Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2008/03/19 12:20:08.913 GMT+1

Leihotik begira

Leihotik begira, nigan pentsatzen, leihotik begira. Zerua estalirik, hostoak haizearen erritmora dantzan, askatuko ote diren beldur, beraien amaieraren beldur. Udaberriko lehen loreen eta belar bustiaren usaina sartzen dira leihotik, begira zauden leihotik, nigan pentsatzen begira zauden leihotik.

Umeak jolasten ari dira, zu ordea, gelan ordenagailuaren aurrea, paper artean, leihotik begira eta agian nik irakurriko ez dudan zerbait idazten.

Gaur eguzkiak ez du asko argitzen, leihotik begira zaude besterik gabe, nigan pentsatzen, ilargiarekin amesten. Eztakit zer gehiago daukazun buruan, beste ezertan ari ote zaren pentsatzen, baina badakit nigan ari zarela pentsatzen, leihotik begira, nigan pentsatzen.

Eztakizu noiz elkartuko garen, nik ere ez, baina goiz izatea espero duzu, begietara begiratzean ikusten dizudan moduan, Enauzu ikusten, enauzu entzuten baina hor nago, zure ondoan, zure barruan, egiten duzuna ikusten dudalarik, sentitzen duzuna nabaritzen dudalarik.

Leihotik begira, hostoei, umeei, zuhaitzei begira, nigan pentsatzen, leihotik begira.

Nork: gobbla.2008/03/19 12:20:08.913 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2008/03/06 19:48:18.844 GMT+1

Ongi Etorri!!!

Nik idaztera bultzatu behar nuen norbaitek bultzatu nau azkenean blog hau irekitzera. Ez dakit esker ona edo gorrota gordeko diodan hemendik aurrera, baina gutxienez, lehenengo lerro hauek merezi dituela uste dut. Ezagutzen ez duzun pertsona batek zuregan izan dezakeen eragina erakusten du honek, nola, ia anonimoki, betidanik egin nahi izan duzun baina inoiz ausartu ez zaren zerbait egiten laguntzen dizun, barnean aspalditik itzalita zegoen zirrara bat sortu eta erabakia hartzera eramaten zaituen, hau ona izango den edo momentu batean ezintasuna sortzera iritsiko den jakin gabe.

Ametsak dira barruko zirrara hori sortzen dutenak.


Amets ugari dituzten horietakoa naiz ni, imajinazio handikoa, askotan arrazoi desberdinengatik amets horiek betetzen ez dituzten horietakoa. Orain gertu daukat amets bat, gertu baina aldi berean urrun. Hego Ameriketara joan nahiko nuke hilabete batzuk. Laguntzera, jendea ezagutzera, behar dena egitera.

Ez dakit hemengo guztia denbora batez atzean uzten ausartuko naizen, ziurrenik azkenean bete gabeko beste amets bat besterik ez da izango, horrenbeste ametsen artean beste bat, gaur eguneko bizitzaren erokerian galduko den beste amets bat.

Espero dut hau idaztera bultzatu nauten bezala nire ametsak betetzeko bultzatuko nauen norbait aurkitzea nire bizitzan, anonimotasunetik edo hurbiletik.


Denbora luzean hemen egon nahi nuke eta lagun talde berri bat aurkitu blogetan. Beraz erantzun beldur gabe.


MALKOAK LEHORTUZ ekon
Hitzak erabiltzen ditugu pentsatzeko
ekintzak, ideiak aurrera eramateko.
Pausoz pauso sasiak baztertuko ditugu
pausoz pauso etorkizuna eraldatuko degu.
Etorkizuna, lanaren izardiz jorratutako bidea
etorkizuna, malkoak lehortu, sua egin dezagun
jarrai dezaiegun geure bihotzeko irrintziei.
Ametsa badago, nahia badago
oraindik bidea dago, herria bizirik dago
inork ez gaitu inork makurraraziko
ezerk, ez gaitu ezerk menperatuko.
Pausoz pauso bidea zutik egingo degu
pausoz pauso itxaropena galtzen ez badegu.
'oye chico, despierta de tu sueño,
sabes que es algo incierto,
y que nunca se cumplirá'
Ta nik esaten dut ez diedala inoiz
nere herriaren ametsei uko egingo,
behin ta berriro lurrera erori arren
burua altsata bait gera jeikiko.
Ta nik bitartean amets egiten dut
ereindako hazien fruituei itxoiten.

Nork: gobbla.2008/03/06 19:48:18.844 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)