Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/03/17 13:10:43.605 GMT+1

Bertso ABENTURA Sarrian

BERTSO ABENTURA SARRIAN, 2010eko Apirilaren 6, 7 eta 8an
9-12 urte bitarteko haurrentzat PREZIOA: 40 €
IZENA EMATEA:
Martxoaren 25a baino lehen ZUIAKO KOADRILAKO UDALETXEETAN

ESKURATU IZENA EMATEKO ESKUORRIA



IAZKO ARGAZKIAK

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2010/03/17 13:10:43.605 GMT+1
Etiketak: berriak gaztetxoen-txokoa | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/13 19:56:04.776 GMT+1

Jakineko heriotz baten kronika

 

      Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketa 2010. Zuia – gorbeialdeko liga.   Aramaio, Izarra eta Elosuk osatzen dutena. Lehenego faseko kanporaketetako hirugarren saioa. Izarrako fontoian. Ostirala, Martxoak 12. Aurreko bi saioak Aramaioko taldeak irabaziak, Izarrako bertso eskola VS Elosuko Itorrigorri. Izarra “vertsus” Elosu, alegia.

  

Alea jacta est, zioen bertsolarietako batek. Baina zori alerik ez, dagoeneko. Irabazi arren Aramaiok pasa du hurrengo faserako Rubicon-a. Ave Caesar, morituri te salutant zuzenago litzateke. Baina ostiralean Aramaiokorik ez zen Izarraratu eta plebeyoen zeruan, nagusiaren faltan ohi den bezala, Bertso-bakanala. Entsalada, haragi egosia barazkiekin nafarroako ardoaz lagundurik eta profiterolak txokolatearekin. Gero  akeita, patxarana ta txokorra. Izarrako bertsolariak bi eder erre zituzten bederen. Davidoff, Suitza aldeko barbaroa. Eta gero dantza. Bueno, musika. Bertsoen doinuak. Batzuetan musika intrumentuez lagundurik.

Adibidez, bertso-sorta kolektiboak abesterakoan. Amurrioko taldea, dultzaina, trikia eta tanboreakin VS Pandoran Kutxa txalapartarekin. Gero bat-bateko  bertso lanak. Izarrako bertso eskolatik Zigor Enbeita, Alberto Martinez (Betto) eta  Unai Gomez. Elosuko Iturrigorritik Estitxu Saratxo, Josu Ormaetxea, Nagore Irazabal eta Elyem Chej. Gai jartzaile Olatz Bayer. Bertsolariak aitona borrokalari eta ERE-an dagoen biloba, arrano gosetu, autoko gurpil zulatua aldatzen ez dakiten lagun edo ordu aldaketaz jabetu ez eta lantegira goizegi joandako langile bihurtu ziren. Eta txaloak. Delirum tremens. Eta opari banaketa parte hartzaileeei bukaeran. Delirium tremens tremens.

 

Epaimahaiaren hitza falta bakarrik. Bertso sortako garaile Amurrioko taldea. Txaloak. Bat-batekoetan garaile Izarrako bertso eskola. Txaloak, muxuak, agurrak eta argazkiak. Finis coronat opus. Bukaerak lana koroatzen du. Orain, finalerdietara pasatu den ligako garaileari babesa eman besterik ez. Ave Caesar.   

 

Nork: J.C.Gurrutxaga.2010/03/13 19:56:04.776 GMT+1
Etiketak: legutio izarra berriak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2010/03/09 09:11:28.138 GMT+1

Gorbeialdeko ligako azken txanpa: Izarrako Kanporaketa


Argazkiak.org | Akabetx 2010: Izarrako kanporaketa 2010-03-12 © cc-by-sa: gorbeialdea bertsotan

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2010/03/09 09:11:28.138 GMT+1
Etiketak: agenda | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/03/07 15:30:23.551 GMT+1

Elosuren Auzolana, Aramaioren garaipena!

Atzo, martxoak 6, Elosuko txokoan aukera paregabea izan genuen Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketaren Zuia-Gorbeialdea ligako, bigarren saioaz disfrutatzeko. Afari zoragarria ta giro aparta.

Elosuko elizaren goiko aretoan, bapo afaldu (eta edan) ondoren Bertso Sorta Kolektiboen lehiaketarekin hasi zen saioa. Lehiaketa honen oinarria bertso idatziak dira eta taldean kantatzen dira. Talde bakoitzak bere herria du gaia. Bart, Kanpezu, Bertsoaren Saltsan eta Maeztu aritu ziren kantari. Azken bi hauek pasatu ziren finalerdietara.

 

Ondoren bat-bateko saioa hasi zen. Aurreko saioaren irabazleak, Aramaiokoak, gorriz jantzita: Andere Arriolabengoa, Manex Agirre, Xabier Igoa eta Iker Agirre. Etxekoak, Elosu-Iturrigorrikoak, berdez: Josu Ormaetxea, Nagore Irazabal, Estitxu Saratxo eta Elyem Chej.

 

Bi herriko bertsolariak primeran aritu ziren, eta bertsozaleok txaloka eskertu genien. Azkenean,  Aramaio nagusitu zen eta finalerdietara pasatuko da.

 

Bertsolarien eskutik bertsozaleok gau alaia eta polita pasa genuen. Ehun lagun inguru elkartu ginen antolatzaileen gozamenerako.  Datorren ostiralean, martxoak 12, Izarrako Frontoia tabernan Izarrako bertso-eskola Elosuko Iturrigorriren kontra arituko da


Bertso sorta kolektiboen lehiaketa. Finalerdietara sailkatuak

euskaltube.com bideoak | Izenburua: Elosun Bertsoaren saltsan taldea. Arabako Bertso-sorta Kolektibo Lehiaketa | Erabiltzailea: abe" title="

 

euskaltube.com bideoak | Izenburua: Elosun Maeztu taldea. Arabako Bertso-sorta Kolektibo Lehiaketa | Erabiltzailea: abe" title="

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2010/03/07 15:30:23.551 GMT+1
Etiketak: aramaio legutio bideoak berriak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2010/03/02 08:47:38.835 GMT+1

Gorbeialdeko ligako 2. kanporaketa: TENTSIOA PIL-PILEAN

Ba bai, aurrera doa kontua, neska mutilak. Larunbat honetan (martxoaren 6an) izango da, azpian duzuen marko inkonparable honen inguruan, Gorbeialdeko bertso ligaren 2. kanporaketa (nahikoa aldiz errepikatu ez dizuegunez, Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketaz ari gara, jeje):

 

Bertan nor lehiatuko den?

ARAMAIOKO BASURDEAK

ELOSUKO SILUROEN KONTRA

Afalostean izango da saioa Elosuko Txokoan (20:30etan afaria), eta bapatekoaren aurretik bertso sorta kolektiboen txapelketako beste emanaldi bat ere izango dugu: Bertsoaren saltsan, Kanpezuko gazteak eta Maeztuko bertso-eskola taldeek erakutsiko digute prestatutakoa.

Bazkari edo afaritara izena emateko (ostegun hau baino lehen!!):
e-posta: araba.sustapena@bertsozale.com
telefonoa: 675707971

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2010/03/02 08:47:38.835 GMT+1
Etiketak: agenda | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2010/02/24 14:17:18.194 GMT+1

Betso tailerra zigoitian

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2010/02/24 14:17:18.194 GMT+1
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2010/02/20 22:03:16.047 GMT+1

Hasi da... eta nola hasi!

ATZO HASI ZEN ARAMAION ARABAKO KUADRILLARTEKO LEHENENGO BERTSO TXAPELKETA

            Aramaioko Marixeka elkartean ospatu zen txapelketa irekitzen zuen Zuia-Gorbeialde ligako lehen bertso kanporaketa.

            Etxeko taldeak, Aramaiok, prestatutako afari goxoa jan ostean. Bertso Sorta Kolektiboen lehiaketarekin hasi zen gaua. Lehiaketa hau taldekako bat-bateko bertso txapelketa honekin paraleloan ospatzen da. Hemen saio ezberdinetan talde ezberdinak idatzizko bertsoak kantatzen dituzte eta irabazlea zuzenean finalerdietara pasatuko da. Saio honetan Izarra eta Aramaio aritu ziren lehian, bat-batekoan bezala. Gaia bakoitzak bere herria zeukalarik bertso politak entzun ahal izan ziren. Aramaioren kasuan, gorriz jantzita, trikitixa, panderoa eta kajoiaren soinuarekin lagunduta 15 lagun aritu ziren kantuan. Izarrako taldean, beltzez jantzita, 3 lagun aritu ziren ederto asko bere herriaren berri ematen. Azkenean Aramaio taldeak lortu zuen lehiaketa honetako finalerdietarako pasea.




euskaltube.com bideoak | Izenburua: arabako bertso sorta lehiaketa. Aramaio | Erabiltzailea: abe">



euskaltube.com bideoak | Izenburua: arabako bertso sorta lehiaketa. Aramaio | Erabiltzailea: abe">

            Ondoren bat-bateko saioa hasi zen. Etxeko taldean Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre eta Xabier Igoa aritu ziren kantuan, eta Idoia Beitia gai jartzen. Kanpoko taldean, Izarra, Zigor Enbeita, Alberto Martinez “Betto” eta Unai Gomez aritu ziren bertsotan.

            Bat-bateko saioa nahiko azkarra eta alaia izan zen. Ale politak entzun ahal izan ziren bi taldeen aldetik eta bertsozaleak gustura ikusi ziren.

           



euskaltube.com bideoak | Izenburua: Arabako kuadrilla arteko I. bertsolari txapelketa. 2010 Aramaio | Erabiltzailea: abe">

euskaltube.com bideoak | Izenburua: Arabako kuadrilla arteko I. bertsolari txapelketa. 2010 Izarra taldea | Erabiltzailea: abe">

 Orain, liga hasita Elosu taldea sartuko da jokoan eta bai Izarra eta baita Aramaio, beraren kontra lehiatuko dira nor baino nor. Ligako bere saio biak irabazten dituena pasatuko da finalerdietara, Aiara-Lautada-Errioxa eta Gasteiz ligetako irabazleekin finaleko txartela lortzeko lehiara, eta talde bakoitzak bana irabaziz gero, bi saioetako puntuazioak gehituta puntu gehien eskuratu dituena. Hau hasi besterik ez da egin . . . 

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2010/02/20 22:03:16.047 GMT+1
Etiketak: aramaio izarra bideoak berriak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2010/02/16 09:42:50.993 GMT+1

Otsailaren 26ean, BERTSO JAIALDIA Legution!

 

2010-02-26, LEGUTIO
Bertso-jaialdia
Lekua: Kultur etxea Ordua: 20:30 Antolatzailea: LEGUTIANOKO UDALA, LEGUTIANOKO BERTSO-ESKOLA Protagonistak: Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu, Onintza Enbeita, Manex Agirre Gai-jartzailea: Legutioko bertso-eskola

 

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2010/02/16 09:42:50.993 GMT+1
Etiketak: agenda | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

2010/02/10 18:14:50.927 GMT+1

Gorbeialdeko herriak nor baino nor!

 

 

Arabako kuadrila arteko I. bertso txapelketa egosten hainbat hilabete pasa ondoren heldu da labetik ateratzeko ordua... Otsailaren 6ean erditu genuen, kolorez betetako aurkezpen ekitaldi xume batean... Orain ibiltzen hasteko ordua da...

Eta ibiltzen nor hasiko, eta Gorbeialdea lehenengo. Zer nahi zuten beste talde eta ligek, konejilloindiasak bilatzea?.... damutuko zaie!

Hona hemen kanporaketen egutegia eta taldeen aurkezpen txiki bat:

EGUTEGIA


KANPORAKETAK

OTSAILAK 19, ostirala, afaria: Aramaio Izarrako BE
MARTXOAK 6, larunbata, afaria: Elosuko Iturrigorri - Aramaio
MARTXOAK 12, ostirala, afaria: Izarrako BE – Elosuko Iturrigorri


GORBEIALDEko LIGA:

 

Aramaio
external image Aramaio.jpg
Ekipo potentea bildu du Aramaiok taldean. Aniztasuna nagusi, generoan, adinean, ideietan, fundamentuan (jeje)... Suitzako selekzioa inoiz ez da ona izan olinpiadetan, ez bada eskiekin eslalom-a egiten... eta hauek kontrarioen artetik ziztu bizian pasatzeko asmoz datoz!

Elosuko Iturrigorri

 external image elosu.jpg   

Bertso eskola berria, talde gaztea, jatorra, sekulakoa. Josuk eta Nagorek jarriko dituzte gaztetxo pinpirin hauek behar den bidean (serio-serio). Pantanoko siruloek baino beldur handiagoa ematen dute... hozka egiten dute, kontuz!                                          

Izarrako Bertso-Eskola
external image izarra.jpg

Beteranoen eta hasiberrien arteko lankidetza adibide ederra da sortu berri den Izarrako bertso-eskolatik datorren taldea. Urkabustaiz arkabuza hartuta dator (tomaya hitzjokua, koñe). Kontuz!

GOZATU BERTSO-KOLEKTIBISMOAREKIN!

eta informazio gehiago behar baduzu, egin klik

 







Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2010/02/10 18:14:50.927 GMT+1
Etiketak: berriak | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

2010/01/14 10:22:38.905 GMT+1

Ea zenbat talde Gorbeialdean... 10 baietz!!

Arabako bertso sorta kolektiboen I. Lehiaketa


Arabako bertsozaleak lagun artean bertsoak idatzi eta kantatuz gozatzea da lehiaketa honen helburu nagusia. Eta horrexegatik,  Bertsozale saltsero eta euskaltzale martxosoen bila gabiltza… Taldean kantatzea gustuko duten horien bila. Euskaltegiko ikasle-irakasleak, mintzalagunak, bertso-eskoletan ibilitako jendea, entzule finak, bertsozale kuadrilak, gerrako beteranoak… denak izango dira ongi etorriak! BERTSO BERRIAK ARABARI JARRIAK lelopean, Arabako bazter guztiak kantuan jarri nahi ditugu.

Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek, Urtarrilaren 25a baino lehen eman behar dute izena (E-postaz edo telefonoz) eta Bertso-sortak entregatzeko epea Otsailaren 6ean amaituko da. Arabako 15 urtetik gorako lagunek osatutako taldeek hartu dezakete parte (gutxienez 4 lagun behar dira taldea osatzeko). Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi edo deitu hemen azpian dauden helbide eta telefonoetara.

ANIMATU eta PARTE HARTU!


Arabako Bertsozale Elkartea
Benito Perez Galdos plaza z/g
01002 GASTEIZ
Tel: 945 010505 - 688616531
e-posta: araba@bertsozale.com
www.arababertsotan.wikispaces.com

 

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2010/01/14 10:22:38.905 GMT+1
Etiketak: agenda | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)