariek ere eguneroko bizimodua aurrera ateratzeko besteko soldata eskuratzea ziurtatzen dute. Eredu honetan gainera, batetik, ekoizleek, besteak beste, umeak ez enplegatzearen, ingurugiroarekin errespetagarriak diren tekniken erabilpenaren, elkarte ireki eta demokratikoetan funtzionatzearen eta jasotakoaren zati bat bere komunitate ekintzetara bideratzearen konpromesua hartzen dute eta bestetik, inportadorek, bidezkoa den ordaina ematearen, ordainaren zati bat aurreratzearen eta erlazio komertzial epe luzeko bat mantentzearen konpromesua bereganatzen dute, bidezkoagoa den sistema bat sortaraziz. Beti ere, errepikatu dugunez, tokian tokiko bidezko produktuen kontsumoa da bidezko merkataritzarik eraginkorrena hurbiltasunak erregaiekiko dependentzia eta zirkuituaren luzepena gehiago murriztuko baititu.
Amaitzeko beraz, esan beharra dago, alferrik galdu ezin daitekeen aukera baten aurrean ikusten garela, behingoz, erregai fosilekiko hain menpeko ez den, gizarte kohesioa ekartzen duen eta ingurugiroarekiko errespetagarria den eredu berri bateri abiada jartzeko, honetarako gizarte kontzientziazioa ezinbesteko tresna dugularik.
MIKEL

Diario de Noticias
ULTRAJAN LA ESTATUA 12 HORAS DESPUÉS DE SER INAUGURADA
Los vándalos también llenan de pintadas el atrio de la iglesia de Irurita, y amenazan a baztandarras
. La escultura Bidegabeko Bidea (El Camino de la Injusticia) que se levantó el sábado en la carretera NA-1740 de Irurita a Eugi en recuerdo de los esclavos del franquismo que la construyeron entre los años 1939 y 1941 ha sido objeto de un atentado apenas doce horas después de haber sido inaugurada. La estatua amaneció ayer llena de pintadas, con vivas a Cristo Rey, alabando el alzamiento fascista y amenazando a los rojos y a vecinos de Baztan, además de causar varios destrozos.
Los vándalos, miembros de una supuesta Falange de Baztan , llenaron también de pintadas enalteciendo a los caídos por Dios y por España , y con nombres de vecinos que fallecieron en la guerra civil como miembros de las tropas franquistas. Igualmente, en Arraioz, escribieron amenazas dirigidas a un vecino de la localidad.
Los sucesos se consideran un nuevo capítulo de los actos intimidatorios que se vienen sucediendo en la cuenca del Bidasoa. En los últimos meses, se han registrado similares acciones en Doneztebe, Amaiur, Bera y ahora en Irurita y Arraioz, así como un lanzamiento de octavillas amenazantes en Elizondo y otras localidades.
La alcaldesa de Baztan, Virginia Aleman, y los concejales Santiago Aldako y Agustín Olabe se desplazaron ayer al paraje Pitzamar de Artesiaga al tener conocimiento de los hechos, e informaron a la Policía Foral, que envió una dotación para iniciar la oportuna investigación. Asimismo, la Guardia Civil lleva a cabo indagaciones para identificar a los autores de los hechos.
Las agresiones comenzaron este año en la comarca del Bidasoa con ocasión del acto que tuvo lugar en Amaiur en memoria de los defensores de la soberanía de Navarra, y continuaron en Doneztebe con varias pintadas racistas y xenófobas que coincidieron con una exposición cultural sobre el islam. Más recientemente, en Bera y Lesaka se han registrado pintadas amenazantes contra sus alcaldes y otros vecinos, y en otras localidades de la comarca de Bortziriak, como en Arantza y en Igantzi.
Corporativos de Baztan mostraron su "disgusto" por la acción en la escultura de Artesiaga cuya construcción ha sido financiada por el Ministerio de la Presidencia del Gobierno, y tanto el Ayuntamiento como el Pueblo de Irurita presentarán denuncias contra quienes resulten autores del atentado. Precisamente, la Mesa y Junta de portavoces del Parlamento de Navarra estudiará hoy una propuesta de declaración institucional formulada por Nafarroa Bai para que se rechacen las pintadas amenazantes que aparecieron en los ayuntamientos de Bera y de Lesaka, así como en un bar de Pamplona
GEOGRAFIA ERRADIKALAREN ARGITARA
60. hamardaka bukaerako testuinguru historikoa aski mugitua zen. Sistema kapitalistaren kontradikzioak jendartea astintzen ari ziren eta herrien eta herritarren borrokak gorantzko bidean zeuden. Giro horretan sistemaren zerbitzura zegoen Geografia positibista gainditzeko Geografia Erradikalak argia ikusi zuen. Geografia honek arazo sozialen erroetara jo nahi zuen, bidegaberiak ezabatzeko sakoneko aldaketak bultzatuz. Horregatik, Geografia Erradikalak sozialki esanguratsuak ziren ikerketa gai berriak landu zituen: azpigarapena, hirietako bidegabekeri sozialak, pobrezia, bazterketa… Noski, egoera guzti hauek sistema kapitalistak eragindakoak zirela zioten. Modu berean, ordura arte nagusi zen Geografia posibistari hiru kritika nagusi egin zizkion: (1) errealitate geografikoak ikusmolde espazialera murriztea, eskema sozialak aintzat hartu gabe; (2) espazioaren azterketa kapitalarentzat erabilgarria zen teknologia espaziala garatzeko tresna zela eta (3), azterketa positibistak bilatzen zituen espazio-lege unibertsalak ez zirela egokiak, gizartearen arabera espazio-antolaketa desberdinak baitzeuden. Gauzak horrela, espazioaren kudeaketa teknokratikoan aritzeko uzkur ageri ziren, horrek, egungo ordenu bidegabearekin konpromezu handia eskatzen baitzuen. Hala, geografialari erradikalek proposatzen zuten alterbatiba hau zen: geografoen ezagutza guztia eraldaketa sozialarekin hitz-emanak zeuden klase eta talde sozialen eskuetan jartzea.
Ahalegin horretan, Geografia Erradikalaren bide berriak jorratzeko Amerikako Estatu Batuetan Antipode aldizkari agertu zen. Frantziar estatuan berriz Hérodote eta Espainiar estatuan, dagoeneko desagertu den Geocrítica. Argitalpen hauetaz gain ikerketa desberdinak egin ziren eta beste askoren artean David Harvey bezalako egileak nabarmendu ziren. Geografia Erradikalaren gerizpean ildo desberdinak garatu ziren Geografia marxista eta geografia humanista adibidez.