Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2011/02/27

Sarako Goitibehera jaitsieran izena emateko epea zabalik dago. EUSKAL HERRIKO A TO P TXAPELKETA

 

Haurten jaitsieren sasoia berriz hasteko, A TO P berriz hor dugu! Bere goxotasun guzia atxikiz, SARAKO GAZTETXEKO kideekin elkartuz seriosten gira: EUSKAL HERRIKO A TO P TXAPELKETA. Orain jende kopuru aski handi batek jaitsierak egin nahi dituztenez Euskal Herrian, eta lehen aldiko Iparraldean, EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAn ere bai. 2011ko Apirilaren 9-10 asteburuan, animazio pila bat ikusiko dituzue, bi egun hauetan 2 txapelketa izanen direlako, bata beste bezain harrigarria:

 

LARUNBATA: Apirilaren 9an

 

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAko lasterketan (Euskal Ligarako puntuagarria) Larrunetik behera San Inazio lepotik, goitibeherek zonbait sentsazio biziko dituzte, lerrakadak itzulguneetan eta 80km/h-ko abidurak lortuz!


15 :00: Goitibeheren kontrol teknikoa

16 :00: Euskal Herriko Goitibehera txapeleta (40 partehartzaile bakarrik)

19 :00: Sarien banatzea


Izen emaiteak Apirilaren 6a arte eginen dira helbide elektroniko hortan: goitibeherak@euskalerria.org

 

Izen ematearen prezioa: 8 euro (igoerak)

 

INFORMAZIO garrantzitsuak!!: lizentzia edukitzea beharrezkoa da, medikuaren agiria aurkeztu beharko da, kasko integrala, eskularruak, gorputzeko jantzi integrala OBLIGATUA!!!

 

Larunbat gauean, afaria eta gaualdia Sarako Gaztetxean kirolari guziekin.
(Afarian parte hartzeko, aste bat lehenago abisatu beharko da!)

 

IGANDEA : Apirilaren 10a

 

EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA eta frantziakoaren lasterketa, longskate, street-luge, butboard eta roller-ekin beti bere harrigarritasunarekin!!


Igande goizean Santinazio lepo azpira etorri (Sara aldean):


8 :00 : Izen emateen bukaera eta babes ekipoen kontrol teknikoa.

9 :00:  Beroketak

11:00: Lehen partea

13:00: Pik-nik bazkaria

14:00: Bigarren partea

18:00: Sarien banatzea

 

Izen ematearen prezioa: 15 euro (igoerak eta bazkaria barne)

 

INFORMAZIO garrantzitsuak!!: FFRS lizentzia (lizentzia ez dutenak, medikuaren baimena beharko dute), kasko integrala, belaunetakoak, gorputzeko jantzi integrala larruzkoa edo kevlar-ezkoa OBLIGATUA!!!

 

Izen emateak: 70 parte hartzaile kopuru maximoa. Aurre izen emateak otsailaren 25tik goiti. info@euskaldownhill.com

 

 

IBILBIDEA:


-Goitibeherak 2,7km eta Longskate 2,2km

-Maldaren batazbestea: 5%

-Itzulgune harrigarriak eta 2 oso zorrotzak!!

-Kirolariekin etorriko direnentzat, posible izanen duzue gurekin jatera.

Nork: Paresi.2011/02/27
Etiketak: lapurdi katalunia carrillanas asanblada jokoa skate urdaibai galicia jaiak kristobal nafarroa edizioa zona soiano la elkarteagoitibera euskal idiazabal carrilanas arteaga istripua 2011 2010 palos vasca aulesti oficialidad de euskadiko game elkartea andoain munduan bat ekitaldia sukarrieta selecciones ajangiz sélection manifestación miles egin navarra bedarona www liga baldatika ea catalunya patinete bartolome patines baldatikako sentencia nazio federaciones vascas agenda idiazabalgo juego kirolarien joseba txina cars v iparralde trazado gravedad edición org herriko altimetriak herria federazio soapbox larrun deportes eskola forua 30 molto une txapelduna fermin txiki motortxoak exigen gamesgoitibeherak gernikako uribe muruetagane euskadi kirolen sari sara gernika txapelketa jolasak kanpantxu tiebas muerte mundaka federazioen izalgo copa bideoak goitibeherak barrenetxea muruetako urteurrena oñati jokoak manifestaldia iruña kristobaleko campeonato foru altimetrías busturialdeko agarre pamplona goitiberak fdi gazte gautegiz cristobal sare jolasa del nagusia goitiberas goitibeheras san foruko kurdistan goitibera voces mundo iv gautegiz-arteaga kuatro rally kiteboard selekzio munduko parisi bedaro carretons cuatro euskalerria fédération iga rallye urnieta mundakako kopa 2004 laida kirolak paresi lumo condena busturia nation murueta las aulestia inercia manifestua nola accidente rhune 2003 2000 2006 2007 crónica goitibehera 2008 2009 inertzia juegos | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru