Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/09/14

Parte-hartze «handia» hiru jaitsieretan

Goitibeherak: Gautegiz Arteagako eta Bedaroako jaitsierak puntuagarriak izan dira; Muruetakoa jaien baitan antolatu dute.

Hitza. Oihana Cabello

Goitibeheren hiru lasterketa jokatu dira asteburu honetan Busturialdean bertan: Gautegiz Arteagan, Eako Bedaroa auzoan eta Muruetan. Gautegiz Arteagakoa, zapatuan, eta Bedaroakoa, domeka goizean, Federazioen Koparako puntuagarriak izan dira. Muruetakoa, berriz, herriko jaietako egitarauaren baitan antolatu zuten.

Oro har, hiru lasterketen «balorazio ona» egin du Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteak. Elkarteko kide Iñigo Sernak esan duenez, «jendea oso pozik geratu da, eta ikusle asko izan dira». Izan ere, asteburuan jokatu diren hiru lasterketetan «parte-hartzea handia» izan dela nabarmendu du Sernak.

Muruetako proban, hala ere, istripuak izan zirela jakinarazi du. «Susto ederrak hartu genituen, baina ezer larririk ez zen gertatu».

Hilaren 25ean Herrialde Katalanetara doaz Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteko kideak. Hain zuzen, hamar goitibehera eta Gravity bikea aurkeztuko dituzte Federazioen arteko Txapeketara.

Pablo Calleja irabazle hamalau urtez azpikoetan

Gazte Goitibehera Txapelketan Pablo Calleja izan da irabazlea. Hain zuzen, goitibehera tradizionalen atalean hamalau urtez azpikoen kategorian lehiatutakoen artean onena izan da Calleja. Kanpantxuko, Gernika-Lumoko eta Muruetako lasterketak izan dira txapelketa horretarako puntuagarriak.

sailkapenak

Gautegiz Arteaga

Pneumatikoak G1/G2. 1. Zuek Pentseu I/2. Kolpez Kolpe/3. La Gondola del Amor.

Errodamentuzko handiak R-2. 1. La Mella II/2. Gueñes/3. Erroi Racing.

Arinak. 1. Zonabike/2. Kaiser/3. Joan Batet.

Errodamentuzko txikiak R-1. 1. Fermin Asenjo/2. Azeituna Racing/3. Jokin Abaitua.

Bedaroa

Pneumatikoak. 1. La Gondola/2. Kolpez kolpe/ 3. Speed Carro.

Errodamentuzko handiak. 1. La Mella I/2. Gueñes/3. La Mella II.

Arinak. 1. Litus/2. Kaiser/3. Joan Batet.

Errodamentuzko txikiak. 1. Fermin Asenjo/2. Joanes Goitisolo/3. Azeituna racing.

http://gautegiz-arteaga.hitza.info/paperekoa/2010-09-14/p00004006/parte_hartze_handia_hiru_jaitsieretan.htm

Nork: Paresi.2010/09/14
Etiketak: katalunia carrillanas asanblada jokoa skate urdaibai jaiak kristobal nafarroa edizioa zona soiano la elkarteagoitibera euskal idiazabal carrilanas arteaga istripua 2010 palos vasca aulesti oficialidad de euskadiko game iruña andoain munduan bat ekitaldia sukarrieta selecciones ajangiz sélection manifestación miles egin navarra bedarona www liga baldatika ea catalunya patinete bartolome patines baldatikako sentencia nazio federaciones vascas agenda idiazabalgo juego kirolarien joseba txina cars v trazado gravedad edición org herriko altimetriak herria federazio soapbox deportes eskola forua 30 molto une txapelduna fermin txiki motortxoak exigen gamesgoitibeherak gernikako uribe muruetagane euskadi kirolen sari gernika txapelketa jolasak kanpantxu tiebas muerte mundaka federazioen izalgo copa bideoak goitibeherak barrenetxea muruetako urteurrena oñati jokoak manifestaldia galicia kristobaleko campeonato foru altimetrías busturialdeko agarre pamplona goitiberak fdi gazte gautegiz cristobal jolasa del nagusia goitiberas goitibeheras san foruko kurdistan goitibera voces mundo iv gautegiz-arteaga kuatro rally kiteboard selekzio munduko parisi bedaro carretons cuatro euskalerria fédération iga rallye urnieta mundakako kopa 2004 laida kirolak paresi lumo condena busturia nation murueta las aulestia inercia manifestua nola accidente elkartea 2003 2000 2006 2007 crónica goitibehera 2008 2009 inertzia juegos | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (1)

Errenferentziak:

.../www.blogak.com/goitibeherak/federazioen-koparen-bigarren-fasea">Federazioen Koparen bigarren fasea &8211; GOITIBEHERAK Parte-hartze «handia» hiru jaitsieretan &8211; GOITIBEHERAK...

Erreferentzia:  Paresiko Goitibeherak – Busturia 2010 (246) :: Achieve A Healthy Diet 2010/11/10 15:16:49.418 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru