Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/09/23

Federazioen Koparen bigarren fasea

Parte-hartzaileak eta zenbait zaletu bariku iluntzean hartuko dute Herrialde Katalanetarako bidea.

Kirola: O. Zabalondo

Goitibeheren Federazioen Koparen bigarren fasea jokatuko da datorren asteburuan Gironako (Herrialde Katalanak) Bescano herrian. Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea han izango da eta euskal ordezkariak txapela etxera ekarteagatik lehiatuko dira.

Federazioen Koparen lehenengo fasea Euskal Herrian jokatu zuten, Gautegiz Arteagan eta Bedaroan. Elkarteko arduradunen esanetan, «lehenengo fasea eliteko kirol ikuskizuna izan zen». Sailkapenean, euskaldunak goian dira, baina oraindik ez dago ezer erabakita.

Autobusa Gernika-Lumotik

Bescanora autobusez joango dira bai parte-hartzaileak eta baita zaleak ere. Bariku iluntzean aterako da autobusa Gernika-Lumotik. Goitibeherak, berriz, trailer batean bidaliko dituztela jakinarazi dute.

Federazioen Koparen bigarren fasea bi saiotan banatuta egongo da. Pneumatikoen kategorian Zallako La Gondola dago sailkapenaren buruan, 41 punturekin. 40 dituzte Kolpez Kolpeko mundakarrak. Hirugarren postua ere eskualdekoentzat da, 38 puntu baitituzte Foruko Zuek Pentseukoek. Hiru horiek dira Goitibeherak Inertzia Kirolen elkartearen arabera, pneumatikoen kategorian txapeldun izateko faboritoak.

Gernikako Erroi Racing, buruan

Errodamenduzko goitibehera kolektiboetan Gernikako Erroi Racingekoak txapela ia ziurtatuta dute, «baldin eta Bescanon jokatuko diren bi saioetatik batean puntuatzea lortzen badute».

Arinen kategorian, bestalde, Andoni Ozerin lemoarraren (36 puntu) eta Joan Batet kataluniarraren (32 puntu) artean izango da lehia.

http://gernika-lumo.hitza.info/paperekoa/2010-09-23/p00006002/federazioen_koparen_bigarren_fasean_dira_eskualdekoak.htm

Nork: Paresi.2010/09/23
Etiketak: katalunia carrillanas asanblada jokoa skate urdaibai galicia jaiak kristobal nafarroa edizioa zona soiano la elkarteagoitibera euskal idiazabal carrilanas arteaga istripua 2010 palos vasca aulesti oficialidad de euskadiko game andoain munduan bat ekitaldia sukarrieta selecciones ajangiz sélection manifestación miles egin navarra bedarona www liga baldatika ea catalunya patinete bartolome patines baldatikako sentencia nazio federaciones vascas agenda idiazabalgo juego trapaga kirolarien joseba trapagaran txina cars v trazado gravedad edición org herriko altimetriak herria federazio soapbox deportes eskola forua 30 molto une txapelduna fermin txiki motortxoak exigen gamesgoitibeherak gernikako uribe muruetagane euskadi kirolen sari gernika txapelketa jolasak kanpantxu tiebas muerte mundaka federazioen izalgo copa bideoak goitibeherak barrenetxea muruetako urteurrena oñati jokoak manifestaldia iruña kristobaleko campeonato foru altimetrías busturialdeko agarre pamplona goitiberak fdi gazte gautegiz cristobal jolasa del nagusia goitiberas goitibeheras san foruko kurdistan goitibera voces mundo iv gautegiz-arteaga kuatro rally kiteboard selekzio munduko parisi bedaro carretons cuatro euskalerria fédération iga rallye urnieta mundakako kopa 2004 laida kirolak paresi lumo condena busturia nation murueta las aulestia inercia manifestua nola accidente elkartea 2003 2000 2006 2007 crónica goitibehera 2008 2009 inertzia juegos | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

...-bescanoko-goitibeherak-2010-girona">Bideoak: Bescanóko Goitibeherak 2010 (Girona) &8211; GOITIBEHERAK Federazioen Koparen bigarren fasea &8211; GOITIBEHERAK

Erreferentzia:  Paresiko Goitibeherak – Busturia 2010 (246) :: Achieve A Healthy Diet 2010/11/10 15:16:41.945 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru