Aulestin herriko jaiak ate joka datoz. Domeka honetan bertan hasiko dira martxan aulestiarrak; abiada bizian hasi be, goitibehera lasterketagaz. 16:30ean izango da hitzordua, Narea auzotik behera. Lasterketa Euskal Ligarako puntuagarria izango da eta hiru sari emongo dituzte, bardinak gomazko zein burdinazko goitibeherentzako: 90 euro lehenengoari, 60 bigarrenari eta 30 hirugarrenari.
http://lea.hitza.info/2011/06/15/aulestin-goitibeherekin-hasiko-dira-jaiak-domekan/














Idatzi artikulu bat