Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2007/06/01 07:41:01.884 GMT+2

athletic

Atzerritarrak fitxatu beharko al lituzke Athleticek? (Mesiren mailakoak, alegia).

Nork: gonzalezzugasti.2007/06/01 07:41:01.884 GMT+2
Etiketak: galderak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/01 00:42:48.559 GMT+2

Zuhaitzak

Zergatik moztu dituzte Donostiako Jose Maria Salaberria kalean hiru zuhaitz sendo?

Nork: joseba gonzalez zugasti.2007/06/01 00:42:48.559 GMT+2
Etiketak: galderak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/01 00:38:36.114 GMT+2

eskutitza

Behar bada oraindik idatzia izan ez den eskutitzaren zain nago

Nork: joseba gonzalez zugasti.2007/06/01 00:38:36.114 GMT+2
Etiketak: poesia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/01 00:32:40.523 GMT+2

Ez dut besarkatzailerik

Ez dut besarkatzailerik

nire negarra jasoko duenik

heriotza, mehatxua, eztena

gozatuko didan begitarterik.

Ez dut maitalerik.

Galdetu gabe baietz esango didanik.

Ezetz esan didatenengana ezin joan.

 

Nola bizi nuen nik orain arte heriotza?

Hain urruti ikusten al nuen

maite nituenak eraman dizkidanean?

Zergatik eragiten dizkit orain

ezezagunak zitzaizkidan

negar-aldi berriak?

 

Maiteen eta neure heriotzaren artekoak ote

I.ren heriotza posibleak

eragiten dizkidan mina, hutsunea, itaun idortzaileak?

Maiteak, maiteenak eta ni, egozentrismoaren zentroa,

heriotzak eramango gaitu denok

bizitzera, bizitzara. 

Nork: gonzalezzugasti.2007/06/01 00:32:40.523 GMT+2
Etiketak: poesia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2007/06/01 00:21:16.617 GMT+2

heriotza

Denborarik gabeko

musika heriotzarik

gabeko bizitza.

 

Nork: joseba.2007/06/01 00:21:16.617 GMT+2
Etiketak: poesia | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)