Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/07/17

Gernikako XXXII. Goitibehera Jaitsieran izena emateko epea zabalik dago

Gernikako goitibehera jaitsierak bere XXXII. edizioa beteko du. Parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Aseguru espezifiko baliagarria dutenek hartu ahal izango dute parte. Eguneko asegurua kontratatuko da. Apuntatzeko, idatzi arranogernika@yahoo.com helbidera abuztuaren 12a eguerdiko 12:00ak baino lehen. Izen/abizenak, NAN, helbidea eta telefono zenbaki bat eman behar dira. 16 urtetik beherakoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute. 

 

Asfaltu berriarekin ibilbidea egoera ezin hobean aurkitzen da. Kategoria guztientzako egokia da. Jaitsiera honen mapa, ibilbidea, kronikak, bideoak, argazkiak eta bestelako informazioa www.goitibeherak.org web orrialde honetan aurki ditzakezue.

 

Euskal Ligarako baliagarria izango da. Abuztuaren 15ean izango da, arratsaldeko 17:30etan (Partehartzaileak 16:00etan irteera gunean egon beharko dira)

 

OHARRA: Parte hartzaile guztiei, kamiseta berezi bana oparituko zaie. Beraz, izena ematerakoan, goitibehera bakoitzeko partehartzaile kopurua eta beraien taiak eman, talde bakoitzari oparitu beharreko kamiseta paketeak prest izateko.

 

Antolatzailea: Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartea eta Arrano Kultur Elkartea.

 

 

 

GERNIKAKO XXXII. GOITIBEHERA JAITSIERA

 

SARIAK:

 

Gomazko kategoria (Gx):

1-…100€

2-…70€

3-…40€

 

Errodamentuzko taldekako kategoria R2:

1-…100€

2-…70€

3-…40€

 

Arinak L:

1-…40€

2-…20€

 

Errodamentuzko banakakoak R1:

1-…40€

2-…20€

 

Egurrezko txikiak (4 palos) R1k:

1-…30€

2-…20€

 

Originaltasunaren sariak:

1-…60€

2-…40€

 

OHARRAK:

1. Partaide guztiek Lumoko plazan egon beharko dute jaitsiera baino ordu bete lehenago.

2. Aseguru espezifiko baliagarria dutenek parte hatu ahal izango dute.

3. Eguneko aseguru kolektiboa kontratatuko da.

4. Apuntatzeko, idatzi arranogernika@yahoo.com helbidera. Izen/abizenak, NAN, helbidea eta telefono zenbaki bat eman behar dira. 16 urtetik beherakoek gurasoen baimena aurkeztu beharko dute. 

5. Izena emateko epea abuztuaren 12an, eguerdiko 12:00etan bukatzen da.

6. Euskal Ligan puntuatzeko Federazioko baldintzak bete beharko dituzte partehartzaileek.

7. Parte hartzeko derrigorrezkoak izango dira kaskoa eta eskularruak eta gurputz atal guztiak estalita eramatea.

8. Antolatzaileek bere gain hartuko dute azken orduko aldaketak egiteko eskubidea.

 

 

Nork: Paresi.2011/07/17
Etiketak: lapurdi katalunia carrillanas asanblada jokoa skate campeonato kristobal nafarroa edizioa zona soiano la elkarteagoitibera euskal idiazabal carrilanas arteaga istripua 2011 2010 ehikf palos vasca aulesti oficialidad de euskadiko game elkartea andoain juegos munduan bat ekitaldia sukarrieta selecciones ajangiz sélection manifestación miles egin navarra joseba www liga baldatika ea catalunya federazioa patinete bartolome patines baldatikako sentencia nazio federaciones idiazabalgo juego gautegiz kirolarien bedarona txina cars nagusia sari trazado gravedad edición org herriko altimetriak herria federazio soapbox larrun deportes eskola forua 30 molto une txapelduna fermin txiki motortxoak exigen gamesgoitibeherak gernikako busturia uribe crónica muruetagane euskadi kirolen iparralde sara gernika txapelketa jolasak kanpantxu tiebas muerte kurdistan federazioen izalgo copa bideoak goitibeherak muruetako urteurrena voces jokoak manifestaldia iruña kristobaleko jaiak foru altimetrías busturialdeko agarre pamplona goitiberak fdi gazte barrenetxea cristobal sare jolasa del bergara goitiberas v goitibeheras san foruko mundaka goitibera oñati mundo iv gautegiz-arteaga kuatro rally kiteboard selekzio munduko rallye parisi bedaro carretons cuatro euskalerria fédération iga urdaibai urnieta mundakako kopa 2004 laida kirolak paresi lumo condena vascas nation murueta las aulestia inercia manifestua nola accidente rhune 2003 2000 2006 2007 agenda goitibehera 2008 2009 inertzia galicia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru