Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2012/01/13 23:05:51.412 GMT+1

Blanka Anteparari, bihotz bihotzez

 

 

Agur eta Ohore, zuri

Gure Blanka Antepara!

Gorputz txikia baina bihotz

Handiena izan zara

Guztia eman duzulako

Hustu arte behar bada...

Harrotasun malkok datoz

Guztion begietara

Orain hartu zazu atseden

Lekukoa gurea da

Garaipenaren egunean

Berriz elkartuko gara!

 

 

 

 

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2012/01/13 23:05:51.412 GMT+1
Etiketak: irudiak bertsoak legutio | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/09 14:49:21.908 GMT+1

Gabonetako saioa

Urteroko zita heldu da Aramaiora, Gabonetako bertso jaialdia! Aurtengoan Aramaioko bertako Manex Agirre, Jexux Mari Irazu gipuzkoarra, Barakaldon jaio arren betidanik Urruñan bizi izan den Odei Barroso eta egungo Nafarroako txapeldun den Julio Soto izan genituen oholtza gainean kantari, Xabier Igoaren esanetara. 

Animali kontuak izan ziren nagusi saioan zehar elkarri adarra joz 130 lagunek euren bertsoekin gozatzen zuten bitartean.  Giro apartean joan zen saioa aurrera.

Bejondeigula Aramaixo!

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2012/01/09 14:49:21.908 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2012/01/09 14:27:52.116 GMT+1

Ekaitz Bertso Eskoletan

EKAITZ SAMANIEGO BERTSO-ESKOLETAN

 

Ekaitz Samaniego 21 urteko gazte gasteiztarra da, orain dela bospasei urte hasi zen bertso eskolan eta ordutik etengabea izan da Arabako Bertsozale Elkartearekin duen harremana. Kurtso honetan ere ume taldeak bertsozaletzen aritu da, hiru bertso eskolaren irakaslea baita. Eskolarteko adina pasa aurretik ere, Eskolartekoa bera antolatzen, montatzen... aritzeko prest egon da beti. Saio antolatzaile nekaezina, barnetegiko begirale, BERTXOKOko esatari, irakasle, langile porrokatua... ezinbesteko pertsona gure eguneroko jardunean, eta dena, irria ahoan.

 

Orain, Audientzia Nazionalak emandako epaia berretsi du Auzitegi Gorenak, bi urte kale ekintza batengatik eta sei urte SEGIko kide izatearren, guztira zortzi urte etxetik eta bertso-eskoletatik kanpo.

 

Arabako Bertsozale Elkartetik orain arte gurekin egindako lana nabarmendu eta guretzat galera handia dakarrela azpimarratu nahi genuke.

 

Ekaitz, jaso ezazu gure eskerrik beroena egiten duzun lanarengatik, besarkada bat.

 

ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA

 

Ekaitz maite zaitugu

 

 

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2012/01/09 14:27:52.116 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/10/10 09:23:33.501 GMT+2

BERTXORAKERIKETA bazetorrenk

Gorbeialdean oraindik ez dugu horrelako ezer egin, beraz, sakrifizioa egin eta kapitalera biajea egin behar...

Datorren larunbatean, BERTXORAKERIKETA!!!

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2011/10/10 09:23:33.501 GMT+2
Etiketak: agenda berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/09/28 12:28:36.938 GMT+2

Abra kadabra... SARIKADA!

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2011/09/28 12:28:36.938 GMT+2
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/09/28 09:36:44.980 GMT+2

Eta gehiago, eta gehiago...



Mmmmmm... zizka-mizkak...

Bertso eskolak eta eskoletako "Gu ere bertsotan" programak noiz hasiko zain gauden honetan, bertso-gosez dagoenak badu non-zer ikusi Gorbeialdean...

Ikasturte on baten aperitif izan daitezela!
(ze guapoa den aperitif hitza, ein?)

2011-10-01, larunbata, ELOSU

Bertso-saioa. Herriko Jaiak. 19:30etan txosnetan. Bertsolariak: Oihane Perea, Manex Agirre, Maite Solozabal. Antolatzailea: Legutioko Udala

2011-10-07, ostirala, ARAMAIO (Untzilla)

Bertso-afaria. Elkartea Bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano, Andoni Egaña

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2011/09/28 09:36:44.980 GMT+2
Etiketak: agenda | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/09/09 09:46:42.126 GMT+2

Gorbeialdean, irailean, ALDAPARIK EZ!



Ba bai, zer nahi duzue esatea, TRIPAZ GORA egon gara opor luze, eder, zoragarri hauetan... goian ikusten duzuen leku horretantxe, koskabilo-txipiroiak belzten.
Baina bukatu zaigu asuntoa, eta bertsoa gogoz dator Gorbeia inguruetara... asteburu honetako agenda ikustea besterik ez dago, laospera!

Irailean aldapa egoten dela? jamoiak!

2011-09-09, ostirala, LEGUTIO

Bertso-pilota. Herriko jaiak. 22:00etan herriko frontoian. Bertsolariak: Sebastian Lizaso, Andoni Egaña. Antolatzailea: Legutioko Udala

 

2011-09-10, larunbata, LEGUTIO

Bertso-poteoa. 13:00etan herriko plazan. Bertsolariak: Manex Agirre, Andere Arriolabengoa eta Xabi Igoa. Antolatzailea: Legutioko Udala

2011-09-11, igandea, ZIGOITIA

Bertso-saioa, Mairulegorretako kobazuloaren ondoan, 12:00etan. Bertsolariak: Manex Agirre, Gaizka Urtaran. Antolatzailea: Zigoitiko Udala


Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2011/09/09 09:46:42.126 GMT+2
Etiketak: agenda | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/06/23 09:27:34.086 GMT+2

Zuia Euskaraz festan, baita bertsolariak ere!!

Igande honetan egingo dugu Murgian ZUIA EUSKARAZ 2011 jai handia. Aurtengo gaia Erraldoiak eta buruhandiak da, eta sekulako kalejira egiteko asmoa daukagu... hemen duzu egitaraua !

Eta noski, bertsolariak ezin dira horrelako jai batean falta... Asier Otamendi, Ruben Sanchez eta Uxue Lopez de Arkautek lagunduko diote kalejirari, kantuan.

ANIMATU!!

 

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2011/06/23 09:27:34.086 GMT+2
Etiketak: agenda berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/06/16 13:25:43.874 GMT+2

GORBEIALDEKO BERTSO-URTEKARIA

Ez gaude kexatzeko moduan Gorbeialdean, bertsoari dagokionean... eta horren lekuko da Arabako Bertsozale Elkarteak prestatu duen SUPER-URTEKARI hau!!

2010-2011 kurtsoan zehar Gorbeialdean zer "egosi" den jakin nahi duzu? egin klik irudian, eta ikusiko duzu...

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2011/06/16 13:25:43.874 GMT+2
Etiketak: argazkiak bertsoak agenda berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2011/06/09 11:23:15.261 GMT+2

Debagoieneko binakako bertsolari txapelketaren kanporaketa ARAMAIXON!

Debagoieneko bertso eskolen artean (Aramaio, Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta) binakako txapelketa antolatu dute. Herri bakoitzean kanporaketa egingo da, eta bariku honetan izango da Aramaiokoa:

Iñaki Viñaspre izeneko tipo bat ere kolatu zaigu, baina beti izan da oso etxekoa...

Kanporaketari buruzko informazio gehiago hemen

Gozatu!

 

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2011/06/09 11:23:15.261 GMT+2
Etiketak: agenda | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)