
Lezamako goitibehera jaitsieran parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Aseguru espezifiko baliagarria duten guztiek parte hartu ahal izango dute. Eguneko asegurua kontratatuko da. Irailaren 3an arratsaldeko 16:00etan izango da.
2011ko Euskal Ligarako puntuagarria izango da.
Izen emateko azken epea abuztuaren 31a izango da.
Apuntatzeko idatzi goitibeheraklezama@hotmail.com helbide elektronikora edo deitu 687098376, 662459927 edo 682662744 telefono zenbakietara. (Izen/abizenak, NAN, goitibehera bakoitzeko partaide kopurua, lizentzia BAI/EZ eta kontakturako telefono bat eskatzen dira).
EHIKF lizentziadunek goitibeherak@euskalerria.org helbidean izena eman dezakete.
OHARRA: 15:00etan egon beharko da irteera gunean.
Altimetriak:














Idatzi artikulu bat