Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/04/01

Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartekoak erronka berriak hartzeko «gogotsu» daude

Kirola Elkarteak urtebete darama lanean eta sortu zenean zituen helburuak «beteta edo betetze bidean» daudela diote.

 

olaia zabalondo

 

Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteak urtebete darama lanean, eta sortu zenean zituen helburuak «beteta edo betetze bidean» dituztela iritzita, «erronka berriak hartzeko gogotsu» agertu dira elkartekideak.

 

Hainbat gauza egin ditu Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteak bere lehenengo urtean. Hasieran ezarritako lan ildoei jarraiki, inertzia kirolen inguruko txapelketa antolatu dute eta ikastaroak ere antolatu dituzte. Sustapen lana egitea aurreikusten zuten, eta horrela egin dutela azaldu dute. «Goitibeherak kirol moduan duintzeko egindako lana ere aipatzekoa da», azaldu dute elkarteko kideek. Gainera, jaitsieretan segurtasun eta kalitate maila hobetzea lortu dute, «Euskal Herrian erreferente bihurtuz».

 

Lanean daramaten lehenengo urtean zazpi jaitsiera antolatu dituztela gogorarazi dute, horietatik hiru, gainera, Euskadiko Txapelketarako puntuagarriak. Beste bat Euskal Herriko Sari Nagusia izan da.

 

Urte honetan Busturialdeko Goitibehera Eskola sortu dute, eta «arrakastatsua» izan dela aipatu dute. Bestalde, goitibeheren harrobia lantzeko asmoz, molto-txiki txapelketekin egin dituzten ahaleginekin emaitza onak lortu dituzte.

 

Euskal Herriko beste inertzia kirolen elkarteekin batera, Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzan aurkeztu beharreko izapideak abiatu dituzte inertzia kirolen aitorpenerako. Gainera, Kataluniako txapelketa antolatzen duten Associacio d´Inercia de Catalunya elkartearekin hitzarmena lortu dute. Beraiekin batera, Federazioen Kopa antolatu dute, lehenengoz. Txapelketa horrek lau proba izango ditu. Lehenengo biak Euskal Herrian jokatuko dira, irailaren 11n Gautegiz Arteagan eta 12an Bedaroan (Ea). Beste biak Kataluniako Bescanó herrian izango dira, irailaren 25ean.

 

Euskal Liga abiaraziko dute

 

Goitibeheren inguruko gidari eta antolatzaileen talde handi batek eskatuta, goitibeheren Euskal Liga berreskuratu dute. Helburu nagusia txapelketa «pluralagoa eta erakargarriagoa» lortzea dela diote. Txapelketa horrek, Euskadiko txapelketarako puntuagarriak ziren probak bereganatzeaz gain, berriak ere izango ditu.

 

Euskal Liga Euskal Herri mailakoa izateko «ahalegin berezia» egingo dute. Txapelketa osatuko duten probak oraindik guztiz zehaztu ez badituzte ere, funtzionamendua zein izango den argi dute. Parte-hartzaileak ez dira federatuta egon beharko. Hala ere, segurtasun baldintza minimo batzuk bermatu beharko dituzte, eta denak inertzia kiroletarako «espezifikoa eta baliogarria» den aseguruaren jabe izan beharko dira.

 

Goitibeherak asegurua

 

Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteak eta Beti-Behera Inertzia Kirol Elkarteak Goitibeherak Asegurua eskaintzen dute. Horren bitartez, parte-hartzaileak baldintza minimoak betetzen dituzten jaitsieretan aseguratuta egongo dira; Ardura Zibileko asegurua kontratatua izatea, bidea mozteko baimena edukitzea eta anbulantzien presentzia ziurtatzen dira. Heriotzaren eta erabateko elbarritasunaren kasuan, 18.000 euroko kobertura eskaintzen du, baita osasun gastu mugagabeak osasun zentro kontzertatuetan eta larrialdizko arreta eta ingresuen gastuak edozein osasun zentrotan ere. 40 euro ordaindu behar da asegurua eta `www.goitibeherak.org´-en fitxa bat beharko da.

 

Bestalde, elkarteak ekimen berri bat aurkeztu du: Gazte Goitibehera txapelketa, hamalau urtetik beherakoei zuzenduta. Helburu nagusiak gaztetxoen artean goitibeherak sustatzea eta goitibehera tradizionalak berreskuratzea eta errepideratzea dira. Kanpantxuko (Ajangiz), Gernika-Lumoko eta Muruetako jaitsierak izango dira puntuagarriak, eta hiru jaitsieretatik bitan parte hartu beharko da derrigorrez.

http://busturia.hitza.info/paperekoa/2010-04-01/p00006008/Goitibeherak_Inertzia_Kirolen_Elkartekoak_erronka_berriak_hartzeko_«gogotsu»_daude.htm

Nork: Paresi.2010/04/01
Etiketak: katalunia carrillanas asanblada jokoa skate campeonato kristobal nafarroa edizioa zona soiano la elkarteagoitibera euskal idiazabal carrilanas arteaga istripua 2010 palos vasca aulesti oficialidad de euskadiko game juegos munduan bat ekitaldia sukarrieta selecciones ajangiz sélection manifestación miles egin navarra joseba www liga baldatika ea catalunya patinete bartolome patines baldatikako sentencia nazio federaciones idiazabalgo juego gautegiz kirolarien bedarona txina cars nagusia trazado gravedad edición org herriko altimetriak herria federazio soapbox deportes eskola forua 30 molto une txapelduna fermin txiki motortxoak exigen gamesgoitibeherak gernikako busturia uribe crónica muruetagane euskadi kirolen sari gernika txapelketa jolasak kanpantxu tiebas muerte kurdistan federazioen izalgo copa bideoak goitibeherak muruetako urteurrena jokoak manifestaldia galicia kristobaleko jaiak foru altimetrías busturialdeko agarre pamplona goitiberak fdi gazte barrenetxea cristobal jolasa del v goitiberas goitibeheras san foruko mundaka goitibera voces mundo iv gautegiz-arteaga kuatro rally kiteboard selekzio munduko rallye parisi bedaro carretons cuatro euskalerria fédération iga urdaibai mundakako kopa 2004 laida kirolak paresi lumo condena vascas nation murueta las aulestia inercia manifestua nola accidente elkartea 2003 2000 2006 2007 agenda goitibehera 2008 2009 inertzia iruña | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru