Blogak.com

Sortu blog berria   Sar zaitez blogera

2010/03/13 19:56:04.776 GMT+1

Jakineko heriotz baten kronika

 

      Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketa 2010. Zuia – gorbeialdeko liga.   Aramaio, Izarra eta Elosuk osatzen dutena. Lehenego faseko kanporaketetako hirugarren saioa. Izarrako fontoian. Ostirala, Martxoak 12. Aurreko bi saioak Aramaioko taldeak irabaziak, Izarrako bertso eskola VS Elosuko Itorrigorri. Izarra “vertsus” Elosu, alegia.

  

Alea jacta est, zioen bertsolarietako batek. Baina zori alerik ez, dagoeneko. Irabazi arren Aramaiok pasa du hurrengo faserako Rubicon-a. Ave Caesar, morituri te salutant zuzenago litzateke. Baina ostiralean Aramaiokorik ez zen Izarraratu eta plebeyoen zeruan, nagusiaren faltan ohi den bezala, Bertso-bakanala. Entsalada, haragi egosia barazkiekin nafarroako ardoaz lagundurik eta profiterolak txokolatearekin. Gero  akeita, patxarana ta txokorra. Izarrako bertsolariak bi eder erre zituzten bederen. Davidoff, Suitza aldeko barbaroa. Eta gero dantza. Bueno, musika. Bertsoen doinuak. Batzuetan musika intrumentuez lagundurik.

Adibidez, bertso-sorta kolektiboak abesterakoan. Amurrioko taldea, dultzaina, trikia eta tanboreakin VS Pandoran Kutxa txalapartarekin. Gero bat-bateko  bertso lanak. Izarrako bertso eskolatik Zigor Enbeita, Alberto Martinez (Betto) eta  Unai Gomez. Elosuko Iturrigorritik Estitxu Saratxo, Josu Ormaetxea, Nagore Irazabal eta Elyem Chej. Gai jartzaile Olatz Bayer. Bertsolariak aitona borrokalari eta ERE-an dagoen biloba, arrano gosetu, autoko gurpil zulatua aldatzen ez dakiten lagun edo ordu aldaketaz jabetu ez eta lantegira goizegi joandako langile bihurtu ziren. Eta txaloak. Delirum tremens. Eta opari banaketa parte hartzaileeei bukaeran. Delirium tremens tremens.

 

Epaimahaiaren hitza falta bakarrik. Bertso sortako garaile Amurrioko taldea. Txaloak. Bat-batekoetan garaile Izarrako bertso eskola. Txaloak, muxuak, agurrak eta argazkiak. Finis coronat opus. Bukaerak lana koroatzen du. Orain, finalerdietara pasatu den ligako garaileari babesa eman besterik ez. Ave Caesar.   

 

Nork: J.C.Gurrutxaga.2010/03/13 19:56:04.776 GMT+1
Etiketak: legutio izarra berriak | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Earra kronika JC... !!!

goxoa, pikantea eta gatz apur batekin

Nork: Oihane.2010/03/16 20:32:04.503 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna gehitu ahal izateko.
Idatzi azpian zenbakiz emaitza: hamar gehi hiru ken hiru