Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/02/27 23:20:40.342 GMT+1

Beasaingo Udal Euskaltegian hitzalditxoa.


Duela aste pare bat Beasaingo Udal Euskaltegiko lagunekin AHTaren inguruko hitzaldi bat 2. mailako eta EGA mailako ikasleekin antolatzekotan geratu ginen.

                     

Agendak elkarrekin adostu ondoren, gaurko eguna, otsailaren 28a,  jarri genuen data egokitzat bezala.

Jarraitu dugun metodologia ez da hitzaldi bat ematen denean erabili duguna. 35 galderaz osatutako txostentxo bat pasatu diegu aurrez ikasleek beraien artean klasean eztabaidatu dezaten eta bihar erantzun egokiak dituen txostenarekin solasaldi bat izango dugu.

Horrekin batera, hainbat mapa, plano, txosten, CD etabar banatuko diegu ikasleei ahalik eta informazio osatuena izan dezaten.

Biharko partez bertan jazotakoaren berri izango dezute. Gure blogean, ohiko legez.


Nork: Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana.2007/02/27 23:20:40.342 GMT+1
Etiketak: tav goierri beasain euskal_herria aht euskaltegia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.