Nuriak esan zuenez Ordizia eta Itsasondo artean egin nahi duten tunela Austriar metodo berriarekin egin nahi dute, hemen doakizue nola egiten den eta datu batzu.
Arroka zulatzeko erabilitako sistema Austriako Metodo Berria delakoa da (NATM). Sistema honek, galeria, makina marruskatzaileen bitartez zulatzen du lehenik . Gero, 10 eta 15 metro luzeko tarteak zulatu ostean, hormei zertxa eta torloju sistema batez eusten zaie. Azkenik, dena presiopeko hormigoiaz janzten da.
Erabili nahi dituzten material kopuruak:
Arrokaren 250.000 metro kubikoko indusketa lana ekarriko du. 100.000 m3 hormigoi erabili nahi dira tunelei eutsi eta hormak estaltzeko.2.000 tona burni eta 200 kilometro burnizko buloi.
Hau dena erabili behar baldin bada 2.860m egiteko eta kontuan hartuta gehiena lur azpitik sartu nahi dutela, galdera da, harri aproposa duten mendi guztiak harrobi bihurtuko ahal dira?
Are eta gehiago, Nuriak "El método austríaco es impecable y seguro" deritzona, Interneten sistema honi buruzko informazio asko aurkitzen da, interesgarria oso eta Nuriak esandakoarekin... kontrajarria:
"Métodos de gran frente abierto
Entre ellos el Nuevo Método Austriaco, introducido en 1964 por el profesor Ladislao von Rabcewicz para la excavación de túneles alpinos en las rocas de Austria y otros países. Consiste en excavar grandes secciones de túneles, incluso la sección completa y permitir que la propia roca sana forme un anillo de descarga en el contorno de la excavación que reduzca las presiones a absorber por el revestimiento del túnel. Se coloca inmediatamente después de la excavación un revestimiento provisional. Funciona con éxito en túneles de roca dura y provoca problemas de hundimientos en terrenos blandos (Heathrow en Londres, metro de Munich, túnel urbano de Sinesio Delgado en Madrid y metro de Barcelona, entre otros centenares)."
Vía Libre weborrian ikusi dezakezue aipatutakoa.
Baina hemen eskuratu dizuegun informazio erreferentzi anitzetan aipatzen dela ikus dezazuen, Alfonso Field ingenieriaren blogean aipatzen duen informazio hau eskuratzen dizuegu:"el NATM es un método de excavación a sección completa que sólo se debe utilizar cuando las condiciones geotécnicas de la roca sana son tales que puede garantizarse la estabilidad del frente de excavación. Actualmente corre, absolutamente contraria a la verdad, la idea de convertir este método de construcción en la panacea dentro del mundo de la construcción de túneles."Gai hau gertutik jarraituko badugu ere, gure borrokaren perspektiba ez dugu galdu behar, egi bihurtu ez dadin gaztelerazko esaldia: "Cuando el dedo apunta a la luna, el necio mira el dedo"
AHTrik EZ!!

Erantzunak
AMALURRAREN ETSAIEI BOIKOTA ETA SABOTAIA !!
KAPITALISMOA BORROKATU !
LOPEZ DE GUEREÑU, IRUZURRIK EZ !!!
Nork: lopez de guereñu.2007/10/29 18:13:43.077 GMT+1
Blog honen estadistikak publikoak eta irekiak dira, edozeinek ikustea dauzka.
Jarri dizudan estekan blogera sartzen den jendea, nondik, zer ikusten duen etabar ikuskatzea dezu.
Ummmmm... Horrekin batera, blog honetako bisitariak leku xelebre eta anitzetatik ere sartzen direla ikustea dezu. Aste honetako nobedadea gure blogera ADIFetik sartu direla bada, uniformez janzten diren batzu astero-astero sartzen dira. Ta noizbehinka "sardin zaharrak" ere bai.
Alegia, ez zaidala oso inteligentea iruditzen zure aldetik publikoa eta irekia den blog hau bezalako tresna batetan horrelako "saltsak" publikatzea.
Azken finean zure IPa agerian uzteaz aparte, zure mezuarekin lotzeak ez baidauka aparteko zailtasunik.
Ta ez dago zertan detektibea edo "jaker" bat izan beharrik horretarako. Alegia, zure mezuak anonimoak direlakoan bazaude, jai daukazula.
Erantzun honekin urriaren 24ko El País egunkariak blog fenomenoaren inguruan dakarren artikulu interesgarria eskuratu nahiko nuke. Honek ez du AHTaren gatazkarekin erlaziorik, aldiz, nabarmena du blog honekin.
Gure eskuetan zein tresna dugun jakinaren gainean egon gaitezen:
Azkeneko esaldi hori gure blogeko hainbat erabiltzaileri ere aplika daiteke.
Gure bisita estadistikak publikoak direnez, hemen DENA ikusten da eta ikustea dezute, bai bloga kudeatzen dugunok eta bai bisitariek. Azkeneko lotura horretan "Country/State/City/ISP" eta jarraian "ISP" atalean klikatuaz, blogaren bisitariak nondik zatozten, noiz, zein IP helbidetik, zein makina erabiliz etabar ikustea dago. Publikoki. Denon bistan.
Hik ikusiko dek. Pertsona helduak gara.
Nork: Admin..2007/10/29 19:30:21.773 GMT+1