Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanaren bloga
Goierriko hainbat zinegotzik eta Elkarlanako kidek akten altxamenduaren inguruko salaketa egin dute
Gaur goizean, Goierriko hainbat zinegotzik (Beasain, Ordizia, Itsasondo, Legorreta, Olaberria, Lazkao, Ataun eta Zeraingo zinegotziak (EAE, Aralar eta EB)) akten altxamenduaren inguruko zenbait salaketa egin dituzte. laburbilduz:
Akten altxamendua desjabetu behar dituzten lurretan egitea, lurjabeen gutxieneko eskubideak berma daitezen, eta ez, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzako bulego batean (Donostia).
2.100 helegiteei (teknikoak barne) testu berberarekin erantzun izana (irakurri ez dituztenaren eta interesik ez zutenaren seinale).
Akten altxamendua etzi izanda, Beasaingo Erauskin auzoan hondakindegia egingo ote duten ez da ziurra (baina desjabetu behar dituzte).
AHTak kaltetuko lituzkeen herriak ez direla trazaketak ukituko lituzkeenak soilik, Olaberria, Lazkao, Ataun eta Zerain gisako herriak ere, zuzenean kaltetuak izango direla (hondakindegiak eta harrobiak).
Goierrin, mahai gainean, 6 harrobi irekitzeko aukera aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza (Itsasondo, Legorreta, Ataun eta Zerain). Horren inguruko inongo informaziorik ez eman izana eta gainera, izkutukerian ibili izana.
Ordizia eta Beasaingo udalek adierazi duten deinteres interesatua.
Expropiación forzosa = lapurreta
AHTren Ordizia-Itsasondo zatiko akten altxamendua, zuzenean,
Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzan egin nahi dute UZTAILAREN 9an. 2,8
km-ko tunel hori egiteko, Beasain, Ordizia, Itsasondo eta Legorretako
lurjabe eta alkateak deitu dituzte Donostiara. Trazaketak hartuko
lituzkeen lurrez gain, Beasaingo Erauskin auzoko bi lurjabe desjabetu
nahi dituzte, tunel horretatik aterako dituzten 400.000 m3 horientzat
hondakindegia egiteko. Badirudi, tunela egiteko beharko duten porlan
guztia ateratzeko, Goierrin bertan 5 harrobi irekitzea ere
"proposatzen" dutela (Itsasondo, Legorreta, Ataun eta Zerain).
Hori salatzeko, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak kontzentrazioak deitu ditu:
Kontzentrazioa, goizeko 10etan, Donostian, Gobernuaren Gipuzkoako Ordezkaritzaren parean (trena Ordiziatik 8:59ean).
Kontzentrazio zaratatsua, arratsaldeko 19:00etan, Ordiziako Jakes etxearen parean (Barrena).
Larunbat honetan Oiangu Eguna
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak bat egiten du Oiangu publikoa eta bizirik plataformak antolaturiko Oiangu Egunarekin eta goierritar guztiak animatu nahi ditu larunbatean, hilak 5, bertan parte hartzera.
Mariaratzeko txikizioaren argazkiak
Larunbat goizean Mariaratzen barna argazki rallya egin genuen. Gutako askok ez genituen AHTren obrak gertutik ikusi eta erabat txundituta geratu ginen, harrituta, eta asko, harri bihurtuta. Txikizioa itzela da eta Ordiziako Udalak dioen bezala "obras menores" horiek baldin badira, zer izango ote dira "benetako obrak"? Hona hemen rallyan parte hartutako batek ateratako argazkiak:
Argazki rallya Mariaratzen
Mariaratzeko ingurunean egiten ari diren triskantza dokumentatze aldera, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanatik ekimen berri bat jarri dugu abian.
Datorren larunbata 28an, goizeko 11etan Beasaingo Zubimuzutik aterata Mariaratzeko ingurunera abiatuko gara eta gure argazki eta bideo kamerak erabiliz argazki rallya antolatu dugu.
Harturiko argazkiekin erakusketa prestatuko dugu Ordiziako festetarako eta argazkirik adierazgarrienari legezko afari parea izango ditu opari gisa.
Beraz, animatu, prestatu zuen memori txartel eta bideo zintak eta ekin lanari!!
Ordiziako Udalaren jarrera hipokrita salatzeko bi gazte udaletxean kateatu dira
<object height="344" width="425"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/EnkRfZEod14&hl=es"><embed src="http://www.youtube.com/v/EnkRfZEod14&hl=es" type="application/x-shockwave-flash" height="344" width="425"></object>
Video con subtítulos en castellano
Gaur goizean, bi lagun Ordiziako Udaletxeko balkoian kateatu egin dira Udala AHTren gaian erakusten ari den itxurakeria, maltzurkeria eta
jarrera zitala, baita herritarrenganako azaltzen ari den errespetu eza,
zabarkeria eta mespretxua salatzeko.
Goizeko hamaikak aldera bi pertsona igo dira Ordiziako Udaletxeko balkoira eskailera baten bidez. Bertan kateatu aurretik pankarta handi bat jarri dute balkoian.
Bitartean, eskailerarekin kalean zihoazen lau gazteak kaleko arropaz jantzitako bi ustez ertzainak zirenek gelditu eta identifikatzeko agindu diete. Bi pertsona horiek ez dute beren plaka atera nahi izan eta paretaren kontra jarri dituzte gazteak modu agresiboan. Miaketa egin ondoren, Ertzaintzaren furgoneta bat iritsi da eta "os vais a comer todo el marrón" eta antzekoak esan ondoren, eskailera hartuta joan dira.
Udaletxean berriz, modu zakarrean aritu den bakarra udaltzain-emakumea izan omen da. Ertzainak berehala iritsi dira eta kateak ezin zituztela hautsi ikustean, suhiltzaileei deitu diete. Hauek iritsi direnean kateak moztu dizkiete.
Kateatu direnek ordubete inguru egin dute balkoian, eta beheran babesa agertzeko bildu diren hogeita hamar pertsona inguruk informazioa banatu eta oihuak ozen entzunarazi dituzte jendez beteta zegoen Ordiziako plazan.
Gaur asteazkena izaki, baserritarrak eta jende heldua nagusi zen bertan eta desobedientzia ekintzan parte hartu dutenek eskainitako informazio-orriak gustura hartu eta interesa agertu dute. Badirudi, horrelako ekintzek udaltzain "batzuengan" harrera oso txarra sorrarazten badute ere, herritarrak, pixkanaka ohartzen ari direla AHTren aurkako borroka guztion borroka dela.
Hona hemen gaur goizeko desobedientzia ekintza baketsuan zehar banatutako eskuorrien edukia:
Ordiziako Udala, ITXURAKERIATAN itotako Udala<o:p></o:p>
Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak gogor salatu eta lau haizetara zabaldu
nahi du Ordiziako Udalak Abiadura Handiko Trenaren auzian erakutsi izan duen eta
erakusten ari den itxurakeria, maltzurkeria eta jarrera zitala, baita
herritarrenganako azaltzen ari den errespetu eza, zabarkeria eta mespretxua.  Hori guztia esateko hamaika arrazoi ditugu
ordiziarrok, eta oraingoan AHT hizpide hartuta are gehiago direla esan
genezake:<o:p></o:p>
<o:p> </o:p>
2008ko
apirilaren 6an, Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuaren ahotik Ordiziako
Alkatea AHTren inguruan informazioa ematen eredu dela irakurri behar izan
genuen Diario Vascon. Ordiziako Udalak, inoiz ez ditu herritarrak
informatu, ez azpiegituraren gainean espresuki egindako galderei
erantzunez, ez eta herritarrei gutxieneko lau lerro iritsarazten ere.
Ezagunak izan ziren herrian, aurreko alkate Alejandra Iturriozen
adierazpenak duela urte eta erdi, Udalean informaziorik ez zutela (berak
ere ez baitzekien Udaletxean plano guztiak bazituztela) eta teknikoak
azalpenak ematera ekarriko zituztela esan zituenekoak; bai eta EAko
zinegotzi ohiak AHTak Ordiziako Udalerrian kaltetuko lituzkeen uren
azterketaren bat egin beharko litzatekeela adierazi zuenekoa, edota
oraingo alkate Jose Miguel Santamariak, obrak hasi baino astebete lehenago
gaiaren inguruko ezer ez zekiela esandakoa. Hori, zuen buruak Udaleko
ordezkari gisa dituzuen jaun-andreak, herritarrak nahita
desinformatzea, gezurrak esatea eta ezgauza izatea da.<o:p></o:p>
Maiatza
hasieran, Ordiziako buzoi guztietan Udal Gobernuko alkate eta zinegotzien
aurpegi alaiekin batera, “Euskal Y”ari buruzko propaganda jaso zen,
Ordiziako Udalbatzaren laguntza osoarekin eta gu guztion diruarekin
ordainduta noski; “Garapen Iraunkorraren Trena” saltzeko Eusko
Jaurlaritzaren beste ahalegina. Lotsagabeki ari dira gezurretan.
Trenaz hitz egiten dute, garraiobide jasangarriena eta gutxien kutsatzen
duena dela diote, baina AHTa abiadura azkarrean joango litzatekeela esatea
ahaztu, nonbait; noski, hori esateak ohiko trenak baino 6 bider energia
gehiago xahutzen duela esatea baita, edo azpiegitura eraikitzen isuriko den
CO2 guztia AHTa bera “aurrezten” hasteko 100 urte igaro beharko
liratekeela, AHTa ingurumenaren ikuspuntutik Euskal Herrian egin den
azpiegitura suntsitzaileena izango litzatekeela, etab. etab. etab. <o:p></o:p>
Ordiziako
alkatea aktiboki aritu da lurjabeekin desjabetzen inguruan “adostasunera”
iritsi nahian. Alkateak, lurjabeek bezalaxe, ez daki ezer
desjabetzen inguruan, eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek esandakoa hitzez
hitz besterik ez daki errepikatzen. Nola bestela hasi dituzte obrak
lurjabeei desjabetzak egiterakoan gutxieneko bermea ematen dieten
desjabetze-prozesua martxan jarri gabe? Akten altxamendua egitea
ezinbestekoa da lurjabeak administrazioaren aurrean dituen eskubide urriak
defendatu ahal izateko, eta horixe ari dira egiten eta egin dituzte AHT
pasako litzatekeen gainerako herri guztietan. Baina Ordizian ez.
Eta ez dira egin lurjabe guztiekin banan-banan hitz egitera joan zen
alkateari esker. Berari esker, lurjabeek akordio pribatuak sinatu
dituzte enpresekin, eta berari esker, Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan obrak
hasteko zuen antsia bete da.<o:p></o:p>
Obrak
hasi zituztenean, alkateari jakin zitzaion hilabete aurretik sartutako
2.100 alegazioetatik bat bera ere ez zela erantzun. Alegazio horiek
herritarrok azpiegitura honen eta zehazki eraiki behar den zatiaren
inguruan ditugun zalantzak eta argudioak helarazteko administrazioak
ematen duen azken aukera da. Ordiziako Alkateak, hori jakinda ere, Eusko
Jaurlaritzako ordezkarien hitza ontzat hartu eta inolako erantzunik ez du
eman horren inguruan.<o:p></o:p>
Horregatik guztiagatik, eta ez luzatzearren aipatu ez ditugun beste hainbat
eta hainbat gaigatik, Ordiziako Udalak AHTren gaian eta orokorrean herritarrenganako
erakutsi duen jarrera gogor salatu eta herritarrak azpiegitura suntsitzaile,
xahutzaile eta bidegabe hau baztertu eta deitutako mobilizazioetan parte
hartzera deitzen ditugu.<o:p></o:p>
KONTZENTRAZIO ZARATATSUA,
ekainak 20, ostirala<o:p></o:p>
Entzunarazi zure ahotsa!!!<o:p></o:p>
MENDI-MARTXA, ekainak 28,
larunbata<o:p></o:p>
Atera txikizioaren zure argazkia!!! Mariaratzen
egiten ari diren sarraskiaren berri emateko argazki lehiaketarako.<o:p></o:p>
Ostiralean, hilak 20, kontzentrazio zaratatsua
Ostiral honetan, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanak, kontzentrazio zaratatsua antolatu du. Arratsaldeko 19:00etan irtengo da Ordiziako eta Beasaingo plazatik eta 19:30ean bi kateak Malkaskon elkartuko dira. Animatu eta etorri zure ahotsa entzunaraztera!!!
Carta abierta al señor Ibarretxe
No resulta fácil, Sr. Ibarretxe, ponerse ante el papel y tratar de responder a las frases vertidas por usted en su penúltima aparición, este jueves, en Tolosa. Y no es fácil por una simple razón: uno tiene que guardar las formas ante el lehendakari de una parte de los vascos, por mucho cabreo que tenga. Por intentarlo que no quede:
Dice Vd. que “en el tren todos somos iguales; nos iguala a todas las personas. No hay transporte más social y solidario que el tren”. Bueno, no voy a entrar ahora en debates semánticos sobre el significado de la palabra solidaridad. Tampoco voy a entrar en este repentino arrebato igualitario suyo.
Lo que aquí interesa, más allá de excesos verbales, es el fondo de la frase. Y oiga, no seré yo quien niegue las virtudes del tren: sociales, económicas, ecológicas... De hecho, una gran parte de los argumentos de la oposición al TAV se sostiene, como usted muy bien sabe, en la necesidad de adecuar la red ferroviaria a las necesidades reales de Euskal Herria. Pero usted hace trampita, Sr. Ibarretxe, porque NO ES EL TREN lo que está en discusión, sino el AVION TERRESTRE del que Vd. hace propaganda.
Y aquí volvemos a las desigualdades otra vez, vaya por dios, qué poco nos ha durado su “fin de la historia” particular: ustedes, la casta política y empresarial en el avión terrestre y el resto de los mortales en los trenes normales (mientras vaya quedando alguno) y en autobús, pues poca gente podría permitirse el lujo de viajar en este invento que nos están intentando colar “manu militari”.
Y aprovecho el latinajo para pasar a otro “punto” de su acto propagandístico:
Dice Vd. que «Quienes ponen bombas contra esta infraestructura (...) están negando el progreso al pueblo vasco». Algunos llevan (llevamos) alrededor de 20 años luchando, con las únicas armas de nuestras razones y nuestros trabajos, para que sean escuchadas nuestras opiniones y se abra un debate social reposado y democrático sobre un tema tan trascendental para “nuestro futuro” como es la ejecución de esta infraestructura.
Y no hemos recibido otra respuesta que el ninguneo, la ocultación de datos, los continuos y desesperados intentos de marginalizarnos, el envío de tropas armadas y encapuchadas para cubrir actos tan “violentos” como encarteladas e incluso ruedas de prensa, y un largo y triste etcétera que debería hacer sonrojar a un presidente que, para más INRI, se presenta ante su pueblo como el paladín de la consulta y la participación ciudadanas.
Comprenderá Ud., Sr. Ibarretxe, que esa parte de su discurso del jueves nos suene a cínica y cobarde justificación de un proyecto injustificable: unir bombas con oposición al TAV es, probablemente, el último cartucho que les queda ante el imparable avance de la Oposición al proyecto de la “Y”, avance que pudimos comprobar el sábado 30 en las calles de Donostia.
Dice Vd. que el TAV es un elemento clave «en el desarrollo humano sostenible. El actual sistema de transporte no lo es. El 80% de las mercancías se transportan por carretera y el incremento anual del tráfico internacional puede llegar a saturar Euskadi». Pues mire por dónde, estamos totalmente de acuerdo en la INSOSTENIBILIDAD del actual sistema de transporte. Pero aquí vuelve Vd. a hacer trampita, porque la “Y” no es ninguna alternativa a dicho sistema, todo lo contrario, la “Y” apuntala dicho sistema en Euskal Herria y, casi con toda seguridad, dará la puntilla definitiva al tren convencional, como ya se está viendo en otros lugares del Estado español.
Dice Vd. que la “Y” nos dará la oportunidad de multiplicar por 400 el transporte de mercancías. No tengo la calculadora a mano, pero a simple vista yo también me lanzo: tanto si se refiere a multiplicar el transporte total de mercancías, como si “sólo” se refiere al transporte ferroviario (no es fácil creer en tales cifras, pero démosle el beneficio de la duda), ¿cómo afectaría eso a las ciudades y comarcas receptoras y/o emisoras de semejante volumen extra? ¿que ocurriría con las ya casi colapsadas redes viarias?
Dice Vd. tambien, entre otras cosas, que el TAV «nos proyecta hacia el futuro y promueve el progreso». Ya. Pero ¿qué será eso, señor? La principal herramienta ideológica pro-TAV es la de utilizar el mito de un progreso indefinido e inamovible, ante el cual no hay opción: o te montas, o te arrolla. No necesitan ninguna prueba, ningún dato estadístico, nada: “¿Cómo es posible –se escandaliza vd., Sr. Ibarretxe–, EN NOMBRE DEL PROGRESO, parar el Tren?” “Lo que hay que hacer es montarse en él”.
Bueno, pues nosotras en plan Mafalda. Pero en plan colectivo. Porque este “Progreso” que ustedes veneran nos lleva a un mundo cada vez más inhabitable, con mayor explotación de cada vez más mujeres y hombres por cada vez menos explotadores, un mundo en el que cada vez más gente muere de hambre, en el que no sólo el petróleo, sino también –y esto es mucho más grave– el agua escasea, un mundo en el que pronto vamos a tener que pagar por respirar.
Y no me malinterprete, Sr. Ibarretxe, no es que haya estado leyendo el Apocalipsis, ni tampoco a estos comunistas, anarquistas y gentes de mal vivir que están en contra del capitalismo “sostenible”, no, Sr. Ibarretxe, basta con ojear unos cuantos informes de la FAO, la OIT y otros organismos de Naciones Unidas, así como el informe revisado de 1992 de “Los límites del Crecimiento” que publicó el Club de Roma en 1972. Eso sí, hay que emplear bastante más que 45 segundos con cada uno, es la pega que tienen.
Pero le hago un resumen: “Si no hay una reducción considerable en los flujos de energía y de material (o sea, en el “Desarrollo”, o “Crecimiento Económico”), el mundo está abocado a un declive rápido e incontrolable”. “Es posible técnica y económicamente lograr una sociedad sostenible, pero para ello será necesario reducir el crecimiento del consumo material, mediante el equilibrio entre nuestros objetivos a corto y largo plazo, poniendo especial énfasis en la calidad de vida”.
El problema está, Sr. Ibarretxe, en que no es posible poner en práctica estos consejos y, al mismo tiempo, seguir sirviendo a los señores que rigen la economía mundial y, por ende, europea. Y española. Y vasca.
Jesus Mari Galparsoro
Eusko Jaurlaritzakoek kanpaina berria hasi dute
Atzo Tolosan inauguratu zuten Eusko Jaurlaritzakoek "Trenbidea da bidea" erakusketa. Nonbait "informatzen" hasi behar omen dira, beno propagandarekin jarraitu behar omen dute. Nuria Lopez de Gereñuren hitzetan «herritarrekiko hartu zuen konpromisoa betetzen» ari daJaurlaritza: batetik, «azpiegitura estrategikoa eraikiz»; bestetik, «informazioa zabalduz». Ez dakit, baina uste dut gauzak alderantziz egiten direla ez?: lehenik informatu, gero (egin behar bada) egin.
Gainera lehendakari jaunak «Trenbidea soziala, solidarioa da. Trenbidean denok gara berdinak; pertsona guztiak berdintzen ditu. Ez dago trena baino sozialagoa eta solidarioagoa den garraiobiderik». Ya. Horregatik daude trenetan "lehen" eta "bigarren" klaseak. Klaro, denak berdinak garelako.
Gainera "egungo garraio sistema errepidean gehiegi oinarritzen" dela esan zuen. ¡Ni que hubiese descubierto la pólvora! Gainera, hori ez al da azken urteetako eta gaur egungo garraio politikaren ondorio?
<object width="425" height="344"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/UItwuiaJW_Y&hl=es"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/UItwuiaJW_Y&hl=es" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="344"></embed></object>
TREN MERKEEN DESAGERPENA
Berri hau aspaldikoa da, baina norbaitek ezagutzen ez badu, irakurtzeko modukoa. Hala ere, laburpentxo bat egingo dizuegu :)   : AHT-a jarri zutenetik, Bartzelona eta Madril hiriak batzen zituzten tren merkeak kendu egin ditu Renfek, eta orain abiadura handiko trenez soilik egin daiteke bidaia.  Hona hemen azpimarratzeko esaldi bat: "El Estrella permitía viajar por 39,70 euros, frente a los 105 euros de la relación más barata en AVE"
Gehiago irakurri nahi baduzue, hona hemen "el pais" egunkariko berri osoa.