
Arrasateko Udalaren erabakiak hautsak arrotzearekin batera gozoa jarri zaigu gure Paulino. Beste behin, eta dijoazte... pufff... esker txarrekoak gara Espainiako Gobernu ordezkariarekin AHTren oposizioan gauden herritarrok gero!
Hala ere, broma gutxi hurrengo hilabeteetan dugun panoramarekin, El País-eko izenburuari kaso egiten badiogu bederen:
El Gobierno central advierte de que cortará de raíz cualquier insumisión local a la 'Y'
Ahí es nada. Gainera mehatxuka.
Hurrengo hilabeteetan AHTaren aurkako oposizioan lan eta borrokan dihardugun herritarrok kokilduko garelakoan badaude Paulino Luesma eta AHTa babesten dutenak, gure gogo, indar eta nahiaz jabetu gabe daudelaren seinale baino ez da.
Berri osatua DiarioVascon 1, 2, Goienan eta Garan dezute.
Ekin dezaiogun lanari!

Idatzi artikulu bat