2007/06/07 11:26:59.180 GMT+2
Erromeria OIANGUn ekainaren 10ean
Ordiziako Oiangu Bizirikeko lagunek bidali diguten gonbidapena luzatzen dizuegu, Goierriko Hitzan ere aipamena egiten dute:
OIANGU PARKEA BIZIRIK NATUR ELKARTEAK
ordiziarrak eta goierritarrak gonbidatzen ditu datorren igandean, Ekainaren 10ean, Oiangun ospatuko dugun Erromerira. Hirugarren urtez, elkarte honek Oiangu Eguna ospatzen du, parkearen izaera publikoa eta bere balioen defentsa aldarrikatuz. Aurtengo ekitaldiari jai kutsua eman nahi diogu, urteetan Oiangun ospatu diren erromeriak gogora ekarriz eta era berean parkean izan daitekeen beste ekimen bat martxan jarriz .
Festa era xumean, baliabide asko erabili gabe eta herritarron partehartzearekin, izan daitekeela ere gogoratu nahi diogu gizarteari.
PROGRAMA HAU IZANGO LITZAKE:
-11ETAN JOLAS HERRIKOIAK, haur eta helduentzat ( Gaztetxeak antolatuta)
-12.30etan PRENTSAURREKOA ETA SAGARDOA KUPELETIK
-13.00tan: BERTSOLARIAK ETA TRIKITIXA 14TAN: BAZKARIA (norberak berea eraman dezala)
ARRATSALDEAN ERE TRIKITIXA
Bestetik ordiziar eta goierritar guztiei jakinarazten diegu Oiangu Parkeko eraikinak legezko irregulartasun larrian daudela, Ordiziako Udalak ez baitu behar den baimena ur zikinak Altamirako errekara isurtzeko.
Horregatik elkarte honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren aurrean egoera hau salatu du, behar diren neurriak har ditzan. Amaitzeko elkarte honek adierazi nahi du, Oiangu pribatizatu eta bere balioen galera suposatzen duen edozein proiekturen kontra lanean jarraitzen duela, asteazkenero Ordiziako Barrena Kultur Etxean arratsaldeko 19.00etan bilduz. Bilera irekiak dira eta edozein herritar bertara daiteke, bere iritziak eta proposamenak azaltzera.
Nork: Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana.2007/06/07 11:26:59.180 GMT+2
Etiketak:
oiangu_bizirik
ordizia
oiangu
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat