2009/11/12 10:43:34.191 GMT+1
Gaur ere akten altxamendua bertan behera Legorretan
Gaur goizeko 9:00etan ziren hastekoak AHTren lurren desjabetzak
Legorretako Udalean. Sustapen Ministerioko ordezkariak iritsi direnean,
ordea, jende andana aurkitu dute Udaletxe aurrean protesta egiten eta
baita barruan ere. Sartu ezin zutela ikusirik, akten altxamendua bertan
behera uztea erabaki dute. Ertzainek, aldiz goiz goizetik hartu dute
Legorretako Udaletxe aurrea eta ez diete elkarrateratuei udaletxeko
atera hurbiltzen ere utzi. Sustapen Ministeriokoak etorri diren bidetik
itzuli behar izan dute "lapurrak" eta "alde hemendik" oihu artean.
Nork: goierrikoahtez.2009/11/12 10:43:34.191 GMT+1
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat