Korrika 20, abian

GKB 1464351163969 Guraso kontseilua | 2017-03-08 13:04

GKB 1488975093140

Argazkia: BARREN astekaria

Aurten ere Korrika-k ekin dio bere 20. ibilbideari. Martxoaren 30etik apirilaren 9ra ibiliko da Euskal Herrian zehar Otxandiotik Iruñara bidean, eta Elgoibarrera apirilaren 5ean iritsiko da goiztiar. Elgoibar Ikastolan, jada, hasiak gara beroketa-lanetan. Abian ditugu langileen, gurasoon eta ikasleen ordezkariak; abian, herria ekimen honen alde jantziko duen Korrika Txikia; abian, azken finean, euskarak oraindik ere hain beharrezko duen bultzada.

Beraz, Korrika hasteko eguna geroz eta hurbilago dugun honetan, animatzea eta ekimenean parte hartzeko eskatzea besterik ez zaigu geratzen.

Egin ezazu bat gurekin!

Korrika 20 en marcha: La carrera favor del euskara Korrika pasará por Elgoibar el día 5 de abril. Como en las anteriores ediciones, Elgoibar Ikastola tendrá su kilómetro y los más pequeños correrán la Korrika Txikia.