Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/04/19 00:28:00.295 GMT+2

Erantzunik ez?

Ruiz Soroa zutabegileak hiru artikulu argitaratu ditu Vocento taldeko egunkarietan  hile honetan zehar.
Iritziak iritzi, ezin ukatu zaio Ruiz Soroari bere arrazoiak argi eta garbi plazaratzeko kemena. Euskararen normalizazioa zuten mintzagai artikuluok eta, asmatuko zenuten honez gero, aurkako jarrera hariltzen zen hiru lanetan barrena.Herritarren eskubideen izenean, hizkuntza-politika oro gaitzesten baitzen, Espainiako Konstituzioaren 3. artikulua barne. Hots, jarrera liberal hertsi-hertsia edo erradikala.

Artikuluak interesgarriak ziren, dudarik gabe, eta harrigarri gertatu zaidana erantzun falta izan da. Sarri kexatzen gara euskaldunok Euskal Herriko idazle eta intelektual erdaldunentzako euskararen mundua ikustezina dela, gure berririk ezin helarazi dezakegula, eta abar, baina erdal intelektual bat gure esparrura datorrenean, sesio bila bada ere, entzungor egiten dugula dirudi.
Abestin zaharrak zioen bezala, "Plazan ezagutzen da..."

Nork: ni.2007/04/19 00:28:00.295 GMT+2
Etiketak: normalkuntza euskara hizkuntza-eskubideak elebitasuna | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Artikuluen loturak jartzerik bai?

Nork: txerra.2007/04/19 09:33:39.919 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Artikuluen loturak jartzerik bai?

Nork: txerra.2007/04/19 09:37:45.858 GMT+2
http://www.blogak.com/garaigoikoa

Nork: ni.2007/04/19 17:47:31.876 GMT+2

Nork: ni.2007/04/19 17:50:25.202 GMT+2

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru