Informazio gunearen inaugurazio ekitaldia martxoaren 3an.


Eguneraketa, (2007/02/26): Larunbatean inaugurazio ekitaldia 12.00etan da.

Hilabete pare bat badira gure berezko egoitza izatearen beharraz hausnarketa batean murgildurik geundela Goierriko Elkarlanean.

Horren ildotik, ta makina goraberen ondoren, Goierriko AHT Gelditu! Elkarlanean informazio gune lanak beteko dituen egoitza dugula Goierriko gizarteari dagoeneko ezagutarazi eta publiko egiteko moduan gaude.

              

Berri honekin batera dijoazkizuen argazki, bideo eta Tagzaniako tresnak erabiliz, bere kokapenaz jabetuko zaretelakoan gaude, Goierriko biztanleak bederen. Badaezpada, bere helbidea, Ordiziako Goiherri kalea,1 da.

      

Inaugurazio ekitaldia datorren  Martxoaren 3an, larunbata, eguerdiko 12.00etan izango da. Bere irekiera ordutegia astegunetan 18.00-21.00 eta larunbatetan 11.00-13.00 izango da.



Jaki eta edari batzuen inguruan, aurkezpen ekitaldiaren barnean gure burua aurkeztu eta  gunearen helburuak eta egungo AHTaren aurkako lanaren egoeraren berri emango dugu.

Informazio gune honekin, Goierriko gizarteari AHTaren inguruko ahalik eta informazio osatu eta zehatzena ematea da gure helburua, alegia, instituzioek egiten ez dutena: Desjabetuei, herritarrei,  baserritarrei... Goierriko gizarte osoa azken finean.

Horrekin batera, gauzak txukun eta tajuz egite aldera, ekitaldirako gonbidapenak banatzeari ekin diogu Goierriko talde eragile ezberdinen artean. Talde eragileren batek beraiekin kontaktuan jartzea nahiko balu, mesedez kaso egin dezala gure emailera, hartara beraiekin kontaktuan jar gaitezen.


Utzi iruzkina: