Astelehenean jabeari ezer esan gabe sartu ziren. Bi tipo lurrak mugitzen hasi eta bat-batean, 140 metro sakonerako sondeoak egiteko makina ikusgarria eta gainerako tresneria guztia hurbildu zuten bertara. Noski, langileak bakarrik ezin utzi, eta bi segurata ere beraiekin dituzte.

Baimenik ez dute... "Bai, X jaunak eman zigun... telefonoz...". Lur horien jabeak ez, ordea. Atzo, taldetxo bat hurbildu eta langileak segituan joan ziren: "10 minutu barru bueltatuko gara". Hiru ordu laurden pasatu eta ez ziren bueltatu. Gaur goizean, beste lagun talde bat hurbildu da bertara, eta langilerik ez. Aurreko eguneko bi seguratak kotxean sarturik besterik ez dituzte aurkitu (makineria guztia han, ordea). "Zer?, gaur lanik egiteko asmorik ez dute?" "NO, HAN ESTADO TRABAJANDO TODA LA NOCHE Y POR LA MAÑANA SE HAN IDO". Efectivamente, atzo jendea ikustean alde egin, eta ondoren, gau osoan lanean pasa zuten fokoen azpian. Goizean, herritarrak hurbildu orduko ihes eginda zeuden.
Beasaingo Udaletxeko aparejadore-ordeak esan duen bezala, "CON NOCTURNIDAD Y ALEVOSÍA, NO PINTA MUY BIEN". Baina Udalean ezin OMEN zuten ezer egin, lur haietatik Ertzaintzak bota behar omen ditu. Imajina dezakezue zer esan duen Ertzaintzak...

Ez txikizioa egin aurretik eta ezta egiten ari ziren bitartean ere, Euskal Trenbide Sarekoak ez dira lurjabearekin kontaktuan jarri ere egin. Lurra eurena izango balitz bezala jokatzen dute, hala uste baitute, eta lehenbizikoak, seguratak.

Erantzunak
Nork: xa2er.2008/02/14 17:01:26.865 GMT+1
http://www.blogak.com/xa2er
Nork: .2008/02/15 12:24:39.077 GMT+1
Nork: bat.2008/02/17 16:53:17.770 GMT+1
Nork: indignació.2008/02/18 14:21:25.279 GMT+1