Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/09/28

Urrezko hiru garaikur ekarri dituzte euskaldunek Federazioen Kopatik

Zilarrezko garaikurra ere eskuratu dute Euskal Herrikoek, pneumatikoen kategorian Zallakoek lortutakoa.

Goitibeherak. Oihana Cabello

Urrezko hiru garaikur ekarri dituzte eskualdeko parte-hartzaileek Herrialde Katalanetan asteburuan jokatu den Goitibeheren Federazioaren Koparen bigarren fasetik. Pneumatikoen kategorian, errodamenduzkoen kategorian eta arinen kategorian nagusi izan dira Busturialdeko lehiakideak.

Pneumatikoetan, hain zuzen, Euskal Ligako txapeldun Kolpez Kolpe mundakarra izan da lehen sailkatua Gironako Bescano herrian jokatu den Federazioen Koparen bigarren fasean. Espainiako Openean garaile izan zen Zallako La Gondola del Amor goitibehera, berriz, bigarren sailkatu zen kategoria horretan.

Errodamenduzkoetan eta arinetan

Errodamenduzko goitibeheretan, aldiz, Erroi Racing gernikarren goitibehera izan zen garaile, urrezkoa eskuratuz.

Busturian bizi den Andoni Ozerinek (Zonabike) lortu zuen Euskal Herritik joandako espedizioaren hirugarren urrezkoa, goitibehera arinen kategorian.

Loturak «sendotu» dituzte federazioen artean

Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko elkarteek lehenengoz antolatu dute Federazioen Koparen Lehiaketa, elkarlanean, eta beronen balorazio «ona» egin du Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteak. «Antolakuntza aldetik dena bikain atera da, eta parte-hartzea ere altua izan da», elkarte horretako kide Iñigo Sernak azaldu bezala. Horregatik, lehenengo txapelketa horren «balorazio positiboa» egin dute.

Gainera, hurrengo urtean ere federazioen arteko kopa antolatzeko gogoz daudela azaldu du Sernak. «Baikor gaude, eta antolatzeko asmoagaz. Izan ere, bi elkarteen artean loturak sendotzeko balio izan digu» .

Datorren asteburuan Basauriko jaitsieran izango dira, baina lehiaketatik kanpo.

Jaurlaritzagaz bilera

Hurrengo asteetan, berriz, Eusko Jaurlaritzako Kirol arloko arduradunekin batzekoak dira Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteko kideak. «Gorantza doan jarduera da, eta erakutsi gura diegu goitibeherek duten indarra, parte-hartzaileen artean dagoen maila altua eta baita kirol honek duen zaletasuna ere».

SAILKAPENA:

NEUMATIKOAK:

1-       Kolpez Kolpe (70 puntu)

2-       La Gondola del Amor (61 puntu)

3-       Speed Carro (52 puntu)

4-       Zuek Pentseu (44 puntu)

5-       Bahalarrampa (38 puntu)

6-       Mentxeta Racing (31 puntu)

7-       Apurtu arte (26 puntu)

ERRODAMENTUZKOAK:

1-       Erroi Racing (66 puntu)

ARINAK:

1-       Zonabike (76 puntu)

2-       Joan Batet (64 puntu)

3-       Ivan Maso (29 puntu)

http://gernika-lumo.hitza.info/paperekoa/2010-09-28/p00004005/urrezko_hiru_garaikur_ekarri_dituzte_eskualdekoek_federazioen_kopatik.htm

Nork: Paresi.2010/09/28
Etiketak: katalunia carrillanas asanblada jokoa skate campeonato kristobal nafarroa edizioa zona soiano la elkarteagoitibera euskal idiazabal carrilanas arteaga istripua 2010 palos vasca aulesti gautegiz oficialidad de euskadiko game andoain juegos munduan bat ekitaldia sukarrieta selecciones ajangiz sélection manifestación miles egin navarra joseba www liga baldatika ea catalunya patinete bartolome patines baldatikako sentencia nazio federaciones idiazabalgo juego trapaga kirolarien bedarona trapagaran txina cars nagusia trazado gravedad edición org herriko altimetriak herria federazio soapbox deportes eskola forua 30 molto une txapelduna fermin txiki motortxoak exigen gamesgoitibeherak gernikako busturia uribe crónica muruetagane euskadi kirolen sari gernika txapelketa jolasak kanpantxu tiebas muerte kurdistan federazioen izalgo copa bideoak goitibeherak muruetako urteurrena voces jokoak manifestaldia iruña kristobaleko jaiak foru altimetrías busturialdeko agarre pamplona goitiberak fdi gazte barrenetxea cristobal jolasa del v goitiberas goitibeheras san foruko mundaka goitibera oñati mundo iv gautegiz-arteaga kuatro rally kiteboard selekzio munduko rallye parisi bedaro carretons cuatro euskalerria fédération iga urdaibai urnieta mundakako kopa 2004 laida kirolak paresi lumo condena vascas nation murueta las aulestia inercia manifestua nola accidente elkartea 2003 2000 2006 2007 agenda goitibehera 2008 2009 inertzia galicia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru