Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/07/20

Zabalik da jada Paresiko goitibehera jaitsieran izena emateko epea

Kirola: Autoak aparkatzeko eta kanpaldia egiteko guneak izango dira baselizaren eta basetxearen inguruetan.

o. zabalondo

Goitibeherak Inertzia Kirolen Elkarteak jakinarazi duenez, Busturiko Paresi auzoko Goitibehera txapelketan parte hartzeko epea ireki dute. 2010. urteko Euskal Herriko sari nagusia bertan jokatuko da.

Antolatzaileek jakinarazi legez, aseguru espezifiko baliagarria duten horiek bakarrik parte hartu ahalko dute Paresiko txapelketa horretan.

Jaitsiera «oso arina» dela diote antolatzaileek. «Norabide bi ditu eta egoera bikainean dagoen asfaltuzko 2,4 kilometroko ibilbidea du». Gainera, kategoria guztietan parte hartzen duten horientzako egokia dela azaldu dute.

Abuztuaren 7an

Paresiko Goitibehera jaitsiera abuztuaren 7an jokatuko da aurten eta, euskal ligarako proba puntuagarria izateaz gain, 2010. urteko Euskal Herriko sari nagusia ere lehian izango da proba horretan. 15:30ean egon beharko dute gidariek Paresin, ordu horretan egingo baitute aurkezpena irteera puntuan eta dortsalak hartuko dituzte.

Probaren hasiera, bestalde, 16:30ean izango da eta 19:30ak ingurura arte luza daitekeela azaldu dute antolatzaileek.

Entrenamenduzko jaitsiera kronometratu bat eta jaitsiera kronometratu bi egin beharko dituzte parte-hartzaileek. Ondoren, 20:00etan, sari banaketa ekitaldia egingo dute.

Kanpaketa egiteko aukera

Antolatzaileek adierazi duten moduan, «autoak aparkatzeko eta kanpaketa egiteko guneak ahalbidetuko ditugu baselizaren eta basetxearen inguruetan». Hala ere, kanpatzeko asmoa duten horiek antolatzaileekin harremanetan jarri beharko dira aurretiaz.

Parte hartu gura dutenek abuztuaren 6a izango dute izena emateko azken eguna. Horretarako, `goitibeherak@euskalerria.org´ helbide elektronikora bidali behar izango dituzte beharrezko datu pertsonalak edo, bestela, 699-699 498 telefonora deitu eta Iñigorengatik galdetu.

Informazio guztia goitibeheren webgunean ikusgai

Paresiko jaitsieraren inguruko informazioa izan gura duten horiek www.goitibeherak.org web orrialdean aurkituko dutela jakinarazi dute. Bertan baitaude jaitsieraren mapa, ibilbidea, kronikak, altimetriak, bideoak, argazkiak eta bestelako informazio guztia.

SARIAK

Pneumatikoak G1-G2. - 1. saria: oparia eta 90 euro. - 2. saria: 60 euro. - 3. saria: 30 euro.

Errodamentuzko handiak. - 1. saria: oparia eta 90 euro. - 2. saria: 60 euro. - 3. saria: 30 euro.

Arinak. - 1. saria: oparia eta 60 euro. - 2. saria: 40 euro. - 3. saria: 20 euro.

Errodamentuzko tradizionalak. - 1. saria: oparia eta 60 euro. - 2. saria: 40 euro. - 3. saria: 20 euro.

Besteak. - 1. saria: oparia eta 60 euro. - 2. saria: 40 euro. - 3. saria: 20 euro.

http://busturia.hitza.info/paperekoa/2010-07-21/p00006010/zabalik_da_jada_paresiko_goitibehera_jaitsieran_izena_emateko_epea.htm

http://www.zonagravedad.com/modules.php?name=News&file=article&sid=603

http://www.zonagravedad.com/modules.php?name=Forums&file=viewtopic&t=4734

Nork: Paresi.2010/07/20
Etiketak: katalunia carrillanas asanblada jokoa skate campeonato kristobal nafarroa edizioa zona soiano la elkarteagoitibera euskal idiazabal carrilanas arteaga istripua 2010 palos vasca aulesti oficialidad de euskadiko game andoain juegos munduan bat ekitaldia sukarrieta selecciones ajangiz sélection manifestación miles egin navarra joseba www liga baldatika ea catalunya patinete bartolome patines baldatikako sentencia nazio federaciones idiazabalgo juego gautegiz kirolarien bedarona txina cars nagusia trazado gravedad edición org herriko altimetriak herria federazio soapbox deportes eskola forua 30 molto une txapelduna fermin txiki motortxoak exigen gamesgoitibeherak gernikako busturia uribe crónica muruetagane euskadi kirolen sari gernika txapelketa jolasak kanpantxu tiebas muerte kurdistan federazioen izalgo copa bideoak goitibeherak muruetako urteurrena voces jokoak manifestaldia iruña kristobaleko jaiak foru altimetrías busturialdeko agarre pamplona goitiberak fdi gazte barrenetxea cristobal jolasa del v goitiberas goitibeheras san foruko mundaka goitibera oñati mundo iv gautegiz-arteaga kuatro rally kiteboard selekzio munduko rallye parisi bedaro carretons cuatro euskalerria fédération iga urdaibai urnieta mundakako kopa 2004 laida kirolak paresi lumo condena vascas nation murueta las aulestia inercia manifestua nola accidente elkartea 2003 2000 2006 2007 agenda goitibehera 2008 2009 inertzia galicia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru