Ez dut besarkatzailerik
nire negarra jasoko duenik
heriotza, mehatxua, eztena
gozatuko didan begitarterik.
Ez dut maitalerik.
Galdetu gabe baietz esango didanik.
Ezetz esan didatenengana ezin joan.
Nola bizi nuen nik orain arte heriotza?
Hain urruti ikusten al nuen
maite nituenak eraman dizkidanean?
Zergatik eragiten dizkit orain
ezezagunak zitzaizkidan
negar-aldi berriak?
Maiteen eta neure heriotzaren artekoak ote
I.ren heriotza posibleak
eragiten dizkidan mina, hutsunea, itaun idortzaileak?
Maiteak, maiteenak eta ni, egozentrismoaren zentroa,
heriotzak eramango gaitu denok
bizitzera, bizitzara.
Idatzi artikulu bat