Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2009/09/14

53 goitibeherak parte hartu zuten Muruetako goitibehera jaitsieran

Aurkeztutako goitibeheren kalitatea eta prestakuntza «gero eta hobea» dela aipatu dute antolatzaileek.

Joan den domekan, Muruetako goitibehera jaitsiera ospatu zen. Antolatzaileen esanetan, «marka guztiak apurtu dira eta Euskal Herriko leku ezberdinetako 53 goitibehera aurkeztu dira».
Nahiz eta, Muruetako jaitsiera arriskutsuenetakoa ez izan, istripu bat edo beste egon zen. Hala ere, antolakuntzatik esan dutenez, ez zen anbulantziaren beharrik izan.

Balorazio «oso ona»

Elkarteko lehenengo denboraldia bukatutzat ematen dute Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartekoek. Hauek adierazi bezala, «oso argi geratu da eskualde honetan, dagoen goitibeheren inguruko zaletasuna». Bestalde, Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartekoek burututako lanari esker, lehenbiziko aldiz, Euskal pilotuek Espainiako Openean (Espainiako Txapelketa) Euskal Herriko Selekzio moduan parte hartu dutela gaineratu dute.
Udan, Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartekoek bazkide kaptazio kanpaina jarri zuten martxan Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioa sortu ahal izateko, guztira, beharrezkoak zituen 500 bazkide lortzeko. Elkarteko ordezkari batek azaldu duen bezala, 400 bazkide baino zerbait gehiagoren babesa lortu dute dagoeneko.

Hortaz, Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartekoen helburuekin bat egiten duten guztiei elkarteko bazkide egiteko deia luzatzen die ordezkariak.

sailkapena

Mailaz maila

Pneumatikoak G-1/G-2.

Zuek Pentseu 38,81 (40,93/38,81)

Burdinezko errodamentudun handiak.

La Mella 49,52 (50,03 / 49,52)

Egurrezko errodamentudun handiak.

Erroi Racing 51,83 (51:83 / 52,88)

Errodamentudun txikiak.

Roke 1:02,28 (1:04,99 / 1:02,28)

Golfo-3.

Kaiser 49,38 (49,51 / 49,38)

http://murueta.hitza.info/albisteak/9192/53_goitibeherak_parte_hartu_zuten_Muruetako_goitibehera_jaitsieran.htm

http://murueta.hitza.info/paperekoa/2009-09-15/p00006005/53_goitibeherak_parte_hartu_dute_Muruetako_goitibehera_jaitsieran.htm

Nork: Paresi.2009/09/14
Etiketak: carrillanas oficialidad jokoa skate urdaibai galicia jaiak kristobal nafarroa edizioa zona soiano la elkarteagoitibera euskal idiazabal carrilanas istripua palos aulesti asanblada de euskadiko game munduan bat ekitaldia sukarrieta selecciones ajangiz sélection manifestación miles egin navarra goitibehera www baldatika patinete bartolome patines baldatikako sentencia nazio vascas agenda idiazabalgo juego kirolarien joseba txina cars trazado gravedad edición org herriko altimetriak herria federazio soapbox deportes eskola forua 30 molto une txapelduna fermin txiki motortxoak exigen gamesgoitibeherak gernikako uribe euskadi kirolen sari gernika txapelketa jolasak kanpantxu tiebas muerte mundaka bideoak goitibeherak muruetako urteurrena jokoak manifestaldia iruña kristobaleko campeonato foru altimetrías busturialdeko agarre pamplona goitiberak fdi barrenetxea cristobal jolasa del nagusia goitiberas goitibeheras san foruko kurdistan goitibera voces mundo iv kuatro rally kiteboard selekzio munduko parisi carretons cuatro euskalerria fédération elkartea rallye mundakako 2004 laida kirolak paresi lumo condena busturia nation murueta las aulestia inercia manifestua nola accidente 2003 2000 2006 2007 crónica 2008 2009 inertzia juegos | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru