Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/02/20 22:03:16.047 GMT+1

Hasi da... eta nola hasi!

ATZO HASI ZEN ARAMAION ARABAKO KUADRILLARTEKO LEHENENGO BERTSO TXAPELKETA

            Aramaioko Marixeka elkartean ospatu zen txapelketa irekitzen zuen Zuia-Gorbeialde ligako lehen bertso kanporaketa.

            Etxeko taldeak, Aramaiok, prestatutako afari goxoa jan ostean. Bertso Sorta Kolektiboen lehiaketarekin hasi zen gaua. Lehiaketa hau taldekako bat-bateko bertso txapelketa honekin paraleloan ospatzen da. Hemen saio ezberdinetan talde ezberdinak idatzizko bertsoak kantatzen dituzte eta irabazlea zuzenean finalerdietara pasatuko da. Saio honetan Izarra eta Aramaio aritu ziren lehian, bat-batekoan bezala. Gaia bakoitzak bere herria zeukalarik bertso politak entzun ahal izan ziren. Aramaioren kasuan, gorriz jantzita, trikitixa, panderoa eta kajoiaren soinuarekin lagunduta 15 lagun aritu ziren kantuan. Izarrako taldean, beltzez jantzita, 3 lagun aritu ziren ederto asko bere herriaren berri ematen. Azkenean Aramaio taldeak lortu zuen lehiaketa honetako finalerdietarako pasea.




euskaltube.com bideoak | Izenburua: arabako bertso sorta lehiaketa. Aramaio | Erabiltzailea: abe">



euskaltube.com bideoak | Izenburua: arabako bertso sorta lehiaketa. Aramaio | Erabiltzailea: abe">

            Ondoren bat-bateko saioa hasi zen. Etxeko taldean Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre eta Xabier Igoa aritu ziren kantuan, eta Idoia Beitia gai jartzen. Kanpoko taldean, Izarra, Zigor Enbeita, Alberto Martinez “Betto” eta Unai Gomez aritu ziren bertsotan.

            Bat-bateko saioa nahiko azkarra eta alaia izan zen. Ale politak entzun ahal izan ziren bi taldeen aldetik eta bertsozaleak gustura ikusi ziren.

           



euskaltube.com bideoak | Izenburua: Arabako kuadrilla arteko I. bertsolari txapelketa. 2010 Aramaio | Erabiltzailea: abe">

euskaltube.com bideoak | Izenburua: Arabako kuadrilla arteko I. bertsolari txapelketa. 2010 Izarra taldea | Erabiltzailea: abe">

 Orain, liga hasita Elosu taldea sartuko da jokoan eta bai Izarra eta baita Aramaio, beraren kontra lehiatuko dira nor baino nor. Ligako bere saio biak irabazten dituena pasatuko da finalerdietara, Aiara-Lautada-Errioxa eta Gasteiz ligetako irabazleekin finaleko txartela lortzeko lehiara, eta talde bakoitzak bana irabaziz gero, bi saioetako puntuazioak gehituta puntu gehien eskuratu dituena. Hau hasi besterik ez da egin . . . 

Nork: Gorbeialdea-bertsotan.2010/02/20 22:03:16.047 GMT+1
Etiketak: aramaio izarra bideoak berriak | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Zorionak Aramaio, baina, harrotu barik, eh? Ikusiko dugu zer egiten duzuen Sirulo artean... je.

Eta Zorionak IZARRARI, ta bereziki, Unairi horren ausarta eta martxosoa izateagatik! AUPA IZARRA la letxe!  Nolako bertso eskola ederra jarri duzuen martxan! Ojo hemendik aurrera zuia-gorbeialdeko mendebaldeko ertzeko kostelazioarekin...

Ta aupa Elosu, ojtetibamentekomomadre zuek zarete nire faboritoak... EGURRE!

Nork: oihane.2010/02/20 22:32:14.714 GMT+1

 

     1)Esaten dute herri hau dela

 Arabako politena.

 Erregeak be eman ei zion

 “Suitza txikia” izena.

 Sartu digute ziria eta

 Aldatu bere barrena,

 Lurrak zulatu baitizkigute

 Bertan pasatzeko trena.

 

 

2)Hogei bat poste 100 metro luze

   Eta gainera tunelak.

   Dardarak eta mugimenduak

   Izan ditugu itzelak.

   Errepidera mendi zatia,

   Horiek dituzte gibelak!

   Digestioa txarra egin du

   Aramaixoren sabelak.

 

 

3)Trenarengatik, obrarengatik

    Egin zitzaigun inkesta.

    “Ezin omen da, Ez dago ondo”

    Eta zenbat berriketa!

    Alkateari deitu diote,

    Txarto egin zela eta,

    Juezarengana bidaltzen dute:

    Hantxe dauka galdeketa.

 

4)Manifak eta hainbat protesta

   egin ditugu aurrena,

   ezin harritu etortzen bada

   “Fomento jauna” urrena

   esanez: “hemen zerbait falta da,

   hau izango da onena,

   Cuatrovientosen presa egin ta

   Akabo gure problema”.

 

5)Txantxarik gabe, orain serio,

   bertsoa bukatu arte.

   Txarrenak ere jasaten dira

   zuhurtasuna bitarte,

   Aramaixoren edertasuna

   baitugu denon aterpe

   Poetak esan zuen bezala:

   “Non biziko naiz aparte?”

 

Nork: aramaio txorta.2010/02/22 10:13:35.383 GMT+1


Bizkaia eta Burgos artean
dagoen herri zaharrak
nahiz eta garai ilunak bizi
ez ditu galdu sustarrak.
adar zaharrei batu zaizkie
abar berrien indarrak
bertso eskolak berpiztu ditu
itzalita zeuden garrak
itzala argi bihurtu dezan
gure herriko izarrak.


Herri txikia izanagatik
handiak ditu lorpenak:
farola asko egun argitan
gauez "farol"-a direnak.
Tren geltokia? bai baina ADI"F"
ez dira gelditzen trenak
joaldun talde gazte bat, baina
jo, jotzen du ahal duenak
beti ezberdin dira direnak,
eta izan litezkeenak.

Negua beti zabaldu ohi du
gurean elur izara
aurre egiteko gosaltzen dugu
gure asaben erara:
talo ederra txorizoakin
esnez beterik kikara
baina ikusita garai bateko
lanak dakarren ikara
ohitura zaharrak aldera utzita
denak doaz fabrikara.

Hona heltzeko bi bide daude
autobidea zerura
edo bestela "highway to hell"-a
nahi baduzu abentura
zatoz ta goza, bizi ezazu
gure txikien mentura
bere ohizko fintasunen
poetak esan modura
“izarran salda urdin edanda
biziko zara gustura”.

 

Nork: izarrako txorta.2010/02/22 10:14:42.311 GMT+1

"ojtetibamentekomomadre" ama baten obketibotasuna baino objetiboa denik ez dago =D

Nork: elyem.2010/02/26 15:06:45.035 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru