Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/03/04 18:00:48.711 GMT+1

Informazio Gunearen inaugurazio ekitaldia.


Dagoeneko martxan degu Informazio Gunea!!

              

Asteetan zehar egindako makina bat prestakizun eta goraberen ondoren larunbatean ekin genion Informazio Guneari.

Eguerdiko 12.00etarako hasi genuelarik ekitaldia, Informazio Gunearekin lortu nahi ditugun helburuak aurkeztu genizkien gerturatutako talde eragile, sindikatu eta herritarrei, ohiko legez gure Idoiaren eskutik ;-)



Idoiak aurkezpen ekitaldian esan zuen bezala, bere helburua argia da: Goierritar gizarteko edozein herritar, desjabetu edo talde eragileri gure eskuetan dugun AHTari buruzko ahalik eta informazio osatu eta zuzenena ematea: mapak, desjabetuentzako ildoak, aholkularitza legala, DVDak, eraginen txostenak...

Inposaketan oinarritzen den AHTa bezalako proiektu erraldoi eta zentzugabeko baten inguruan, instituzioetatik komunikazio eta propagandan oinarritutako kanpaina mediatikoak baino ez ditugu jaso herritarrok.

Informaturiko herritarra, AHTaren aurkako herritarra delako, instituzio publikoetatik egin nahi ez den lana betetzea dator martxoaren 3an ireki den Informazio Gunea.


Horrekin batera, hurrengo asteetan antolatutako ekitaldi eta hitzaldien artean, martxoaren 12an ""Emakumea eta baserria" lelopean tertulia izango Elkarlaneko Informazio Gunean. Hizlariak Ataungo Pili Eskixabel, Gabiriako Amelia Jauregi eta Lazkaomendiko Mariaje Insausti izango dira. Egutegian gure ekitaldien informazio osatua dezute.

Informazio Gunearen irekiera ordutegia honako hau da:
-Astegunetan 18.00-21.00
-Larunbatetan 11.00-13.00/18.00-21.00

Informazio osatua Goierriko Hitzan dezute.

Nork: Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana.2007/03/04 18:00:48.711 GMT+1
Etiketak: tav ordizia goierri euskal_herria aht elkarlana | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan. Captchas.net zerbitzuan oinarritua.