Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/05/10

Bergara: Pazkotako goitibehera lehiaketan izena emateko epea zabalik dago

Ekainaren 3ra arte eman daiteke, kultura etxean. sari ugari egongo dira.

Iaz izandako arrakasta ikusita, aurtengo Pazkoetan ere goitibehera lehiaketa antolatzea erabaki du Udalak eta herritarrak animatu nahi ditu goitibehera egin eta lehiaketan parte hartzera.

Ekainaren 11n, Pazko-zapatua, jokatuko da, 16:00etan, San Martzialerako bidean eta dagoeneko izenematea zabalik dago. Horretarako kultura etxera jo daiteke edo 943 77 91 60 telefono zenbakira deitu, ekainaren 3a baino lehen.

Lehiatzeko baldintzak

Lehiaketan parte hartzeko goitibehera egiterako orduan, antolatzaileek ez dute baldintzarik jarriko. Baina parte-hartzaileei dagokienez, motorreko kaskoa eta arropa egokiak –botak, praka luzeak, jaka eta eskularruak– eraman beharko dituzte.

Sari ugari egongo dira

Sariei dagokienez, bi maila egongo dira. Alde batetik, Euskal Liga eta hor lehiatuko diren goitibeherei dagokienez, hiru sail egongo dira: errodamendu kolektibodun goitibeherena, goitibehera arinena eta goitibehera pneumatikoena. Bada, hiru sail horietako lehen sarituak 100 euro jasoko ditu; bigarrenak, 50 euro; eta hirugarrenak, 30 euro.

Beste aldetik, herri mailako sariak egongo dira eta horiek kasuan, lehenengo sailkatuak 150 euro jasoko ditu; bigarrenak, 100 euro eta hirugarrenak, berriz, 80 euro. Horrez gain, emakumeek gidatutako goitibehera azkarrenak 80 euro jasoko ditu.

http://goiena.net/albisteak/pazkotako-goitibehera-lehiaketan-izena-emateko-epea-zabalik-dagopazkotako-goitibehera-lehiaketan-izena-emateko-epea-zabalik-dago/

Nork: Paresi.2011/05/10
Etiketak: lapurdi katalunia carrillanas asanblada jokoa skate urdaibai jaiak kristobal nafarroa edizioa zona soiano la elkarteagoitibera euskal idiazabal carrilanas arteaga istripua 2011 2010 ehikf palos vasca aulesti oficialidad de euskadiko game iruña andoain munduan bat ekitaldia sukarrieta selecciones ajangiz sélection manifestación miles egin navarra bedarona www liga baldatika ea catalunya federazioa patinete bartolome patines baldatikako sentencia nazio federaciones vascas agenda idiazabalgo juego kirolarien joseba txina cars bergara iparralde trazado gravedad edición org herriko altimetriak herria federazio soapbox larrun deportes eskola forua 30 molto une txapelduna fermin txiki motortxoak exigen gamesgoitibeherak gernikako uribe muruetagane euskadi kirolen sari sara gernika txapelketa jolasak kanpantxu rhune tiebas muerte mundaka federazioen izalgo copa bideoak goitibeherak barrenetxea muruetako urteurrena oñati jokoak manifestaldia galicia kristobaleko campeonato foru altimetrías busturialdeko agarre pamplona goitiberak fdi gazte gautegiz cristobal sare jolasa del nagusia goitiberas v goitibeheras san foruko kurdistan goitibera voces mundo iv gautegiz-arteaga kuatro rally kiteboard selekzio munduko parisi bedaro carretons cuatro euskalerria fédération iga rallye urnieta mundakako kopa 2004 laida kirolak paresi lumo condena busturia nation murueta las aulestia inercia manifestua nola accidente elkartea 2003 2000 2006 2007 crónica goitibehera 2008 2009 inertzia juegos | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru