Blogak.com

Create a new blog   Log in to your blog

2008/02/01 20:08:05.853 GMT+1

Konzentrazioko gertaerak

Beasainen duela pare bat aste sondeoak hasi zituzten, lehenengo Ormaiztegirako bidean dagoen txatarreriaren ertzean (Ittolan) eta oraingoan Usurbe bidean. Beste behin ere, AHTa  inposizio bat dela eta honen aurka gaudela salatzeko hainbat kontzentrazio egin genituen herritarrok.

Txatarrerian bi aldiz bildu ginen eta bietan izan genuen betiko konpainia garratza, hala ere lasaitasunez hartu gintuzten hauetan. Atzo berriz, urtarrilak 31, Usurberako bidean jarri ginen eta hasiera batean lasai zeuden arren gero harrotu egin ziren. Bi puntutan zeuden kokatuak eurek, lehenengoa kontzentrazioa egin genuen tokian eta ondoren aurrerago, sondeoak zeuden tokian bertan. Inongo momentuan ez ziguten utzi mendira igotzen. Geroago obretara bertara joan ginen baina bidean lau bat patrol zeuden gure esperoan. Ea nork igo nahi zuen galdetuz gainera, desafio nahian eta beti bezala probokatuz.

 


Posted by: Goierriko AHT Gelditu! Elkarlana.2008/02/01 20:08:05.853 GMT+1
Tags: sondeoak beasain | Permalink | Comments (0) | References (0)

Post a comment





The CAPTCHA image

Please enter the letters shown in the image in the following text box. Provided by Captchas.net



Babeslea: Casas Rurales Pais Vasco