Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/07/28

Gernikako Goitibehera jaitsieran izena emateko epea zabalik dago

Gernikako goitibehera jaitsieran parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Aseguru espezifiko baliagarria dutenek bakarrik hartu ahal izango dute parte. Gaztetxoentzako aseguru berezi bat kontratatuko da.

 

Asfaltu berria botata dago eta ibilbidea egoera ezin hobean aurkitzen da. Kategoria guztientzako egokia da. Jaitsiera honen mapa, ibilbidea, kronikak, bideoak, argazkiak eta bestelako informazioa www.goitibeherak.org web orrialde honetan aurki ditzakezue.

 

Euskal Ligarako baliagarria izango da. Abuztuaren 15ean izango da, arratsaldeko 17:30etan (Partehartzaileak 16:00etan irteera gunean egon beharko dira)

 

Gazte Goitibehera Txapelketarako baliagarria izango da. Gazte Goitibehera Txapelketan puntuatzeko 14 urtetik behera izan behar dira eta kuatropalos kategorian parte hartu beharko da.

 

OHARRA: Parte hartzaile guztiei, kamiseta berezi bana oparituko zaie. Beraz, izena ematerakoan, goitibehera bakoitzeko partehartzaile kopurua eta beraien taiak eman, talde bakoitzari oparitu beharreko kamiseta paketeak prest izateko.

 

Antolatzailea: Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea eta Arrano Kultur Elkartea.


Izen emateko azken eguna abuztuak 14 izango da. Bidali zuen datuak goitibeherak@euskalerria.org helbide elektronikora edo deitu 609470390 (Kepa) edo 699699498 (Iñigo) telefono zenbakietara.

 

Lumon partehartzaile eta antolakuntzako kideentzako bazkari herrikoi bat egiteko asmoa dago. Hala ere, menua eta prezioa argitzen direnean beraien berri emango da, jendea aurretiz apuntatu ahal izateko.

Nork: Paresi.2010/07/28
Etiketak: katalunia carrillanas asanblada jokoa skate campeonato kristobal nafarroa edizioa zona soiano la elkarteagoitibera euskal idiazabal carrilanas arteaga istripua 2010 palos vasca aulesti oficialidad de euskadiko game andoain juegos munduan bat ekitaldia sukarrieta selecciones ajangiz sélection manifestación miles egin navarra joseba www liga baldatika ea catalunya patinete bartolome patines baldatikako sentencia nazio federaciones idiazabalgo juego gautegiz kirolarien bedarona txina cars nagusia trazado gravedad edición org herriko altimetriak herria federazio soapbox deportes eskola forua 30 molto une txapelduna fermin txiki motortxoak exigen gamesgoitibeherak gernikako busturia uribe crónica muruetagane euskadi kirolen sari gernika txapelketa jolasak kanpantxu tiebas muerte kurdistan federazioen izalgo copa bideoak goitibeherak muruetako urteurrena voces jokoak manifestaldia galicia kristobaleko jaiak foru altimetrías busturialdeko agarre pamplona goitiberak fdi gazte barrenetxea cristobal jolasa del v goitiberas goitibeheras san foruko mundaka goitibera oñati mundo iv gautegiz-arteaga kuatro rally kiteboard selekzio munduko rallye parisi bedaro carretons cuatro euskalerria fédération iga urdaibai urnieta mundakako kopa 2004 laida kirolak paresi lumo condena vascas nation murueta las aulestia inercia manifestua nola accidente elkartea 2003 2000 2006 2007 agenda goitibehera 2008 2009 inertzia iruña | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru