Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/05 20:42:35.667 GMT+2

zaharrak berri!

Krisialdia nabarmendu da bart goizaldean.
Krisian dagoena, baina, ez da gizartea, lan egiten, gozatzen eta jiratzen den gizon-emakume multzoa, zahar eta gazte, heldu eta ume, langile, ikasle zein etxekoandre.
Ez. Krisian dagoena ezker abertzalea da: berriro ere bere ahalkearen erakusgarria eman digu, berriz ere erantzunik ez duenaren erantzun faltsua eman du, hots, mehatxua, bortxaren iragarpena.

Krisia, beraz, inpotentzia da lehenik, egoerari modu egokian, pentsatuen eta eraginkorrean erantzuteko ahalmenik eza.
Baina besterik ere bada: etorkizun ezezagunaren aurrean beldurra, askatasunaren beldurra.

Mundu zaharra hiltzen ari baitzaio ezker abertzaleari eta mundu berria ez da oraindik jaio. Aberkideen odolez uste al dute ezabatuko dutela beren beldurra?

Ezker abertzalearen slogan bakar batek du egia bihurtzeko itxura: Herriak ez du barkatuko! Beraiei, ordea.


Nork: zubiartea.2007/06/05 20:42:35.667 GMT+2
Etiketak: bortxakeria demokrazia euskal_herria bakea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru