Guk Durango Euskalduna!

durangoeuskaldundu@euskalerria.org

GUK INDEPENDENTZIA! GUK DURANGO EUSKALDUNA! Gaur Durangoko Ezker Abertzaleak herritarrei aurkeztu nahi die euskararen ordenantza zirriborroa. Guztion ekarpena beharrezkoa da gure herriaren jatorrizko hizkuntza herriko hizkuntza bihurtzeko. Euskal Herriaren berezko hizkuntza euskara da eta, ondorioz, baita Durangoko jatorrizko hizkuntza bakarra ere. Urte luzetan, ordea, euskara baztertua, ukatua eta zigortua egon da eta horren ondorio da egun bizi dugun egoera. Euskal Herritarrak eta Durangarrak ezin gara euskararen herrian gure hizk...


DURANGOKO Udalean eta Udalerrian Euskararen Erabilera Sustatu eta Normalizatzeko Arauak ematen dituen UDAL ARAUDIA  * SARRERA Durangoko Udalean eta Udalerrian euskara sustatu eta normalizaziorako bidean jar dadin, hau da, udalaren atal guztietan eta jendarte bizitzan normaltasunez erabil dadin osatu eta onartu da UDAL ARAUDI hau. Euskara, Euskal Herriko berezko hizkuntza izateaz gain, Euskal Herri osoaren eta gizadi osoaren ondarea da. Horregatik, herritar guztien elementu integratzaile izan behar da, eta durangar guztientzat hala izan dad...


Euskararen ordenantzak ezinbestean jaso behar dituenak: 1. Durangon euskara ofiziala aitortu behar da. Euskara Euskal Herriko eta Durangoko berezko eta jatorrizko hizkuntza da, beraz ezinbestekoa da dagokion estatus ofiziala herrian bertan aitortzea. 2. Euskarari lehentasunezko trataera eman behar zaio. Urte luzez jasandako zapalketa, bazterketa eta ukazioak euskalduntzearen aldeko politika behar izatera eraman gaitu. 3. Euskararen normalkuntza helburu, bai kanpo zain barne futzionamenduari dagokionez. Udalak normalkuntzarako plan eraginkor eta erreala behar du eta, batez ere...