2008/08/28 18:47:26.683 GMT+2
Luluk eta Elmerrek udarekin izugarri gozatu dute.
Horren froga, nino monero-k egindako
bideoklipa da. Estreinaldi mundialean ikusteko aukera duzue lekubat-en blogean:
http://lekubat.blogspot.com/2008/08/bideoklipa.htmlIndarberrituta datoz, gainera, Lulu eta Elmer. Ikasturte honetan leku mordoa ezagutzeko prest daude. Eta zu?
HONOLULU, LEKU BAT antzezlanaren hurrengo emanaldiak:
ABUZTUAK 29, ARANTZA (Ostatua) 22.00
IRAILAK 7, URDUÑA (Foru Plaza) 18.00
IRAILAK 12, ARETXABALETA (Kultur etxea) 22.00
IRAILAK 25, DURANGO (Plateruena) 22.00
URRIAK 11, GASTEIZ (Matxete plaza)
URRIAK 26, ABADIÑO (Gaztetxea) 19.00
AZAROAK 15, ZESTOA (Kultur etxea) 22.00



Nork: gilkitxaro.2008/08/28 18:47:26.683 GMT+2
Etiketak:
euskara
klipa
oporrak
bideoak
antzerkia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/12/17 10:13:59.153 GMT+1
Goizean goiz jaiki eta pozik geunden eta joan ginen aireportura (yes, airport, Mr. Jonshon) hartu genuen hegazkina eta joan ginen Bruselara eta egin genuen euskaraz han antzerkia (yes, in basque, Mr)

Lupis, Galder eta Nino lehenengoz joan gara "Honolulu, leku bat" antzezlana Euskal Herritik kanpo egitera. Jonan, gure Txomin, aireportuan zain izan genuen. Berehala eraman gintuen hiri erdigunera. Hantxe ere, gabonak dira, noski. Baina hantxe, izugarriena, bapateko hotza izan zen.

Hotzari aurre egiteko gauzarik onena txiza egitea da. Praketan txiza edota gonetan txiza, Janekken pis-ek egiten duen bezala. Flamenkoz txiza pis esaten da.

Gorka eta Jana etorri behar izan zuten hotzari aurre egiteko maitasuna emateko, baina ez hori soilik, txizaren kontua dela eta, formula metafisikoa erakutsi ziguten: garagardo asko edan, txiza asko egiteko....

Eta horrela egin genuen, kriston afaria egin ostean, garagardo dastaketa egin, limoizko gina edan, superplatxen gure buruaz beste egin, taberna jebiak, skatalitikoak, gecko futbolariak, brasildarrak, baina gure bihotzean, betiko trap-eruek izaten jarraitzen dogu

Ajeari aurre egiteko Fray Angelico zaintzen duen amonak pagatxoa eman zigun larunbata goizean, emanaldiaren egunean

Eta Rubens ikusi gabe, joan ginen iluntzean Laken aldera. Hantxe erregea bizion bizi bada ere, lekua utzi ziguten emanaldia egiteko, Nekkersdal kultur etxean. Sekulako tokia eta azpiegitura, herritarrek kultur sorkuntza, gizarte topaketak eta kirola egiteko.

Paul hantxe genuen gure zain. Antolakuntza lanetan primeran aritu zen. Mila esker!!!
Emanaldia egin genuen, pozarren, emozioz eta ilusioz. Etorri zen Bruselan bizi diren euskaldun mordoa eta flandiarrak ere bai. Lortu genuen ikusleak gu bezain beste hunkitu eta bizitzea.

Emanaldiaren kronika LEKU BATen blogean dago:
http://www.lekubat.blogspot.com/Laster arte!!!
Nork: gilkitxaro.2007/12/17 10:13:59.153 GMT+1
Etiketak:
euskara
gilkitxaro
antzerkia
brusela
| Permalink
| Erantzunak (4)
| Errenferentziak: (0)
2007/12/11 20:09:24.296 GMT+1


Bagoaz azkenean Bruselara, kanpora, atzerrira edo...

Luluk eta Elmerrek badute han lagunarteko beroa eta maitasun sendoa, baina beti lez etxea aurkitu nahi duten orain han, beste edonon bezala, inon baldin bada...
Euskaraz ulertuko digute Bruselan ere, ezta?
Bruselan abenduak 15 egingo dugun emanaldia berez oso berezia izango bada ere, emanaldirako gonbidatu bereziak are gehiago edertuko du eguna.

Gontzal zuzenean arituko da musika jotzen. Berak sortu zituen "Honolulu, leku bat" lanerako kantak eta orain, beste sorpresatxo batzuekin batera, zuzenean eskainiko ditu.
Izugarria izaten ari da 2007 urtea guretzat, baina bukatu aurretik izango dugu kontatzeko eta ospatzeko aukera.
Bizi, bizi, bizi eta ahal bada bizi pozik!!!
Nork: gilkitxaro.2007/12/11 20:09:24.296 GMT+1
Etiketak:
euskara
etxea
europa
teatroa
antzerkia
brusela
atzerria
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/05/03 14:35:32.131 GMT+2
2007ko apirilak 26 ezagutu genuen albistean. Metroan dohan banatzen den ezparringi batek hala zioen:
SALIR HOY20minutos REDACCIÓN. 26.04.2007
TEATRO
‘Honolulu leku bat’
Íntegramente en euskera, Gilkitxaro organiza esta obra, donde se cuenta el conocido problema de la vivienda. Una pareja de enamorados ve cómo este conflicto les hace dejar a un lado las cosas bonitas de la vida.
* Bilbao. Centro Cívico San Francisco. 19.30 h. Entrada libre.
O, ene, Lulu eta Elmer, maiteminduta?
Elmerr, albistea irakurri bezain pronto, parkera joan zen, eserlekuan Lulu itxoitera.

Lulu, albistea irakurri bezain pronto, dantzalekura joan zen, Elmer itxoitera.

Ez zuten topo egin. Leku ezberdinetan zeuden.

O, ene, eta nortzuk dira argazkian agertzen diren horiek? Albo batera utzi al dituzte bizitzaren gauza ederrak?

Badaezpada eta leihoak izatekotan, jakina, batzutan itxi eta beste batzutan zabaldu egin behar dira.
Nork: gilkitxaro.2007/05/03 14:35:32.131 GMT+2
Etiketak:
komunikabideak
kazetaritza
antzerkia
gezurra
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/06 13:13:56.693 GMT+2
Joan zaigu korrika 15... hurrengora arte! Euripean egin genuen euskaldunok euskararen aldeko martxarik handiena.
Berarekin batera, joan da ere korrika kulturala. Gure nazioko herritara hainbat kultur eskaintza eraman izan ohi du korrika kulturalak. Gilkitxarorentzat berezia izan da korrika kulturala beti. Korrika 10ean ekin genion guk korrika kulturalan parte hartzeari "infernuko atarian" lanarekin. Ahaztezina guretzat.
"Honolulu, leku bat" korrika kulturalarekin estreinatu dugu Bilboko Kafe antzokian. Ondoren Tafalla, Larrabetzu, Zumaia eta Santurtzin korrikarekin batera Lulu eta Elmer bizitzeko lekuaren bila ibili dira.

Urte parea pasa beharko korrika eta korrika kulturala bueltzatzeko. Ordurarte baina kultura eta euskararen martxan aurrera egingo dugu egunerokoaren ibiliaz, korrika egin arte...
Nork: gilkitxaro.2007/04/06 13:13:56.693 GMT+2
Etiketak:
euskara
korrika
antzerkia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/04/06 12:56:43.947 GMT+2
Duela gutxi Igerrak blogera idatzi digu. "Euskal" kalifikatiboa kentzea proposatu digu. Oso eztabaida interesgarria sortu da taldean "euskal" hitza dela eta. Gonbita luzatzen dizuegu ere horren inguruan zuen ideiak botatzera.
Gilkitxarok "euskal" kalifikatiboa duela urte asko ia abizen bezala hartu zuen. Izan ere, taldea sendotzearekin batera antzezlanak euskaraz soilik sortu eta antzeztearen kopromezua hartu genuen. Horregatik jarri izan ohi diogu beti "euskal" kalifikatiboa, adierazgarri gisa. Badago ere euskal rokanroli, euskal makarroni, eta beste hainbat euskal...

Badirudi "euskal" izenburutik kenduko dugula, espazio gutxiago hartuko dugu gainera, lekuaren ekonomia... ba ote euskal lekurik?
Nork: gilkitxaro.2007/04/06 12:56:43.947 GMT+2
Etiketak:
euskara
euskal
antzerkia
hitza
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/24 13:46:46.072 GMT+1
hegan egiteko zapatak
jantzi
nahi nituzke
korrika egiteko zapatak
dantzan aritzeko zapatak
lauhazka joateko zapatak
ur gainean flotatzeko zapatak
izarrak gidatzeko zapatak
planetak astintzeko zapatak
baina
nire
zapatak
ibiltzeko
eginak
dira.

"Honolulu, leku bat" antzezlanean
Luluk janzten dituen zapatak

Nino Moneroren ideia, Asieritok egina.

Hergéren eragin nabarmena.
Nork: gilkitxaro.2007/03/24 13:46:46.072 GMT+1
Etiketak:
hegan
antzerkia
zapatak
diseinua
poesia
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/20 00:03:17.445 GMT+1
Gilkitxaroko partaide eta lagunak bildu ziren "Honolulu, leku bat" ikustera, martxoak 8, Deustuko Gazte Lokalean

Leire Golfik ez du sekula Gilkitxaroren emanaldirik galtzen. Gauza jakina da Lecoq-en egin izan dituen pelukeria eta makillaje ikastaroak. Berari esker Luluk peluka behar bezala eraman ahal izan zuen.

Axi, noski, hantxe zegoen ere. Gure igogailuzain maitea. Berarekin batera, beste kuñau, Ales, gure txispax argitsua (berak eginak dira argazkiak)

Gure Kanuti ezin falta, Trokalaolatar zintzo eta Infernuko monja eroa. Lana hain gustoko duenez gero, arratsalde hartan gazte lokaleko tabernako ardura hartu zuen .

Paris edo Bartzelonako pasareletatik etorri berri zen Maxa Trakabarraka, beti bezain lirain eta polit.
Hantxe bildutako askok ospatu genuen gero Honolulurako bidaia... luze ta zabal...
Nork: gilkitxaro.2007/03/20 00:03:17.445 GMT+1
Etiketak:
lagunak
gaztetxea
deustua
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/19 23:43:00.302 GMT+1
Gilkitxaro antzerki taldea Deustuko Gazte Lokalean sortu zen, 1993an. Bertan jaio izan dira gure antzezlan guztiak.

Gure seigarren antzezlana,"Honolulu, leku bat", han erakutsi genuen ere aurrenekoz 2007ko martxoaren 8an.

Gazte lokaleko bigarren solairuan (je,je) liburutegia dago. Gure garaian ordenagailurik ez zegoen; gaur pare bat dago. Gehien maite dugun kamerinoa izaten jarraitzen du.

Ekaitzek liburutegian jarri zituen bere tramankulu guztiak. Gainera, lehenengoz frogatu genuen talde osoak elkarrekin zuzeneko musika martxan jartzearen asmoa. Ederra!

Zigorrek, Lulu eta Elmerrek bezala, kobazulora joateko moduko linterna jantzita, eskaileretatik lan egin zuen argiak kontrolatzeko. Botilak hutsak gordetzen duten kutxen gainean. Agian, haietako bat da Honoluluko hesiaren bestaldean dagoen agureak bilatzen duen botila...

Lagun mordoa izan zen etxean antzezlana ikusten.
Elmerrek eta Luluk aurkitu zuten egun hartan... etxea eta bizilekua.
Laster arte!
Nork: gilkitxaro.2007/03/19 23:43:00.302 GMT+1
Etiketak:
antzerkia
gilkitxaro
gaztetxea
honolulu
deustua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2007/03/19 21:44:48.911 GMT+1
Lana estreinatu dugu eta oso pozik gaude, apurka hazten joango da eta gu gero eta gehiago gozatzen. Baina baita ikustera gerturatzen zaretenak.
Martxoan geratzen zaizkigun emanaldiak:
- martxoak 22, osteguna, Santurtziko Kresala Kultur Aretoan 20.00etan
- martxoak 23, ostirala Zumaiako Aita Mari antzokian, 12.00etan (Korrika Kulturala)

Nork: gilkitxaro.2007/03/19 21:44:48.911 GMT+1
Etiketak:
gilkitxaro
korrika
honolulu
antzerkia
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak