Parodia Besaiden eta Arantxaren xelebrekeriak.

Asteburuetako egunkariek AHTaren inguruko berri interesgarri eta kurioso pare bat ekarri dituzte. Larunbatean Diario Vascok eta igandean Garak.

Larunbat honetako Diario Vascok Gipuzkoako garraioa eta txartel bakarraren gaia hartuta elkarrizketa luze eta zabala zekarren Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako departamentuko Arantxa Tapia diputatuarekin. Elkarrizketa horri isatsiriko jarraipena (eta guri interesatzen zaiguna) hemen zekarren.

Arantxa Tapia aspaldiko ezaguna dugu AHTaren aurkako borrokan gabiltzan herritarron artean. Maiatzeko hauteskundeen ondoren Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako departamentuaren diputatu izendatu aurretik, Eusko Jaurlaritzako Garraio Saileko sailburuorde zen eta AHTaren aldeko bere argudioek hainbat alditan "en vivo" entzuteko aukera izan badugu ere, bideoa hemen ikusgai, larunbateko argudioak entzun gabe genituen:

«El TAV se justifica porque nos une al Estado y a Europa»

Nos une al Estado... español, claro.
EAJko sektore abertzalekoa den kide batek (bestela Diputazioan ez baitzen egongo), AHTa justifikatzeko Estatu Espainiarrarekin lotuko gaituela aldarrikatzea deigarria suertatzen da.



Politika kontuak alde batera utzirik, "Europarekin batzen gaitu"ko argudioa, hain da aspergarria rebatitzea... Euskal Herria nun demontre dago ba? Kansas eta Nebraska artean? Joder!

Igandeko Garak aldiz, AHTaren aurkako herritar talde batek aste honetarako prestaturiko salaketa ekintzen artean Besaideren tontorrean egindako parodia baten berri ematen du.
"...La primera acción fue simbólica y se llevó a cabo ayer en el paraje de Besaide. Junto al monumento que marca el punto de unión de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, dos personas trajeadas que representaban a Juan José Ibarretxe y Patxi López brindaron con champán, mientras el representante de las empresas adjudicatarias de las obras simulaba destrozar con una maza el monumento que simboliza los tres territorios históricos."

Aupa zuek!

TAV press agentzia

TAV press agentzia 2007-09-25 19:03 #1

<a href="http://www.blogak.com/ahtezgunea/pistoletazo-de-salida-para-el-gran-negocio-de-la-decada">Paraodiaren komunikatua</a><br />


Utzi iruzkina: