2008/06/05 23:06:52.144 GMT+2
Internet da gaur egun jendeak komunikatzeko gehien erabiltzen duen modua. Egunkarien kasua da hau ere. Hainbat egunkarik, Berria-k, El Correo-k eta Deia-k adibidez, internet-en publikatzen dituzte beraien egunkariak, horrela, jendeak egunkaria erostera joan beharrean, etxetik irten gabe irakur dezake. Hala ere, honek ere baditu bere desabantailak. Logikoa denez, interneten bidez egunkaria irakurtzea daukanak, ez du zertan hau erosi behar, esan bezala, beraz, kasu askotan egunkaria erosteari utzi egin zaio.
Nire kasuan adibidez, ez diot egunkaria erosteari utzi, hala ere, egunero irakurtzen ditut berririk garrantzitsuenak internet-en.
Kontatutako hau guztia, ondorengo bideoan ikus daiteke:
Nork: nahikari.2008/06/05 23:06:52.144 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/05 22:17:28.694 GMT+2
Nire Mendeberriko taldearen Gaygarri blogaren aurkezpena da hau.
Nork: nahikari.2008/06/05 22:17:28.694 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/04 23:21:31.738 GMT+2
MAJ: Asier, Jon eta Martinek egiten duten bloga da hau. Lehen Hezkuntzako 5.mailan ikasten dute. Beraien blog-ean hainbat esperimentu egiten dituzte.
NEREA22: Neska koadrila gazte baten blog-a da hau. Beraien planak eta eguneroko gauzak kontatzen dituzte bertan.
ETXEBIZITZA: Blog honek artikulu bat besterik ez du momentuz. Bere izenak dioen bezala, etxebizitzari buruzkoa da eta honi buruz guztiok dauzkagun eskubideen alde manifestatzen dira.
LAMOSKAGAO: Koadrila baten beste blog bat da hau. Beraien bideoak eta argazkiak jartzen dituzte bertan. Gainera, egingo dituzten planei buruz hitzegiten dute.
EMAKUMEA PILOTARI: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004an martxan jarri zuen “Emakumea Pilotari” proiektuaren inguruko informazioa aurkituko duzue blog hontan.
Nork: nahikari.2008/06/04 23:21:31.738 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/04 22:43:23.433 GMT+2
Sebastian Loeb, munduko rally txapeldun frantziarra, Gernikaldean dabil ekainaren 4a eta 5a bitartean. Lur gaineko tramuetan autoa puntuan jartzen saiatuko da pinu arteko errepide labankorretan.

Aldi berean, Dani Sordo asturiarra hemengo basoetan ibili da bere Citröen C4-a azkarragoa egin nahian, esekirudarekin probak eginez.
Nork: nahikari.2008/06/04 22:43:23.433 GMT+2
Etiketak:
wrc
loeb
daniel
sordo
sebastian
citoen
c4
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/04 16:01:48.001 GMT+2
Momentu etengabian
Karakolak bere tokian
Zigarroren hautsa mahai gainian
Ta begirada galdekorren bat…
Kaletan maiz, ohi infinituan nago
Ametsetan pantaila beltza ikusteko
Eskua tinko bizitzari eusteko
Sufrimendua zorionan bihurtzeko
Area oinetakoetan
Uradura jasan gabe
Maite zaitut esatea, ezpainak ireki gabe
Leihoak zabaltzea baitangoan geratzeko
Noizbait mezu hiltzailea
Definitu ote zaren
Esnatu naiz…
Konturatu naiz…
Esnatu naiz…
Zoriontsu naiz…
Dakusat benetan
Zure hilezkortasunean
Galdeiozu hautsari
hi ginebraki estuari
Gaurkoan John Fante
Erail usterak itsuari
Utzi dezagun
Karakolek negar egin dezaten
Kerobia taldearen abesti baten letra da hau.
Nork: nahikari.2008/06/04 16:01:48.001 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/04 15:41:46.292 GMT+2
Aste Santuan ez naiz nire herritik inora oporretara joan, hala ere oso ondo
pasatu dut hainbat txango egin bait ditut eta hainbat inguruko herri (Aste
Santura arte ezezagunak) bizitatu nituen.
Eguraldia ez zen oso ona
izan egia esateko, baina hala ere Donostiako hondartzara joatea erabaki genuen
nire lagunek eta nik, eguzkia atera zen egun batean. Egun osoa bertan igaro
genuen. Eguzkia hartu ez ezik, beste hainbat gauza egin genituen, eta egia
esateko oso egun zoragarria igaro genuen denok.
Tagzania: tz_iBOAkhIF8BVbwd5aNOaKxJzODXE
Nork: nahikari.2008/06/04 15:41:46.292 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/04 15:25:14.613 GMT+2
Pasa den igandean, ekainaren 1ean, Bon Jovi musikaria Bartzelonan izan zen
kontzertu bat ematen.
50.000 pertsona baino gehiago joan ziren hau ikustera nazioan urteetan ematen
zuen kontzertu bakarrera, Bartzelonako Estadio Olinpiko-an, bere azkeneko
diskoa (Lost Highway) aurkeztera.
Gaueko bederatzietan hasi zen kontzertua disko berriari izena ematen zion
abestiarekin, Los Highway
abestiarekin, eta 2 ordu iraun zuen gutxi gora-behera.
Nork: nahikari.2008/06/04 15:25:14.613 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/28 15:24:21.489 GMT+2
Hainbat unibertsitatetan, oso oikoa da klase guztietarako ordenagailua erabiltzea apunteak hartzeko, edo zalantzaren bat baldin badago, interneten bidez azkar argitzeko. Horrela ikusita wifi-a izatea aukera ona dela ikus daiteke, baina aipatu beharreko gauza da ere aukera hau izanda, arreta galtzeko aukera askoz ere handiagoa dela. Hainbat faktorek eragiten dute hau, adibidez, klasea aspergarria iruditzen bazaizu, sarean zehar nabigatzen hastea ez da harritzekoa.
Gure kasuan aldiz, HUHEZIn, ez daukagu ordenagailua gure eskura uneoro izateko ahalmena. Hau behar dugun klaseetan bakarrik joaten gara infogelara, eta klasean adi egon behar zarenez, ez da hain erraza internetarekin distraitzea.
Beraz, esan beharreko da wifi-ak bere abantailak eta desabantailak dituela.
Nork: nahikari.2008/05/28 15:24:21.489 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/21 15:59:36.770 GMT+2
Audacity programa klasean erabiltzen ikasi dugu, eta hainbat saiakeren ondoren, hau da grabatzea lortu dudana:
Nork: nahikari.2008/05/21 15:59:36.770 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/18 22:45:53.677 GMT+2
En el libro El Fondo Del Vaso se le hace mención a que dentro de nuestro mundo, hay otros dos que son muy destacados, que son: el primer mundo y el tercer mundo.
Estas diferencias mayormente son por culpa de la economía, es decir, mientras que a la mayoría de los que pertenecen al primer mundo no les falta de nada, los que lo hacen al tercer mundo no es que puedan fardar de tener la misma suerte.
Existen ONG-s como, UNICEF o La ONU entre otros, que fueron fundadas para ayudar a estos países necesitados. Todo el mundo puede colaborar aunque no sea de ésta manera, se puede donar ropa o dinero para que así puedan mejorar su estado de vida, y con un poco de suerte, se pueda romper este conflicto.
Nork: nahikari.2008/05/18 22:45:53.677 GMT+2
Etiketak:
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak