
Urteak zeramatzan blogari talde txiki eta kementsuak lanean, euskal politikagintzaren berri ematen eta ikuspuntu jelkidetik eztabaida eragiten. Irakurle eta, noizbehinka, iritzi-emaile fidelak ere bazituen.
Badirudi, ordea, azken hauteskundeen ondorioz Araban boterea lortu izanaren arrakastak Arabatik indartu beharrean, galzorira eraman duela: Diputazioko postuetan zeharo lanpetuta, ezin izan diote ohiko blogariek topagune horri bizirik eutsi.
E. Gorospe, Biturie blogari saiatuak egin du, aste batzutan zehar, bakarrik jarraitzeko ahalegina, baina, berak aitortu duenez, gehiegizko lanak eta agindutako zenbait lankidetzaren hutsegiteak uztera behartu dute. Aitorpena eta esker ona merezi ditu, ahatik.
Adios, Arabatik, baina ez sekulako!

Erantzunak
Arabatik blogean idazteari utzi diot behin-behingoz, baina ez betirako. Izugarri gustatzen zait iritzi sozio-politikoa ematea, eta berriro itzuliko naiz kapritxo horreara. Ordura arte beste eginkizun batzuk ditut eskuan, oraingoz behintzat nire ardura eta denbora hartuko dutenak. Eskertzen dizut, zinez, gutaz oroitu izana gure blogaren jarduera eegunerokoa utzi dugun honetan. Itzuliko gara (ni bai, behintzat) berandu baino lehen. Jeltzalea naizen arren ikuspegi kritikoa lantzea dut gogoko, ez guztiaren kontra egitearren, baizik eta errealitea -EAJkoa zein gainerakoa- askatasunez ematearren.
Besarkada bat, eta laster arte.
Nork: E.Gorospe .2007/10/29 23:19:19.662 GMT+1
Arabatik blogean idazteari utzi diot behin-behingoz, baina ez betirako. Izugarri gustatzen zait iritzi sozio-politikoa ematea, eta berriro itzuliko naiz kapritxo horreara. Ordura arte beste eginkizun batzuk ditut eskuan, oraingoz behintzat nire ardura eta denbora hartuko dutenak. Eskertzen dizut, zinez, gutaz oroitu izana gure blogaren jarduera eegunerokoa utzi dugun honetan. Itzuliko gara (ni bai, behintzat) berandu baino lehen. Jeltzalea naizen arren ikuspegi kritikoa lantzea dut gogoko, ez guztiaren kontra egitearren, baizik eta errealitea -EAJkoa zein gainerakoa- askatasunez ematearren.
Nork: E.Gorospe .2007/10/29 23:20:40.908 GMT+1
arabatik.blogspot.com