Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/09/06

Lehenengoz egingo dute Almikako goitibehera jaitsiera Andra Mari eta Santa Eufemia jaietan

Ezelako erreferentziarik ezagutu ez arren, «aspaldi» egiten omen zen Bermeon goitibehera jaitsiera. Urteak igaro dira ordutik, baina aurtengo jaietan tramankulu horiek barriro be Bermeoko errepideetan ikusteko aukera izango da, Almikako I. Goitibehera jaitsiera antolatu baitu jai batzordeak, Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteagaz batera. Irailaren 11n izango den lasterketa hori izango da, hain zuzen, aurtengo Andra Mari eta Santa Eufemia jaiek dakartzaten nobedadeetako bat. Beste herri batzuetako jaitsieretara batuz, beraz, Bermeo be Busturialdean dagoen zaletasunaren erakusgarri izango da aurten.

11:00etan hasiko da Sukalki Eguneko goitibehera jaitsiera eta, Iñigo Serna, Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteko kideak azaldu duenez, lau izango dira kategoriak: Pneumatikoak, errodamenduzko kolektiboak, errodamenduzko banakakoak eta arinak.

Goitibeherei dagokienez, araudi bat egon badagoen arren, antolatzaileek ez dute baldintza berezirik eskatuko eta, beraz, «etxean egindakoak be izan daitezke» ibilgailuak. Hori bai, jaitsieran parte hartzeko ezinbestekoa da aseguru espezifiko baliagarria izatea. Halanda be, Udalak eguneko asegurua kontratatuko du, 16 urtetik gorakoek baino ezingo dutena eskatu.

Bestalde, Euskal Ligarako eta Federazioen Koparako baliagarria izango da Almikako jaitsiera eta, Sernak dioenez, asteburuan Bedaroan bezala, Kataluniatik etorritako goitibeherak be izango dira Bermeon.

Kategoriako bina sari izango dira. Esaterako, pneumatikoetako eta errodamenduzko kolektiboetako azkarrenek 100 euro irabaziko dituzte, eta 60 euro bigarrenek. Errodamenduzko banakakoetan eta arinetan, bestalde, 50 euro eta 25 euro irabaziko dituzte lehenengoek eta bigarrenek, hurrenez hurren.

Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteko kideak jakinarazi duenez, «nahiko estu» dago lehia pneumatikoen kategorian eta, beraz, espektakulua ziurtatuta egongo da Almikan, «hiruzpalau goitibeheraren artean» baitaude sari nagusiak.

Aitorpena lortu guran

Almikako jaitsiera antolatu bakarrik ez, goitibeherak kirol gisa aitortzeko beharrean darrai sortu zenez geroztik elkartea. Eusko Jaurlaritzagaz harremanetan ipini zen bere garaian, baina erakunde horrek atzera bota zion eskaria, kirolari federatu nahikorik ez dagoela argudiatuta. Sernaren iritziz, baina, kirol legez aitortuta  ez egotean ezinezkoa da kirolari federaturik egotea.

Hori guztia «aitzakia» baino ez da, Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkartearen arabera, arrazoi bakarra plangintza ekonomikoetan jasota ez egotea dela iritzita. «Dirua egon badago, baina beste kirol batzuetara  bideratzen dute: Espainiako saskibaloi seekzioa ekarri dute, Espainiako Vuelta...», dio Sernak.

«Egonkortuta» dagoela esan daiteke, «ez doa ez gora ez behera». 
Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteak egoera aprobetxatu du, «lasterketei beste kalitate bat emoteko». Izan be, hobekuntza nabarmenak egin dituzte elkartekoek. «Esaterako, lehen kronometroagaz hartzen genituen denborak, eta orain programa informatikoa erabiltzen dugu; emaitzak pantaila erraldoi baten bitartez ikus daitezke; probetan gure artean komunikatzeko modua hobetu dugu...».

Garapen horren bidetik, goitibeherak kirol gisa aitortua izateko 
beharrean jarraituko duela iragarri.

http://bermeo.hitza.info/2011/09/06/lehenengoz-egingo-dute-almikako-goitibehera-jaitsiera-andra-mari-eta-santa-eufemia-jaietan/

http://bermeo.hitza.info/2011/09/06/aingeru-astui-egunero-egongo-da-denentzako-moduko-ekitaldiren-bat/

http://www.bermeokoudala.net/187.html?&no_cache=1&L=0&tx_ttnews%5Btt_news%5D=3201&tx_ttnews%5BbackPid%5D=179&cHash=15deca56db

Nork: Paresi.2011/09/06
Etiketak: katalunia carrillanas oficialidad jokoa skate urdaibai jaiak kristobal nafarroa edizioa zona soiano la elkarteagoitibera euskal idiazabal carrilanas arteaga istripua 2010 palos aulesti asanblada de euskadiko game iruña munduan bat ekitaldia sukarrieta selecciones ajangiz sélection manifestación miles egin navarra bedarona www baldatika ea catalunya patinete bartolome patines baldatikako sentencia nazio federaciones vascas agenda idiazabalgo juego kirolarien joseba txina cars v trazado gravedad edición org herriko altimetriak herria federazio soapbox deportes eskola forua 30 molto une txapelduna fermin txiki motortxoak exigen gamesgoitibeherak gernikako uribe muruetagane euskadi kirolen sari gernika txapelketa jolasak kanpantxu tiebas muerte mundaka federazioen izalgo copa bideoak goitibeherak barrenetxea muruetako urteurrena jokoak manifestaldia galicia kristobaleko campeonato foru altimetrías busturialdeko agarre pamplona goitiberak fdi gazte gautegiz cristobal jolasa del nagusia goitiberas goitibeheras san foruko kurdistan goitibera voces mundo iv gautegiz-arteaga kuatro rally kiteboard selekzio munduko parisi bedaro carretons cuatro euskalerria fédération iga rallye mundakako kopa 2004 laida kirolak paresi lumo condena busturia nation murueta las aulestia inercia manifestua nola accidente elkartea 2003 2000 2006 2007 crónica goitibehera 2008 2009 inertzia juegos | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru